Soziolinguistikaz berripaperaren 17. zenbakia /2007ko azaroa

Soziolinguistikaz berripapera word formatoan jaitsi nahi baduzu,
sakatu hemen

AGENDA

Kultura eta hiritartasuna mugaz gaindiko kooperazioan
Herrialde mugakideen arteko hirugarren mintegia abenduaren 13an Donostian eta 14an Baionan izango da. Topaketa honen gaia: Kultura eta hiritartasuna mugaz gaindiko kooperazioan. (www.interform-eu.org)

Informazio gehiago:
http://www.interform-eu.org/actualite.php

Herri-hizkeraren II. jardunaldia Ondarroan
Herri-hizkeraren II. jardunaldia antolatu dute Ondarroan, azaroaren 30erako, planteamendu honetatik helduta: herri-hizkeraren ekarpenak eta praktika onak. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1193836222?utm_source=newsletter&utm_medium=email

E2i: Euskara Elkarteak Ibilian

Hamargarren urteurrenaren aitzakiarekin, Euskara Elkarteen etorkizuna, oraina eta, batez ere, etorkizuna aztertu nahi du "Topaguneak":http://www.topagunea.org, Euskara Elkarteen Federazioak. Horretarako, "E2i: Euskara Elkarteak Ibilian":http://www.e2ibilian.org jardunaldiak antolatu ditu. Donostiako Miramon Teknologia Parkean izango dira, azaroaren 23an. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1193393246?utm_source=newsletter&utm_medium=email

Hizkuntza eta kultura topaketak Kanbon
2007ko azaroaren 7tik 10era, hamabigarren "Hizkuntza eta kultura topaketak" iragan dira Kanbon. Tokiko hizkuntza ezberdinen hitzordu nagusia da eta Eskualde, Estatu eta Europa mailako hizkuntza politikari zuzenduak dira. Euskal Kulturaren aldeko Herriarteko Sindikata, Euskal Kultur Erakundea, Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskal Konfederazioa antolatzaile lanetan aritu dira.
Topaketa honetan besteak beste, Erramun Baxokek azken inkesta soziolinguistikoa eta Frantziako INSEE erakundeak Frantziar Estatuko hizkuntza gutxituen inguruan egindako azterketa aurkeztu zuen. Adierazi zuenez, erosio tasa –transmisioaren galera– handia da hizkuntza guztietan. Euskararen kasuan, adibidez, %58koa da. Bestalde, Ipar Euskal Herrian 62.773 lagunek ezagutzen eta erabiltzen dute euskara.
Informazio gehiago: http://www.eke.org/albisteak/1192525073

Hameko berbe ikisi gure d(og)u
Uribe Kostako bizkaiera lantzeko ikastaro aitzindaria. Teoria eta praktika uztartuta eskualdeko euskarak entzun eta praktikatuko dira. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1190917893?utm_source=newsletter&utm_medium=email

Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarra

Urrian zehar, Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarra izan da, Koldo Mitxelenaren heriotzaren 30. urteurrenarekin.
Biltzarrean bederatzi unibertsitate eta ikergunetako ikertzaileek parte hartu dute, Mitxelenak bereziki landu zituen ondoko bost iker-lerro hauen inguruan jarduteko:
1. Euskararen historiaurrea: konparaketa eta berreraiketa.
2. Euskararen historia eta filologia.
3. Dialektologia historikoa.
4. Linguistika sinkronikoa.
5. Lexikografia (sinkronikoa eta diakronikoa).
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1191686503?utm_source=newsletter&utm_medium=email

Zer egin hizkuntza gutxituak biziraun dezaten ( David Crystal)
Unesco Etxeak eta Munduko Hizkuntza Ondareari buruzko Unesco katedrak (UPV-EHU) David Crystal idazle eta irakasleak eman duen “How to keep minority languages alive” (Zer egin hizkuntza gutxituak biziraun dezaten) hitzaldia antolatu zuen irailaren 24ean Bilbon. David Crystal, hizkuntzalaritza arloan aditua eta ezaguna da nazioartean. Bere lanaren eragina esparru honetan handia da, eta baita hizkuntzen galtze-arriskuaren aurrean egindako sentsibilizazioan ere.
Informazio gehiago: http://www.unescoeh.org/base/berriak.php?hizk=eu&id_atala=1&id_azpiatala=1&zer=orokorrean&nor=263

