
Soziolinguistikaz berripaperaren 01. zenbakia / 2005eko otsaila

Soziolinguistikaz word formatoan jaitsi nahi baduzu, sakatu hemen
Soziolinguistika Klusterraren izenean argitaratu den Soziolinguistikaz berripaperaren lehen zenbakia duzu hau. Berripaperak, soziolinguistikaren inguruko ekimen, jardunaldi, argitalpen, eta abarren berri emango dizu, bi hilean behin. |
2005eko otsaila-apirila LINGUANET ikastaroak euskara planen inguruko oinarrizko ezagutza teorikoa eta eguneroko praktiken esperientziak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Ikastaroa 50 ordukoa izango da eta 5 ikasgai eskainiko dira, denak derrigorrezkoak. 35 ordu internet bidezko ikasgai teorikoetan gauzatu beharko dira eta 15 ordu 5 orduko aurrez aurreko tailer praktikoetan (hiru larunbatetan). Ikasleak material didaktikoa web gunean eskuratuko da. Ikasgai teorikoak
- Euskara planen ikuspegi orokorra.
- Diseinua.
- Inplementazioa.
- Jarraipena eta ebaluazioa.
- Euskara-planak enpresa txiki eta ertainetan.
Tailer praktikoak
- Diagnostikoa eta diseinua.
- Inplementazioa.
- Jarraipena eta ebaluazioa.
Ikastaroa otsailaren 7an hasi eta apirilaren 30ean bukatuko da. Ikastaroetan 41 ikaslek hartuko dute parte (BATeko harpidedun pertsonalentzat, % 15eko deskontua izan da)
Informazio gehiago: http://www.asmoz.org/LINGUANET/
2005eko urtarrila-martxoa HIZTEKeko Batzorde Akademikoak konputagailuen alorrean trebatzeko ikastaro-zikloa antolatu du. Hizkuntza-teknologietarako aplikazioen inguruan formatzeko aukera eskaintzen dute, urtarrilean hasi eta martxoan amaituko den ziklo honetan:
- Informazioaren bilaketa (I. Alegria - urtarrilak 24 eta 26).
- Ediziorako tresnak (X. Arregi - otsailak 1 eta 3).
- Itzulpen automatikoa (J. Abaitua eta K. Arrieta - otsailak 8 eta 10).
- Hizketaren tratamendua (I. Hernaez eta K. Lopez de Ipiña- otsailak 15, 17, 22 eta 24).
- Lokalizazioa (L. Fernandez- martxoak 15 eta 17).
- Hizkuntzaren irakaskuntza (M. Maritxalar eta A. Diaz de Illarraza- martxoak 1, 3, 8 eta 10).
Ikastaro bakoitzean saio presentzialez gain lan praktiko tutorizatua ere izango da. Ikastaroa gainditzerakoan UEUren ziurtagiria emango da. Ordutegia: 16:00etatik 19:00etara. Lekua: UEUren Eibarko ikastetxe nagusia (Markeskoa). Prezioak: *2 egunetako ikastaroak: 53,5 € (bazkideak, 45,5 €) *4 egunetakoak: 107 € (bazkideak, 91 €) Matrikulazioa: Ikastaro bakoitza hasten den aurreko egunera arte izango da matrikulatzeko aukera. Talde txikiarentzako prestaturiko ikastaroak dira, plaza kopurua mugatua beraz. Informazio gehiago: titulazioak@ueu.org (Ainhoa Latatu - 943 82 14 26)
2005, otsailak 8-9 Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Hizkuntzak eta Immigrazioa nazioarteko mintegia antolatu du, UNESCO Etxeko "Hizkuntzen amarauna" proiektuko Batzorde Teknikoaren laguntzaz. Mintegiaren helburua, besteak beste, Euskal Herrian sortzen ari diren inguru eleanitz berriak ezagutaraztea izango da. Hitzaldien artean batzuk aipatzearren: Otsailak 8, asteartea (9:00etatik 18:00etara)
- Hizkuntzen Amarauna (UNESCO etxea).
