HAUSNARTU, EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIEN bigarren edizioa burutu da.
Lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman zuzena duten ikerlarien lana bultzatzea, eta beste hainbat ikerlari ere euskal soziolinguistikaren eremura biltzea, modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko baitira.
Aurkezturiko lanak saritzeko orduan epai-mahaiak deialdian ezarrita zeuden irizpideak kontuan hartu ditu, bereziki, euskal soziolinguistikarentzat berritzailea izatea, eta, neurri batean, euskal eremuan aplikagarria izatea.
Epai-mahaiaren bilera 2009ko abenduaren 18an izan zen, eta bertan parte hartu zuten honako kideek:
Hartutako erabakiaren arabera honako lanak saritu ziren:
Argiak eta itzalak euskararen lurraldean. Euskararen etxean, gazi-gozo. Dabid Anaut
Teoria ekonomikoaren ekarpenak soziolinguistika alorrean. Jose M. Zendoia Sainz
Hizkuntza-plangintzekiko errsistentziak organizazioetan. Urtzi Barrenetxea Iparragirre
Epaia-maiako kideen irtziz, Dabid Anauten Argiak eta itzalak euskararen lurraldean. Euskararen etxean, gazi-gozo lana behaketa zorrotzetik sortutakoa saiakera da, eta behaketa horretatik hipotesiak planteatzen dira, ideiak ematen. Soziolinguistika arloan normalean entzuten ez den ahots bat ageri da, ahots iradokitzailea.
Etnografian oinarrituriko lan honek beste ikerketarako abiapuntu ugari ere iradokitzen ditu. Gainera, idazkera oso landua baina aldi berean oso gertukoa du; zientzia gertuko egiten duela esan daiteke.
HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARI-BANAKETA 2010eko otsailaren 26an burutuko da, Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen Euskal Soziolinguistika III. Jardunaldian.
Euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren inguruko lanak sarituko dira. |
|
Beste ezagutza-esparruetatik ere abia daitezke lanak: zuzenbide, soziologia, ekonomia, psikologia, historia, geografia, gizarte psikologia, antropologia edo beste adar zientifikoetatik abiatuz, euskal soziolinguistikaren eremura egokituak izan daitezke. |
SARIAK |
|
LANAK BIDALTZEKO EPEA |
2009ko AZAROAREN 15A |
NORA |
|
|
EDUKIA |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
EGILEA |
|
FORMATOA |
|
LUZERA |
|
EPAI-MAHAIA |
|
ZABALPENA |
|
DATUAK |
|
|
|
|
|
|
|
|
*Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin buruturiko egitasmoa
Informazio gehiago:
|
|
1. EDUKIA |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
2. EGILEA |
|
3. FORMATUA |
|
4. LUZERA |
|
5. EPAI-MAHAIA |
|
6. SARIAK |
|
7. ZABALPENA |
|
8. EPEA |
|
9. NORA |
|
10. DATUAK |
|
|
|
|
|
|
|
|
Fermin Lazkano eta Jone Miren Hernandez sari jaso berriekin
HAUSNARTU, EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK banatu dira abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuz, Martin Ugalde Kultur Parkean buruturiko ekitaldian. Bertan ziren Pello Jauregi irakaslea eta Estibaliz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria epai-mahai kideak, eta Soziolinguistika Klusterreko zuzendari Aizpea Otaegi. Lehiaketa Soziolinguistika Klusterrak antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman zuzena duten ikerlarien lana bultzatzea, eta beste hainbat ikerlari ere euskal soziolinguistikaren eremura biltzea, modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko baitira.
Aurkezturiko lanak saritzeko orduan epai-mahaiak deialdian ezarrita zeuden irizpideak kontuan hartu ditu, bereziki, euskal soziolinguistikarentzat berritzailea izatea, eta, neurri batean, euskal eremuan aplikagarria izatea.
Epai-mahaia osatu duten kideak Iñaki Martinez de Luna, EHUko irakaslea eta BAT Soziolinguistika aldizkariaren argitalpen batzordekoa, Pello Jauregi, EHUko irakaslea eta Estibaliz Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria.
Saritutako lan guztiak BAT Soziolinguistika Aldizkariaren 69. zenbakian argitaratuko dira urtea amaitu baino lehen.