                                                                                     EKIMENAK ETA KANPAINAK:

Esperientziak sistematizatzen: enpresetako euskara-planak
Egindako lanetik etengabe ikasteko asmoarekin, esperientzien sistematizaziorako egitasmo batean hartu du parte Elhuyar Aholkularitzak Euskal Herriko, Valentziako, Costa Ricako eta Kolonbiako beste erakunde batzuekin batera. Egitasmo honek "Euskara Planak: nondik gatoz, non gaude eta nora goaz" argitalpena ekarri du. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1192623716?utm_source=newsletter&utm_medium=email

Hizkuntza normalizazioa eta motibazioa: jardunaldiaren zuzeneko jarraipena
Emun-ek bere X. urteurrena ospatu du urrian zehar eta Hizkuntza normalizazioa eta motibazioa jardunaldi teknikoa egin du Arantzazuko Gandiaga Topagunean. Jardunaldi horren zuzeneko jarraipena Lantalan webgunean aurkituko duzu. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.emun.com

412 enpresak adierazi dute Lanhitz egitasmoan parte hartzeko interesa
Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin Eusko Jaurlaritza Lanhitz programaren bitartez 1.646 enpresarekin jarri da harremanetan eta horietatik 412k Lanhitz programan parte hartzeko interesa azaldu dute. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1191995441

TELP-eko adituak Hizneteko ikasturte hasierako aurkezpen ekitaldian
Hiznet ikastaro hasierako aurkezpen ekitaldian Ferran Suay, Valentziako Unibertsitateko Psikologia Fakultateko irakaslea, izan zen gonbidatu berezi gisa. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1190793585?utm_source=newsletter&utm_medium=ema

'Pixka bat es mucho' kanpainak euskaraz hitz egitera bultzatu nahi ditu herritarrak
Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Pixka bat es mucho kanpaina aurkeztu zuen Donostian. Euskara ezagutu arren, hitz egitera ausartzen ez diren herritarrek urrats hori eman dezaten lortzea da kanpainaren helburua. Horretarako Ukan izeneko birusaren laguntza izango dute kanpainaren sustatzaileek. Hainbat komunikabide eta ekitaldi publikotan izango da Ukan, euskararen erabilera "kutsatzeko". (www.argia.com)
Informazio gehiago: http://www.pixkabatesmucho.net

Sakelakoek ere euskaraz egiteko konpromisoak
Eusko Jaurlaritzak -Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bitartez- eta telefonia operadore nahiz fabrikatzaile nagusiek lankidetzarako bi hitzarmen marko sinatu zituzten 07-10-16-an Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian. Hitzarmen hauen helburua telefonia mugikorraren arloan euskararen erabilerari ateak luze-zabal irekitzea da. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: ://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1192543096

Osasun arloan euskara osatzeko lankidetza hitzarmena
Helduen Alfabetatze eta berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) eta Matia Gerontologia Institutuak (INGEMA) Osatuz proiektua zabaltzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute. (www.erabili.com)
Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1191392259

40 milioi euro inbertituko dira Justizia arloko funtzionarioek euskara ikas dezaten
Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak jakinarazi duenez, Justizia Administrazioko langileen erdia inguru gai da euskaraz lan egiteko. Kopuru hori hamar urte barru %60-65ekoa izatea nahi dutela gaineratu du, eta hori lortzeko euskalduntze plana jarriko dutela abian. Justizia arloko funtzionarioen euskalduntze prozesurako 40 milioi euro bideratuko dituzte. (www.argia.com)

                                                                                     

IKERKETAK ETA AZTERKETA LANAK:

Inkesta soziolinguistikoek eremuen hizkuntza banaketa gezurtatzen dute

Ikerlari baten azterlanak frogatu du Nafarroa ia osoan euskara berreskuratzen ari dela.
Euskararen egoera Nafarroako gizarteak berak uste duen baino hobea da gaur egun, haur eta gazteen eskolatze kopuruek erakusten dutelako adin horietakoen euskalduntzeak aise gainditzen duela aurreko belaunaldiena. Eta, ia inguru guztietan, datuak hobetu egingo direlako datozen urteetan. Hori ondorioztatu du Miquel Gros i Llados ikerlariak, La recuperación del euskara en Navarra (Euskararen berreskuratzea Nafarroan) izeneko azterlanaren bidez.
(www.berria.info)
Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea.php?id=29693