- Immigrazio hizkuntzak eta hizkuntza politikak Herbeheretan.
- Hizkuntzen irakaskuntza eta etorkinen eta errefuxiatuen integrazioa ipar eremuetan.
- Hizkuntzak eta identitatea immigrazio testuinguruetan.
Otsailak 9, asteazkena (9:00etatik 18:30etara).
- Evlang programa gizarte elebidunetan; Kataluniako adibidea.
- Eleaniztasuna immigrazio testuinguruetan.
- Euskal Herriko egoera. Immigrazio egoeretan nola sustatu norberaren hizkuntzaren eustea euskara ikasiz?
Izen-ematea: 944-276432 telefono zenbakian Lekua: Bilboko Euskalduna Jauregia. Informazio gehiago: www.amarauna-languages.com edo www.ejgv.euskadi.net
2005, martxoak 16-17 Debagoieneko udaletako euskara teknikariek, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, jardunaldi bat antolatu dute. Gaia "kontsumitzaileen legea eta merkataritzako euskara planak" izango da. Hizlarien artean izango dira, besteak beste, elkarte hauetako ordezkariak: Eusko Jaurlaritza, Kataluniako Generalitateko Kultura Saila, Merkatarien Elkartea, Siadeco, hainbat udaletako teknikariak, Eroski, Elhuyar, Emun, Mondragon Unibertsitatea, Kontseilua, ... Eguna: martxoak 16 eta 17 Lekua: Oñati. Izen-ematea: datorren astean zabalduko da informazio zehatza izen-ematearen inguruan. Harremanetarako: amaia@debagoiena.net
2005, martxoak 20-23. Elebitasunaren ikerketaren inguruko teoriaz eta metodoaz arituko dira hizlariak sinposio honetan. Aztertuko diren gaiak, eta hizlari gonbidatuak dira, orain artean:
- S. Flynn (Massachusetts Tekn.Institutua, EEBB): Teoria formala eta 2.hizkuntzaren jabetza.
- J. Kroll (Penn State, EEBB). Hurbilketa kognitiboa eta psikolinguistikoa elebitasunera.
- I. Vila (Gironako Unib.): Eleaniztasuna Kataluniako hezkuntza sisteman.
- J. Verschueren (Antwerp, Belgika): Pragmatikaren ekarpenak elebitasunaren ikerketarako.
- L. Wei (Newcastle, Brit. Handia): Sare sozialaren ebaluazioa, elebitasunari dagokionean.
Izen-ematea: zabalik dago aukera web-ean bertan (https://www.eventszone.net/isb5/es/index.html) Lekua: Kataluniako Unibersitate Politeknikoko Iparraldeko Campusa. Bartzelona. Informazio gehiago: http://isb5.uab.es/cat/index.html Harremanetarako: isb5@uab.es (Melissa G. Moyer edo Marga Marí Klose)
hiznet@infonegocio.com Beasaingo Udalaren eta EHUren (Soziologia Sailaren) arteko lankidetza: Azken urteotako moduan, aurten ere EHUren Soziologia Sailetik praktikaldiko lan bat egiteko pertsona bat hartu du Beasaingo Udalak. Baldintzak EHUk jarrita dituenak dira, eta 4-5 hilabete inguruko praktikaldia izango da. Aurtengo gaia, futbol-eskolaren hizkuntza-azterketa izenekoa da. Informazio gehiago: euskera@beasain.net
Asmoz Fundazioak HPSrekin lankidetza hitzarmena: Hiznet graduondokoa eginda duten bi ikaslek Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan praktikak egiteko aukera izango dute. Urtarrilean hasita, 6 hilabete iraungo ditu praktikaldi honek. Lana, berriz, ikerketa soziolinguistikoen inguruan eta ikerketen inplementazioaren ingurukoa izango da. Informazio gehiago: Lan munduan euskara normalizatzeko plana egin dute Buruntzaldeko hainbat udalerrik. Andoain, Hernani, Astigarraga, Lasarte-Oria, Urnieta, eta Usurbil udalerriek lan mundua euskalduntzeko plana prestatu dute elkarrekin. EMUN Kooperatibaren bidez jarriko dute abian egitasmoa. Buruntzaldeko enpresetan euskararen erabilera handituz enpresei hobetzen laguntzea da ekimen honen erronka nagusia. Harremanetarako:http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1105704816
