
Soziolinguistikaz berripaperaren 09. zenbakia / 2006ko uztaila
Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen
2006 abuztua 1-3 2006ko abuztuaren 1etik 3ra Hizkuntza gutxituak telebistaren programa berrituan izango da EHUko udako ikastaroetan informazio zientzien zikloan IV ikastaroaren izenburua. Ikastaroa Donostiako Miramar Jauregian burutuko da.
Argibide gehiago: http://www.sc.ehu.es/scrwwwsu/programas/i4.html
2006 abuztua 28-30 Donostiako Miramar Jauregian abuztuaren 28tik 30era burutuko da EHUko ikastaroetan hizkuntalaritza zikloaren 4. Ikastaroa. Ikastaroaren izenburua Gazteak euskaraz hizketan: ahozkotasunaren eta jarreren lanketa izango da. Bertan ahozko komunikazio gaitasuna eta hizkuntzaren aldeko jarrerak nola landu daitezkeen azaldu nahi dute antolatzaileek. Argibide gehiago: http://www.sc.ehu.es/scrwwwsu/programas/b3.html
2006 iraila 9 2006ko irailaren 9an Frantziako hizkuntzei buruzko mintegia burutuko da Liverpool-en Sociolinguistics Research Group antolatuta. Bertan Frantziako hizkuntza politika eta hizkuntza gutxituen iraupena izango dira landuko diren gai nagusiak. Argibideak: http://www.liv.ac.uk/sml/research/researchgroups/sociolinguistics/index.htm
2006 irala 19-21 2006ko irailaren 19tik 21era Castelló - Universitat Jaume Iean Hizkuntza eta gizarteari buruzko III. mintegia antolatuko da. Bertan hizkuntza eta gizartearen arteko loturak aztertuko dira ikuspegi teoriko eta metodologiko zabal batetik. Argibide gehiago: http://www.iiicongresolenguaysociedad.uji.es/indice_cat.html
http://www.sustatu.com/1150731504
Lea-Artibai eskualdeko 16 eragilek etorkin berriak euskal mundura erakartzeko eta euskararen kalitatearen transmisioa sustatzeko egitasmoekiko konpromisoak hartu dituzte, ekainaren 21ean. (www.sustatu.com) Informazio gehiago:http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1142941349
Zumaiako Ludotekan haur etorkinak euskaran murgiltzeko ekimen berri bat abian da 2006ko urtarrilaz geroztik: herrira bizitzera etorritako haur atzerritarrentzako egitasmoa, hain zuzen ere. Zumaiako Udala, Zumaiako ikastetxe eta Gipuzkoako Urtxintxaren arteko elkarlanaren fruitua da *Alea Tita Konba*, haurrek euskaraz jolas eginez mintzatzen ikasteko egitasmoa. (www.erabili.com) Informazio gehiago:http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1148547291
Bermeoko 47 enpresa eta elkartek euskararen erabilera areagotzeko hitzarmenak sinatu dituzte 2006ko maiatzaren 26an, bertako XII. Arrain Azokaren egunean, Bermeoko Udala garatzen ari den Geurien Be Bai planaren barruan. (www.erabili.com) Informazio gehiago:http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1149085432
Sakelako mezuekin komunikazio molde berria garatu da gazteen artean bereziki: hizki gutxirekin asko adieraztea. Komunikazio molde berria euskaraz ere gara dadin SMS mezuen lehiaketa antolatu du Udal Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk. (www.erabili.com) Informazio gehiago:http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1151589662
Euskararen transmisioa bultzatzeko kanpaina berria abian jarri dute Bizkaian, Euskara aireportua lelopean. 47 udalerritako 12.000 familiak jasoko dute sentiberatze kanpaina honen berri. (www.erabili.com) Informazio gehiago:http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1152195179
Kontseiluak, Propaganda euskaraz lelopean, euskara sustatzeko aurtengo norbanakoen bigarren konpromisoa aurkeztu du. Urtero hiru konpromiso zabaltzen ditu Kontseiluak. (www.erabili.com) Informazio gehiago:Euskalkien inguruko argitalpenen datu-basea Badihardugu Euskara Elkarteak euskalkien liburutegia jarri du Interneten, euskalkien inguruko argitalpenen datu-basea. Euskalkien inguruko liburu, bideo, mapa eta artikuluen erreferentziak bilatzeko aukera ematen du, liburuen azalak ere erakusten dira, eta zenbait kasutan, liburua zuzenean kontsultatzeko aukera ere badago. (www.sustatu.com) Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1148990042
