2009ko DEIALDIA

2009ko SARIAK

 

II. HAUSNARTU - EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK

DEIALDIA

 

 

Euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren inguruko lanak sarituko dira.

 

Beste ezagutza-esparruetatik ere abia daitezke lanak: zuzenbide, soziologia, ekonomia, psikologia, historia, geografia, gizarte psikologia, antropologia edo beste adar zientifikoetatik abiatuz, euskal soziolinguistikaren eremura egokituak izan daitezke.

 
 

SARIAK

  • Lehen saria: 1.000 €
  • Bigarren saria: 700 €
  • Hirugarren saria: 500 €
 

LANAK BIDALTZEKO EPEA

2009ko AZAROAREN 15A

 

NORA

 

 

OINARRIAK:

 

 

EDUKIA

 

  • Euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza.
  • Euskararen gaineko garapen teorikoak edota metodologikoak
  • Euskaratik kanpo landutako garapenetik abiatuta gure hizkuntzaren egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak
  • Lan teorikoak - teorien aplikazioa - ikerketa aplikatuen ildo berriak.
  • Aurretik argitaratu gabeak.
  • Oinarri zientifiko sendoa izango dute.A
 
  • Soziolinguistikatik, soziologiatik, hizkuntzalaritzatik antropologiatik, historiatik, abiatuta…

 

 

EGILEA

  • Bakarra edo lantalde bat aurkeztu ahal izango da.
 

FORMATOA

  • Word formatuan bidaliko dira eta irudiak ere izan ditzakete.
 

LUZERA

  • Lehiaketak ez dio lanaren luzerari mugarik jarri. Nolanahi ere, gehienez 30 000 karaktere (hutsunerik gabe) dituen laburpena leharaziko du egileak, jatorrizko lana muga hori baino luzeagoa bada.
 

EPAI-MAHAIA

  • Soziolinguistikan adituak biltzen dituen lantalde batek ebaluatuko ditu jasotako lanak.
  • Epaimahaia osatuko duten kideak honako hauek izango dira:
      • Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkaria
      • Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria
      • BAT Soziolinguistika Aldizkariko ordezkaria
      • Soziolinguistika Klusterreko kidea
  • Euskal soziolinguistikan aditua den beste pertsona batek ordezka dezake aurreko mahaikideren bat, egoki ikusiz gero.
 

ZABALPENA

  • Lan hoberenak BAT aldizkariaren berariaz prestaturiko ale berezian argitaratuko dira.
 

DATUAK

  • Egile guztien izena eta bi deitura
 
  • Helbide postala zein elektronikoa
 
  • Telefono-zenbakia
 
  • Lanbidea: Irakaslea, ikaslea, euskararen gaietan profesionala, euskaltzalea e.a.
 
  • Lantokia, hala badagokio: Unibertsitatea, Fakultatea, e.a.

 

*Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin buruturiko egitasmoa

Informazio gehiago:

Belen Uranga

Soziolinguistika Klusterra