
Soziolinguistikaz berripaperaren 05. zenbakia / 2005eko azaroa
Soziolinguistikaz word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen
AGENDA
2005eko abenduaren 19an eta 20an "Espezialitate-hizkerak eta Terminologia. II. Jardunaldiak" egingo dira EHUko Leioako kanpusean, Euskara institutuak antolatuta. Hitzaldiak eta komunikazioak lau alor hauen barruan kokatuko dira:
- A) Hiztegi Batua eta terminologia
- B) Gramatika-arauak eta espezialitate-hizkerak
- D) Diskurtso espezializatua eta diskurtso orokorra
- E) Corpusak eratzeko eta ustiatzeko irizpideak
Informazio gehiago: 2005eko azaroaren 25tik 26ra, "Jornades llengua i ensenyament" jardunaldiak egin dira Bartzelonako unibertsitatean, Grup Català de Sociolingüísticak antolatuta. Hizkuntza eta irakaskuntzaren arteko harremanak eta hezkuntzaren papera katalanaren normalizazioan izan dira jardunaldi horien gai nagusia. sociolinguistica.org
2005eko azaroaren 18an eta 25ean euskararen zonifikazioari buruzko jardunaldiak antolatu dira Beran, Bidasoa ikerketa Zentroak antolatuak.
Euskararen jatorriaren I. Biltzarra Antolatzaileekin harremanetan jartzeko: mikoleta@euskalnet.net
"Euskararen jatorriaren I. Biltzarra" Arantzazun burutu da, 2005ko azaroaren 19an, Mikoleta, Euzko Izaera, Bizi-Hitza eta Ena Elkarteek antolatuta. Egitaraua ikusteko eta biltzarra honi buruzko informazioa gehiago irakurtzeko:2005eko azaroaren 24an eta 25ean "Langues de cultures, langues de communication: un enjeu de la globalisation" deitutako biltzarra antolatu da Parisen. Hiru gai nagusi jorratu dira:
- les enjeux culturels, économiques et sociaux du plurilinguisme,
- les langues tout au long de la vie,
- le plurilinguisme dans les relations et échanges internationaux.
Argibide gehiago: Azaroaren 21etik 25era. Altsasuko Iortia kulturagunean eta Etxarri Aranazko kultur etxean "Etorki(zu)nak immigrazioa eta kultur aniztasuna: Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako esperientziak" jardunaldiak burutu dira, Sakanako mankomunitateak antolatua. www.sakanakomankomunitatea.com Antolatzaileekin harremanetan jartzeko:: euskara@sakanakomankomunitatea.com
EKIMENAK ETA KANPAINAK:
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak "www.euskararentelefonoa.com" web gune berria aurkeztu du. "Herritarrari modu errazagoan bizipenak helarazteko modua abian jarri dugu", azaldu du Behatokiko Zuzendariak, Paul Bilbaok.
Informazio gehiago:
Euskara ikasleek beren lagunak ere ikastera animatzeko kanpaina jarri du abian Kontseiluak
Kontseiluak "Eskutik euskara" kanpaina jarri du abian. Horren helburua euskara ikasten ari direnek beren inguruko norbait ere ikastera animatzea da. Hala, lagun edo senideren baten datuak apuntatzeko txartelak prestatu dituzte.