Nafarroan 20.000 ikasle baino gehiago ariko dira D ereduan

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 90.403 gaztek ikasiko dute 2007-2008 ikasturtean Nafarroako ikastetxeetan. Horietatik 2.083k (%23,6) hautatu dute D eredua. Ehuneko horrek puntu batez egin du behera, baina haur hezkuntzan adibidez, kopuruak gora egin du. Ikasleen %28 matrikulatu dira euskarazko ereduan. Oro har, G eredua da nagusi (%56,1). (www.argia.com) Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1184150362

Lanbide Heziketako hiru irakasletatik bat erdaraz
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Euskal Autonomi Erkidegoan onartu berri den lan deialdiaren azterketa egin du. Deialdi horretan 614 lanpostu eskaintzen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntza Eskolan. Lan deialdi horrek izango dituen ondorioak nabarmendu dituzte Behatokiko arduradunek: “Lanbide Heziketako hiru irakasletatik batek ez du klaseak euskaraz emateko gaitasunik izan behar”. (www.sustatu.com)
Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1192694621?utm_source=newsletter&utm_medium=email

                                                                                     SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA
                                                                                  
BAT soziolinguistika aldizkaria
Hurrengo zenbakia (64):
Dosierra: - Euskal Herriko V. Euskararen kale neurketa

Azken zenbakia (63): Dosierra:
- - Euskararen erabilera eskola-orduz kanpo

  • Euskal Herriko gaztetxoen eskola-orduz kanpoko hizkuntza
    erabilera, Kontxesi Berriotxoa.
  • Eremu ez-curicularraren garrantzia euskararen erabileran,
    Helena baraibar, Kristina Boan .
  • Gazteen hizkuntza erabileraren prespektiba eta prospektiba,
    Oihana Lujanbio .

  • eta mankomunitateetako euskara zerbitzuek bideratutako egitasmoa:
    diagnosia eta balorazioa, Patri Arburua, Anabel Armendariz.

  • Eskola kirolaren inguruan Euskal ludikotasuna erabiliz, euskara
    indartu, Mikel Egibar, Aitor Esnaola.

  • Eskola kirolaren inguruan Eskola kirola Gipuzkoan, Nekane
    Jauregi.

  • Txatxilipurdi elkartearen esperientzia,Elena Herrarte.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak eta hizkuntza normalkuntza, Bergaratik
    begiratuta, Estepan Plazaola.

  • Udalerrian garrantzia euskararen erabileran, Xabier Mendiguren.
  • Aisia euskaraz bizi!, Sonia Perez.
  • Hezitzaileen prestakuntza eskola orduetatik kanpoko esparruan,
    Jaime Altuna.

  • Gurean: Soziolinguistika Frantzian, Eguzki Urteaga.

    Harremanetarako: kluster@soziolinguistika.org
    Kale Erabileraren Neurketa: BAT aldizkari monografikoaren
    eta emaitzen aurkezpena

    Azaroaren 30ean V. Kale Neurketaren emaitzak kaleratuko ditugu. Ikerketa honek
    17 urteko ibilbidea du dagoeneko, eta euskararen erabilera du aztergai. Euskal
    Herri mailako datuak izango ditugu, lurraldez lurralde eta hainbat aldagaien
    arabera. “Zenbat erabiltzen da euskara kalean?”, galdera horixe da, bere horretan,
    hemen aurkezten den ikerketa motibatu duena. Galdera horri erantzun nahiak
    eraman gintuen kale-erabilera neurtzen hastera, eta halaber ekarri gaitu,
    neurraldiz neurraldi, honako honetara.
    Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak
    Lehen bi "Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak" abenduan izango dira kalean.
    Beraien aurkezpen ekitaldia abenduaren 14an izango da, Andoaingo Martin Ugalde
    Kultur Parkean. "Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak" proiektua labur
    azalduz: Ezagutzaren Clusterrak egindako "Kudeaketa Aurreratuko Enpresak"
    koadernoak eredu hartu eta soziolinguistika arlora egokitu ditugu. Beraz,
    kudeaketan eredugarri diren kasuak aztertu ordez, euskararen normalizazioan
    eredugarri direnak hartu ditugu kontuan gurean. Aurten landu ditugunak ELAY
    eta EIKA enpresak dira. Argitalpen laburrak dira (10 bat orri, gehi gaztelania
    eta frantseserako itzulpenak) eta irakurterrazak izateko asmoarekin egin dira

