
Soziolinguistika Klusterreko kideak
Soziolinguistika Klusterraren kide izan daiteke soziolinguistika-ezagutzaren garapenarekin harremana duen edota interesatuta dagoen edozein erakunde, elkarte, enpresa, talde edo pertsona fisiko: fakultate edo unibertsitate-sailak, administrazio nagusiko atalak, foru-administrazioko atalak edo udalak, aholkularitzak edo enpresak, ikerketa-erakundeak, elkarte profesionalak, formazio-erakundeak, elkarteak edota norbanakoak.
Bazkideak Batzar Orokorrean antolatzen dira eta honek zuzendaritza organoa den Zuzendaritza Batzordea eta Lehendakaria izendatzen ditu.
Zuzendaritza Batzordearen osaketan bazkide direnen artean arlo ezberdinetako –unibertsitate, administrazio, enpresa, elkarte– ordezkaritza parekatua bilatu da, Zuzendaritza Batzorde gisa dagokion dinamizazio eta zuzendaritza lanetan neutraltasun ahalik eta handiena lortzeko asmoz.
Zuzendaritza Batzordearen esanetara, kontratupeko langileez osatutako Idazkaritza Teknikoa ari da, Klusterraren azpiegituraren eta eguneroko lanen jarraipenaren ardura bere gain hartuta.