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1131635449
Euskarak gazteen artean nahi bezain osasun onik ez duela jabetuta, gazte mugimenduko 28 eragilek Gazte Hitzarmena sinatu dute, euskara berreskuratzeko lanean konpromiso zehatzak hartuz. Autokritika aldarrikatzen dute gazteek, beraiek beraien eremuan euskararen erabilera sustatzeko gehiago egin dezaketela eta egin behar dutela sinestuta. Informazio gehiago:IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK:
www.iker.cnrs.fr eta artxiker.ccsd.cnrs.fr
Artxiker artxiboa (artxiker.ccsd.cnrs.fr) nazioarteko liburutegi elektroniko bat da, euskarari eta tipologikoki hari hurbil diren hizkuntzei buruzko ikerlanak biltzen eta zabaltzen dituena. IKER (www.iker.cnrs.fr ) eta CCSD (Centre pour la Communication scientifique directe, www.ccsd.cnrs.fr) delakoaren arteko lankidetzaren fruitua da artxibo hau, eta euskarari buruzko ikerketak bultzatzen dituzten gune unibertsitario nagusien babesa badu. Informazio gehiago:homepages.nyu.edu/~wfh203/dissertation.pdf
William F. Haddicanen doktoretza tesia "Aspects of language variation and change in contemporary basque" irakurgai da interneten. Ikerlan hau New Yorkeko unibertsitatearen hizkuntzalaritza sailan aurkeztu zen. Informazio gehiago:http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1127672325/index_html#1127723724
Europako Kontseiluko Adituen Batzordearen txostena Europako Hizkuntza Gutxituen Itunaren jarraipenari buruz eskura daiteke sarean gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez. Informazio gehiago:http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1127485583
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Ikasmaterialen Aholku Batzordea estilo-liburua osatzen ari da, ikasmaterialak egiteko hizkuntza-irizpideak finkatuta egon daitezen. Atalka argitaratuko dute: lehen atala "Ortotipografia" izenekoa izan zen. Bigarrena, berriz, "Kalko okerrak" izenekoa. Oraingo honetan hirugarren alea oso-osorik **erabili.com**-era ekarri dute: Onomástica. Informazio gehiago: Euskal Autonomia Erkidegoko ia gazte guztiek derrigorrezko hezkuntza amaitzean euskaraz jakin beharko luketela uste dute. Gazte beraien erdiaren iritziz, ordea, hori ez da horrela gertatzen. Ondorio hori plazaratu du Eusko Jaurlaritzak Euskal Gazteen Behatokiaren eskutik plazaratu berri duen *Gazteen Argazkiak 8* inkestaren txostenak. Informazio gehiago:http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1127200985
Gazteek bakarka edo lagunekin euskaraz jolas dezaten, Hitzmix CD-ROMa kaleratu du oraindik orain Elhuyar Fundazioak. Informazio gehiago:SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA
BAT soziolinguistika aldizkaria
Dosierra: Euskararen erabileraren eta normalizazioaren azterketa lan munduan:
Euskararen jabekuntza eskolan
Informazio gehiago: Arrue programari buruzko jardunaldia burutu da 2005ko azaroaren 1ean. http://www.soziolinguistika.org/eu/node/1677
Soziolinguistika Klusterra eta Bizkaiko Foru Aldundia ERALAN proiektua garatzen ari dira elkarlanean.
Ondorengo bi hilabetetan Kale Erabileraren Neurketak egingo dira Urretxun, Zumarragan, Antzuolan, Oiartzunen eta Aretxabaletan, Soziolinguistika Klusterraren eskutik.
Informazio gehiago: Soziolinguistika Klusterrak atal berri bat sortu du bere weborrian Soziolinguistikagintzan dihardutenentzat. "Soziolinguistika Materialak" deitutako atal honetan soziolinguistikan aritzeko interesgarriak izan daitezkeen materialak, inkestak, ikerlanak, kanpainak e.a. aurkitzen dira eta webgunetik jaisteko moduan daude. http://www.soziolinguistika.org/eu/fitxategiak/152
ARGITALPENAK:
Egileak: Euskararen Aholku Batzordea. Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Gasteiz, 2005. 82 or. Liburu honetan hizkuntza plangintza esparru sozioekonomikoan aztertzen da. Sarreran abiapuntu teorikoa aurkeztu eta gero, lau atal nagusitan banatzen da liburu hau. Lehenengoan lan-arloan azken urte hauetan egindako euskara plangintzak plazaratzen dira. Bigarrenean gaur egungo diagnosia egiten da iturri anitz aipatuz. Hirugarren atalean egoeraren analisia egiten da, ahuleziak, indarguneak, mehatxuak eta aukerak azpimarratuz. Azken atalean plangintzarako proposamenak eta funtsezkoak diren lan ildoak eskaintzen dira.
Egileak: Jakes Aurnague eta Maia Duguine. Argitaratzailea: Eusko Ikaskuntza, Lankidetzan bilduma. Donostia, 2005. 231 or. Frantsesez eta euskaraz idatzitako liburu honetan Garazi eremuaren egoeraren bilakaera soziolinguistikoa 1982. eta 2002. urteen artean zehar aurkituko dugu. Lehenengo atal batean, Jakes Aurnaguek 1982an Garaziko kolegioetan burututako inkesta aurkezten da, eta bigarren atalean Maia Duguinek 2002an egindako ikerketa bera aurkituko dugu. Jakes Aurnagueren lana aitzindaria izan zen Iparraldean, eta orokorrean lan hau oso garrantzitsua da Ipar Euskal Herriko soziolinguistikagintzarako, ondorio zuzen eta zehatzak azaltzen baititu.
