ARTEZ Euskara Zerbitzua

Logoa
Webguneahttp://www.artez.net/
Erakundearen jardueraArtez Euskara Zerbitzua Kooperatiba, lan mundua euskalduntzen laguntzeko sortu zen orain dela 15 urte. Hiru jarduera nagusi ditu: hizkuntz aholkularitza (euskara planen diagnostiko, diseinu, garapen eta prestakuntza), euskal papergintza (euskarazko eta euskal ikonografiako produktuak) eta itzulpengintza-terminologia (euskarazko komunikazio argiak sortzeko estilo liburuak, hiztegi elektronikoak).
Soziolinguistikarekiko loturaEuskara Planak ondo garatzeko eta ebaluatzeko, hizkuntz bilakaeran eragina duten faktoreak ezagutzeko eta horietan eragiteko, soziolinguistika ezinbestekoa da. Une honetan, Artezen dugun erronkarik handiena hizkuntz diagnostikoak egiteko tresna malgu bat sortzea da. Bertan, hizkuntzaren bilakaeran zerikusia duten sei atalak sakonki aztertu dira: baliabideak, ezagutza, kanpo erabilera, barne erabilera, motibazio-informazioa eta korpus-kalitatea.