    Informazio gehiago: oihana@soziolinguistika.org
    Soziolinguistika klusterreko bazkideen berripapera
    argitaratu da

    Soziolinguistika Klusterraren bazkideentzako berripaperaren lehen zenbakia
    argitaratu da. Berripaper elektroniko honen bidez SL Klusterraren barne-komunikazioa
    sendotu nahi dugu, soziolinguistikaren inguruko berri eta jakingarri interesgarrienak
    bazkideen eskura jarriz.
                                                          
    ARGITALPENAK:
    Hizkuntzaren iraultza (David Crystal)
    Obra honek egungo hizkuntz panorama funtsean aldatu duten hiru joera nagusiak
    biltzen ditu: ingelesaren agerpena hizkuntz global gisa, desagertzear dauden
    hizkuntzek bizi duten krisia eta interneten eragina hizkuntzaren erabilera
    berrietan.
    Informazio gehiago:
    http://www.erein.com/liburuak/libHizkuntzareniraultza.htm
    Recuperación del euskera en Navarra : un estudio
    sociolingüístico sobre la evolución del euskera en el último cuarto del siglo
    XX

    Lan honek, euskarak Nafarroan izan duen bilakaera positiboa erakutsi, eta
    izan dezakeen bilakaera irudikatzen du. Horretarako azken lau populazio erroldak
    (1986tik 2001 arte) oinarri gisa hartzen ditu. Eboluzioa hobeto azaltzeko,
    irizpide geografiko eta historikoak ardatz harturik, Nafarroaren eskualdeen
    azterketa bat proposatzen du, dauden berrogeita lauen ikerketa zehatza eginez.
    Lana, azken ondorio batzuekin osatzen da; besteak beste eskualde desberdinetan,
    euskararen desagerpenaren garaia eta hizkuntzaren berreskuratze maila uztartuz
    eta berreskuratzea desagerpenaren norabide beretik doala azalduz; alegia,
    berreskuratzea biztanle gehien dituen guneetan eta gizarteko sektore eskolatuetatik
    hasi dela. Ondorio nagusi gisa, Nafarroako hizkuntza eremuen sailkapenaren
    aldaketa proposatzen da, 21. mende hasierako euskararen egoera aintzat hartuko
    lukeen sailkapen berri bat. (www.euskaltzaindia.net)
    Informazio gehiago: http://www.euskaltzaindia.net/argitalpen_katalogoa/index.asp?izenburua=Recuperaci%F3n+del+Euskera+en+Navarra

    'Mintza' euskarazko astekari berria kaleratuko du
    'Le Journal du Pays Basque'k

    Urriaren 25etik aurrera Mintza astekaria banatuko du Le Journal du Pays Basque
    egunkariak Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan. Bere osotasunean euskaraz
    kaleratuko da eta zortzi orri izango ditu hasiera batean behintzat. Le Journalek
    sei urte betetzen dituen unean euskararekiko zuen zorra kitatu nahi izan du
    Mintzaren proiektuarekin. (www.argia.com)
    Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea.php?id=29657

    SECOND LANGUAGE LEXICAL PROCESSES
    Ikuspegi Linguistiko eta Psikolinguistiko aplikatutik abiatutako liburu hau
    Zsolt Lengyel (Pannoniako Unibertsitatea) eta Judit Navracsics-ek idatzi dute
    eta Pannoniako Unibertsitateak argitaratu du. Liburuak, orokorrean Europa
    zentralean eginiko froga enpirikoetan oinarritutako bigarren hizkuntzen prozesamendu
    lexikalen ikerkuntzak barneratzen ditu. Liburua bigarren hizkuntza ikasten
    ari diren ikasleentzat oso baliagarria izan daiteke, liburu honek perspektibak
    zabaldu eta ikuspuntu berriak emango dizkielako.
    Informazio gehiago: http://www.multilingual-matters.com/multi/results.asp?hl=&sf1=keyword%2Cfulltext&st1=SECOND+LANGUAGE+LEXICAL+PROCESSES&sort=sort_date%2Fd%2Cvx_isbn&q=&criteria=SECOND+LANGUAGE+LEXICAL+PROCESSES&bntG.x=14&bntG.y=5&searchType=onthissite
                    &nbsp              
                                                       