Egilea: Martin J. Ball (editorea) Argitaratzailea: Blackwell, Malden, 2005. 335 or. Ingelesez argitaratutako lan honetan soziolinguistikaren ekarpen klinikoa hitz-lengoaia patologietarako aztertzen da. Liburuaren lehenengo zatian bilduta dauden ekarpenak egoera klinikoetarako garrantzitsuenak diren soziolinguistika kontzeptuak azaltzen dira, eta bigarren atalean soziolinguistikaren aurrerapen eta ekarpen klinikoak plazaratzen dira. Tartean afasia, hizkuntza pertzepzioa, umeen eleaniztasuna... lantzen dira.
Egileak: Juan Manuel Hernández Campoy eta Manuel Almeida. Argitaratzailea: Comares, Málaga, 2005, 349 or. Liburu honen titulua adierazten duen bezala, ikerketa soziolinguistikoen metodologia lantzen da ikerlan honetan. Soziolinguistikaren definizioa eta sorrera aurkeztu eta gero liburu honen bigarren zatian bariazio soziolinguistikoa ikertzeko erabiltzen diren tresna metodologikoak plazaratzen eta analizatzen dira, adibide anitz aurkeztuz eta iturri bibliografiko oso bat eskainiz.
Informazio gehiago: "Euskara batua: ezina ekinez egina" liburua plazaratu berri du Koldo Zuazok (Eibar, 1956): hizkuntzaren batasunera iristeko mendeetan izan den bide zaila kontatuz, batetik, baina egungo arazoak eta etorkizuneko ikuspegia ere ahaztu gabe. http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1131121422 eta http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1131379712
Informazio gehiago: Orotariko Euskal Hiztegiaren 16. liburukiak, 14.028 orrialde eta 125.987 sarrera dituena aurkeztu da. http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1132268095
Informazio gehiago: Euskararen sasoia kirol arloan ere hobetzeko *Jarri sasoian korrika* liburu ospetsua argitaratu du euskaraz Tolosako Udalak. http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1128415380
BESTELAKOAK
Hizkunearen weborria: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Hizkunea izeneko aldizkari elektronikoa aurkeztu du. Soziolinguistika gaietara emana, hizkuntzaren eta gizartearen arteko harremanen gaineko jakintza hedatu nahian sortu da aldizkari berria. http://www.euskara.euskadi.net/r59-3540/eu/
Informazio gehiago: UEUk kudeatzen duen euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-basea, INGUMA, bi berrikuntzekin jantzi da. Dagoeneko datu-base honetatik dokumentuen kontsulta zuzenak egin eta material digitalizatuak aurkitu daitezke, unibertsitate-mailako ikerketa, irakaskuntza edota kontsulta erraztu eta aberasteko helburuarekin. http://www.sustatu.com/1129643051
Informazio gehiago: *Ereduzko Prosa Gaur* Interneteko testu arakatzaileak bere corpusa gizentzen jarraitzen du etengabe. *Herria* astekariko aleak eta 61 liburu gehitu dizkiote arakatzaileari joan den azaroaren 14an eginiko azken eguneratzean eta, horrenbestez, 18 milioi hitzen kopurua gainditu du corpusak. *Ereduzko Prosa Gaur*-ek amaraunean euskarak duen corpusik handiena dauka bere baitan. http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1132325371
Informazio gehiago: Azpeitiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak (EBPN) beste mugarri bat jarri du: hastear den ikasturtean 2005-2006an, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden 162 euskaltegietatik sei euskaltegitan bakarrik hasiko dira ematen EGAtik gorako 4. mailako ikastaroa. Hain zuzen, Azpeitiko Udal Euskaltegia izango da 6 horietako bat. Mugarri berria izango da helduen euskalduntzean eta alfabetatzean, eta erronka handia Azpeitiko Udal Euskaltegiarentzat eta Euskara Patronatuarentzat. http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1127806100
Informazio gehiago: Euskara aurki daiteke Europako Batasuneko instituzio batean, erdi ezkutaturik. GEMET izena du Europako erakunde komunitario baten tesauro batek. Hiztegi eleanitz hierarkizatu bat, tartean euskara dagoelarik. http://www.sustatu.com/1126691947