
HAUSNARTU - EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK
II. HAUSNARTU - EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA 2009ko SARIAK
ERABAKITA
HAUSNARTU, EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIEN bigarren edizioa burutu da.
Lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman zuzena duten ikerlarien lana bultzatzea, eta beste hainbat ikerlari ere euskal soziolinguistikaren eremura biltzea, modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko baitira.
Aurkezturiko lanak saritzeko orduan epai-mahaiak deialdian ezarrita zeuden irizpideak kontuan hartu ditu, bereziki, euskal soziolinguistikarentzat berritzailea izatea, eta, neurri batean, euskal eremuan aplikagarria izatea.
Epai-mahaiaren bilera 2009ko abenduaren 18an izan zen, eta bertan parte hartu zuten honako kideek:
- Pello Jauregi, Pedagogiako irakaslea HUHEZI Fakultatea, Mondragon Unibertsitatea
- Iñaki Martinez de Luna, EHUko irakaslea, BAT Soziolinguistika aldizkariko argitalpen batzordea
- Estibalitz Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria.
- Igor Calzada, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Koordinaziorako Zuzendaria
Hartutako erabakiaren arabera honako lanak saritu ziren:
- Lehen saria, 1.000 €.
Argiak eta itzalak euskararen lurraldean. Euskararen etxean, gazi-gozo. Dabid Anaut
- Bigarren saria, 700 €.
Teoria ekonomikoaren ekarpenak soziolinguistika alorrean. Jose M. Zendoia Sainz
- Hirugarren saria, 500 €.
Hizkuntza-plangintzekiko errsistentziak organizazioetan. Urtzi Barrenetxea Iparragirre
Epaia-maiako kideen irtziz, Dabid Anauten Argiak eta itzalak euskararen lurraldean. Euskararen etxean, gazi-gozo lana behaketa zorrotzetik sortutakoa saiakera da, eta behaketa horretatik hipotesiak planteatzen dira, ideiak ematen. Soziolinguistika arloan normalean entzuten ez den ahots bat ageri da, ahots iradokitzailea.
Etnografian oinarrituriko lan honek beste ikerketarako abiapuntu ugari ere iradokitzen ditu. Gainera, idazkera oso landua baina aldi berean oso gertukoa du; zientzia gertuko egiten duela esan daiteke.
HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARI-BANAKETA 2010eko otsailaren 26an burutuko da, Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen Euskal Soziolinguistika III. Jardunaldian.