     
    BESTELAKOAK

    Top ten (soziolinguistika)
    Ricardo Gomezen Euskal Filologiarako 10 web gune interesgarrienak mezuari
    jarraipena emanez eta horrelakorik balego, euskal soziolinguista batek galdu
    ezin dituen 10 webguneen zerrenda egin du Txerra Rodriguezek Garaigoikoa blogean,
    zerrenda guztiz subjektiboa, ohikoa denez. Aipatzen den zerrendan dago Soziolinguistika
    klusterraren webgunea ere.
    Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1191418296
    ItzulBaita euskal itzulpengintzaren erreferentzia
    zentroa sortu du EIZIE-k

    Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) ItzulBaita
    proiektua aurkeztu du. Euskal Itzulpengintzaren Erreferentzia Zentroa izango
    denaren abiapuntua da ItzulBaita. Oraingoz EIZIEren babesean garatzen ari
    da eta itzulpengintzaren inguruko ekimenak diseinatu, eragin, kudeatu eta
    gizarteratzea du helburu. Irungo Udalaren laguntzaz sortu dute eta bertan
    izango du egoitza.
    Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea.php?id=29530
    Jaurlaritzaren curriculumari babesa agertu dio Ikastolen
    Konfederazioak

    Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren ustez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza
    Sailak aurkeztutako curriculuma "norabide onean eginiko urratsa" da, eta "ez
    du talka egiten" Konfederazioa beste eragile batzuekin prestatzen ari den
    curriculumarekin. Dena den, alde negatiborik ere ikusten dute: "Sarreran Euskal
    Herriari buruzko zehaztapena egiteak irakaskuntza prozesuaren baitako zenbait
    zalantzari argia egiten diola baloratzen badugu ere, zehaztapen hau indar
    arautzaile zuzenik gabe geratzen da, artikulutegian azaltzen ez delako". Hala,
    etorkizunera begira oinarrizkoa litzateke "Hezkuntza Administrazioan ere mugaz
    gaindiko proiektuak" lantzea. Halaber, Konfederazioak gogorarazi du Euskal
    Herri osorako curriculuma sortzeke dagoela oraindik: "Hori da gure hautua,
    curriculum ofiziala alboratu gabe".
    Informazio gehiago:
    http://www.argia.com/albistea.php?id=29558

    Mintzapraktika.org martxan
    Topaguneak, AEK-k , Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak mintzapraktika
    egitasmo bateratuak aurkeztu dituzte Bilbon. Mintzapraktika egitasmoen zabalkundea
    elkarlanean egiteaz gain, aurrerantzean mintzapraktika taldeentzako erreferente
    eta plataforma bilakatu nahi duen webgunea ere aurkeztu dute. (www.sustatu.com)
    Informazio gehiago: http://www.mintzapraktika.org
    Elebila, euskarazko emaitzak
    Zenbat bider gogaitu zaitu Internet bilatzaile batean zerbait xerkatu eta
    euskarazko emaitzarik ez aurkitzeak? Ba hori konpontzeko asmoarekin sortu
    du Elekak elebila internet bilatzailea, Elhuyar Fundazioaren I+G sailak garatutako
    teknologia oinarritzat hartuta. (www.sustatu.com)
    Informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1192437793?utm_source=newsletter&utm_medium=email
    Euskararen Aholku Batzordeak 59 kide izango ditu
    Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren menpe dagoen
    Euskararen Aholku Batzordeak lehen baino hamar kide gehiago izango ditu aurrerantzean.
    Orotara 59 lagunek osatuko dute: EAEko erakundeetako 14 ordezkarik; euskara,
    komunikabide, irakaskuntza eta kultur arloko 40 eragilek; eta Eusko Legebiltzarrak
    proposatutako 5 lagunek. Euskararen Aholku Batzordeko buru berria Juan Jose
    Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izango da. Donostiako Miramongo
    teknologia parkean aurkeztu zituzten batzordeko kide berriak. Ibarretxek bertan
    adierazi zuenez, Eusko Legebiltzarrak duela 25 urte onartutako Euskararen
    Erabilpena Normalizatzeko Legeak euskara indarberritzeko "berebiziko garrantzia"
    izan du. Aurrera begira, erronkarik handiena euskararen erabilera sustatzea
    dela esan zuen: "Erabilera da hizkuntzaren osasun egoera erakusteko neurgailurik
    aproposena". (www.argia.com)
    Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra proposatu
    dituzte euskaltzain oso izateko

    Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra euskaltzain urgazleak proposatu
    dira euskaltzain oso izateko, 29. eta 30. zenbaki-hutsarteak betetzeko. Proposamenak
    Euskaltzaindiak Donostian 2007-10-26an eginiko osoko bilkuran egin dituzte.
    (www.erabili.com)
    Informazio gehiago:http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1193649780
    Andoni Sagarna euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia
    egin du Donostian

    Andoni Sagarna euskaltzainaren sarrera ekitaldia ospatu zuen Euskaltzaindiak
    2007-10-26an, Donostian, Miramongo Parke Teknologikoan. Ekitaldiaren amaieran,
    Andres Urrutia euskaltzainburuak euskaltzain osoa dela adierazten duen diploma
    eta 26. zenbakia duen domina eman zizkion Sagarnari. (www.erabili.com)
    Informazio gehiago:
    http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1193647225

    Uhinen hizkuntza eta Ttan Ttakun irratia
    Donostiako irrati euskaldun libre bakarra da "Ttan Ttakun":http://www.ttanttakun.com/
    FMko 106.8an entzungai. Bloga dute sarean, eta bertako programa batek ere
    bai, Uhinen hizkuntzak.Ordutegia du, larunbatero 18:30etatik 19:30etara, eta
    euskararen urratsak eta euskarak pairatu behar dituenak izan ohi dituzte hizpide.
    (www.sustatu.com)
    Informazio gehiago:
    http://www.sustatu.com/1191454964?utm_source=newsletter&utm_medium=email

    Bergaraldeko hiztegia sarean
    Juan Martin Elexpuru idazleak duela bi urte argitaratu zuen Bergaraldeko hiztegia,
    Interneten jarri dute edozeinek erabiltzeko moduan. Bilaketak egiteko hainbat
    aukera eskaintzen ditu, eta norberak bere ekarpenak ere egin ditzake.(www.sustatu.com)

    Informazio gehiago:
    http://www.sustatu.com/1190270608?utm_source=newsletter&utm_medium=email

    The Wall Street Journal'-entzat euskararen aldeko
    politikak "inkisidoreak" dira

    The Wall Street Journal egunkari estatubatuarrak euskararen inguruko artikulu
    polemikoa kaleratu zuen, Basque Inquisition: How Do You Say Shepherd in Euskera?
    (Euskal inkisizioa: Nola esango zenuke 'abeltzaina' euskaraz?) izenburupean.
    Titular horren azalpenak erreportajearen mamia zer-nolakoa den argitzen du:
    "Euskara ez da oso praktikoa gaur egungo bizitzarako. 'abeltzain' esateko
    hamar hitz daude, zaindu ohi diren animaliak bezain beste: artzain, astazain,
    behizain... Aldiz, termino modernoagoak gazteleratik hartu behar izan dituzte,
    euskarazko sustrai linguistikorik ez dutelako: aireportu, zientzia, demokrazia,
    independentzia...". Keith Johnson kazetariaren hitzetan, euskal instituzioak
    euskara "bizitza publikoko bazter guztietan inposatzen ari dira". Hala, "euskararen
    erregimen zorrotza nagusitzen ari da". Besteak beste, Joseba Arregi EAJko
    Kultura sailburu ohiaren adierazpenak jaso ditu Jonhsonek. Haren ustez, euskararen
    aldeko politikak "urrunegi" iristen ari dira. - AEKren Aizu! aldizkariak Keith
    Johnson elkarrizketatu zuen urrian, erreportajea osatzeko AEKren Bilboko bulegoa
    eta Lizardi euskaltegia bisitatu baitzituen kazetariak. Elkarrizketan esandakoen
    eta idatzi zuen artikuluaren artean bada alderik...
    Informazio gehiago:
    http://www.argia.com/albistea.php?id=29824