Etorkinak eta hizkuntz ereduak 2005. urtean Kontseilua eta Hezkuntza Sailaren artean, etorkinen seme-alabak euskarazko eredutara erakartzeko izeneko egitasmoa hitzartu zuten. Kontseiluaren egitasmo honetan burututako diagnostikoaren aztergaietako bat hau izan zen: etorkinak eta hizkuntz ereduen hautua. Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1149839897
Artxiker: euskararen gaineko ikerlanen artxiboa sarean Euskarari eskainitako ikerlanak argitaratu, gorde zein aurki ahal izateko artxibo digital berria sortu du Interneten Baionako IKER ikerketa taldeak: Artxiker. (www.erabili.com) Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1151483715 IKER: http://www.iker.cnrs.fr
Dosierra: - Unibertsitate aurreko hezkuntza ereduen balorazioa eta proposamenak
Dosierra: Euskararen egoera Ipar Euskal Herrian
Irailetik azarora, Soziolinguistika Klusterrak hausnarketa estrategikoa burutuko du. Helburu nagusia 2007-2009rako egitasmo estrategikoa definitzea izango da eta horretarako eztabaidak bi atal nagusi izango ditu. Batetik diagnostikoa egitea eta bestetik etorkizuneko definizioak. Hausnarketa estrategikoa egiteko partaidetza zabala bultzatu nahi du Soziolinguistika Klusterrak.
http://ikastaroak.ueu.org/ikastaro_info2.php?ikastaroa_id=25
Uztailaren 18tik 20ra bitartean UEUk eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean antolatutako Soziolinguistikari buruzko udako ikastaroa burutu da. Aurtengo gaia "Erronka berriak euskararen erabileran" izan da eta alor guztietako profesionalak hartu dute parte ikastaroan. Informazio gehiago:EHko V. Kale Erabileraren neurketarako prestakuntza abian da. Lehen urratsa proiektu honen finantzazioa osatzea izan da eta horretarako udalei herrian neurketa berezia egin edo proiekturako dirulaguntza eskaintzeko aukeren berri eman diegu.
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1150382758
Euskal aditza, trinkoa eta laguntzailea, batua, bizkaiera eta zubereraren erak jasota, aurkibide berri batean bildu du Bostak Bat-ek, Adorez hiztegiak tajutzeaz arduratzen den taldeak. (www.erabili.com) Informazio gehiago:http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1148996185
Labayru Ikastegiak Diccionario Labayru. Vizcaíno y batua conjuntados hiztegia eta Bizkai Euskeraren Jarraibide Liburuaren (BEJL) bigarren pausuak aurkeztu berri ditu. Hiztegia lehendik plazaratua zuten euskara-gaztelaniazkoaren jarraipena da, orain gaztelania-euskara formatuan emana. Jarraibide liburuaren bigarren atal honetan, berriz, bizkaiera maila landuan erabiltzeko irizpideak jasotzen dituzte Labayrukoek. (www.erabili.com) Informazio gehiago:http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1150709911
"Administrazioko atal elebidunetako langileen hizkuntza-ohituretan eragiteko plana". Izenburu hori duen liburua argitaratu du Lasarte-Oriako Udalak, bertako esperientziaren berri emanez. Egilea, udaleko hizkuntza normalizatzaile den Aitor Unanuek izan da. Informazio gehiago:http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1150797748
Elgoibarko Danobat kooperatibak bere webgunean jarri ditu, nahi duen ororen eskura, bere euskara planaren haritik eginak dituen bi lan: Hiztegi Teknikoa eta Tailerreko Eskuliburu Teknikoa. Makina-erremintaren esparruan euskararen erabilera normaltzen laguntzeko tresna erabilgarriak, zalantzarik gabe. (www.erabili.com) Informazio gehiago:http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1147793817
Hizkuntzak on-line edo erdi on-line ikasteak gorabehera handiak izan ditu aurreko urteetan, baina teknikak eman dituen aurrerapauso itzelei esker, sistema berriak sortzen ari dira benetako baliabide interaktiboak eskaini ahal izateko. Testuinguru horretan kokatzen da COVCELL proiektua. (www.erabili.com) Informazio gehiago:http://www.erabili.com/plangintzak/gurien/1138820384