Helduen artean euskaraz hitz egiteko ohitura zabaltzeko helburuarekin, Gure artean euskaraz egitasmoa jarri dute martxan aurtengo ikasturtean ere Hernaniko ikastetxeek, Dobera euskara elkarteak, eta AEK euskaltegiak, Hernaniko Udaleko euskara batzordearen laguntzarekin. Ekimenak 2003-2004 ikasturteko esperientziari eman dio jarraipena, iazko balorazio positiboa ikusita egitasmoarekin jarraitzea erabaki baitute. Informazio gehiago:Nafarroan euskararen ofizialtasuna eskatzeko kanpaina abian da Oinarriak taldearen eskutik. Helburu nagusia Euskararen Legea errotik aldatzea da. Nafarroako Parlamentuan sortutako hizkuntz politika aztertzeko ponentziatik Euskararen Legea aldatzeko sortu den aukeraren inguruko iritzia eskatu nahi die Oinarriak-ek herritarrei. kanpaina honetan Nafarroako txoko guztietara iristen saiatuko dira. Horretarako kartelak prestatzeaz gain nafar herriari zuzendutako eskuorriak zabalduko dituzte. Otsailaren 16an Iruñean egingo den manifestazioarekin amaituko da kanpaina.
- EBPNren inguruko balorazioa.
- EBPNren barruan diren hainbat udalen esperientzia.
- Foru Aldundiaren hausnarketa.
- Kontseiluak udaletarako egindako plan-estrategikoak
- ...
Euskararen erabileraren bilakaera azken ikerketen argitan (19 artikulu)
Paula Kasares. 2004. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea. Hizkuntza eskubideak, giza eskubideak, hizkuntza zuzenbidea, hizkuntza politika, hizkuntza gutxiengoak, soziolinguistika:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1105961147
Sakanako Mankomunitateak bailarako Hezkuntza Gida argitaratu du etorkinentzat, eskualdean dituzten ikastetxeak ezagutzera emateko eta D ereduaren aldeko mezua zabaltzeko. Gida hau, etorkinentzat ez ezik, seme-alabak lehendabizikoz eskolatu behar dituztenentzat eta Sakanako hezkuntza-eskaintza ezagutu nahi dutenentzat ere bada. Informazio gehiago:http://www.kondia.com/hiztegi/home.htm
Makina Erreminta arloko lehen hiztegia erabilgarri dago amaraunean Elgoibarko KONDIA enpresaren eskutik. Bost hizkuntzatan jasotzen ditu hitzak hiztegiak: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta alemanez. Ikastetxeetatik datozen ikasleek dakarten euskarazko jakituriak enpresetan erabiltzeko mugak dituela ikusita, hutsune hori gainditzen lagundu ahal izateko sortua izan da hiztegia. Hiztegia amaraunean eskuragarri dago, eta baita paperezko euskarrian, eta CD-ROMean ere. Informazio gehiago:http://www.euskadi.net//bopv2/datos/2004/12/0406287a.pdfhttp://www.ehu.es/contratacion_compras/2005_concursos/servicios/2/
Testu-liburuak euskaratzeko lehiaketa publiko honen bidez, testu-liburuak euskaratzeko kontratua adjudikatuko da EHUren eskutik. Honako helbideetan eskura daiteke informazio guztia: Informazio gehiago:Eranskina | Tamaina |
---|---|
Soziolinguistikaz(1zenb).doc | 190 KB |