Azpeitiko Euskara Patronatuak 2005ean egindako lanaren ondorioz, Azpeitiko merkataritzako establezimenduen % 28k (guztira 117 establezimenduk) bezeroari zerbitzua erabat euskaraz emateko gai dira. Orain urtebete baino % 40 establezimendu gehiago dira Azpeitian "Euskarazko Zerbitzuaren Garantia" ematen dutenak. Euskal Herri osoan ez dago beste herririk merkatal arloan horrenbeste establezimendu dituenik bezeroei zerbitzua euskaraz emateko gaitasunarekin. (www.erabili.com) Argibide gehiago:http://www.sustatu.com/1148307540
Urtero legez, CAF enpresak eta Elhuyar Fundazioak CAF-Elhuyar sariak jarri dituzte abian. Aurtengo ekitaldian hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezia egongo dira jokoan; eta guztiara 2.100 € banatuko dira saritan. (www.sustatu.com) Argibide gehiago:http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1144146416
Bizkaiko Foru Liburutegiaren literatur ondarearen zati handi bat interneten eskuragarri, horixe da Aldundiaren Liburutegi Digitalak eskaintzen duena. XV eta XVIII. mendeen artean sortutako literaturaren bilduma garrantzitsua topa dezakegu bertan, tartean euskaraz sortutako 27 idazlan. Informazio gehiago:http://www.sustatu.com/1148623516
Sarean dago jada euskararekin funtzionatzen duen lehen itzultzaile automatikoaren demo edo probetako bertsioa: "Opentrad.":http://www.opentrad.org/demo Gaztelania lotzen du galiziera, katalana eta euskararekin, baina besteetan ez bezala, euskararen kasuan norabide bakarrean, gaztelaniatik euskarara. (www.sustatu.com) Informazio gehiago:Euskararen Erakunde Publikoak aurtengo diru laguntzen ildo nagusiak finkatu ditu. Guztira 1.016.000 euro banatuko ditu, iaz baino 178.000 euro gehiago. Horietatik 890.000 euro sei sail nagusitan banatuko ditu: helduen euskalduntzea, eskolaz kanpoko jarduerak, ikerketa, irakaskuntza, ikas-materiala eta hedabideak. Euskalgintzako gizarte eragileek ez dute jarrerarik hartu, orain jakinarazi dituzten kopuruak behin-behinekoak baitira. EEPk azaldu duenez, abenduan egingo duten administrazio kontseiluan banatuko dituzte azken partidak. (www.argia.com)
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1149773896
Hizkuntz Politikako gaietan eskumenak dituzten Herri Aginteen arteko elkarlana areagotzeko asmoz, aurtengo lehenbiziko bilera egin dute EAEko erakunde nagusiek, EUDELek barne. (www.erabili.com) Informazio gehiago:http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1149843716
Euskal Kultur Elkargoak (EKE) webgune berria dauka: www.euskarakultur.org. Bertan aurki ditzakegun edukien artean bat nabarmentzen da: Sarea, euskararen eta Nafarroaren gaineko 7.500 albiste baino gehiago biltzen dituen agiritegia. Informazio gehiago:Herria astekariak, Euskal Irratiek eta Berria egunkariak euskarazko hedabideen aldeko 25 neurri aurkeztu dizkiote Euskararen Erakunde Publikoari. Euskarazko hedabideen hizkuntz eskubideen urraketa ekidin eta publizitate arloan jasaten duten bazterketa gelditzeko eskatu dute, besteak beste. Euskal Konfederazioari ere helarazi dizkiote 25 neurriak. (www.argia.com)
http://www.argia.com/online/htdocs/online.htm?2050&27896
Lehen ere ari ziren elkarlanean hiru erkidegoetako Hizkuntza Politika alorrak, baina hirurak batera ez. Uztailaren 14an bildu ziren Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Sixte Moral, Generalitateko Hizkuntza Politikarako idazkaria eta Marisol L-pez, Xuntako Hizkuntza Politikarako idazkari nagusia. Mahaia osatu dute hiruren artean eta hiru helburu nagusi jarri dituzte: Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna zenbateraino betetzen den gertutik jarraitzea, mahaiko hiru gobernuen arteko elkarlana eta Espainiako Gobernuak euskara, katalana, galiziera eta gaztelania berdintasun sozialera eramango dituen hizkuntza politikak sustatzea. (Argia) Informazio gehiago:

Eranskina | Tamaina |
---|---|
berripapera 9.doc | 201.5 KB |