
Soziolinguistikaz berripaperaren 21. zenbakia / 2008ko uztaila
Batekmila; http://www.batekmila.com//
Euskal munduen ikuskera berri eta berezitua eskaintzen duen Batekmila erakusketa zabalik da Kanbon, ekainaren 11tik abuztuaren 15a bitartean, eta, Hendaian, abuztuaren 22tik irailaren 21era. Batekmila “Euskal munduak" erakusketak euskara eta euskal kultura ezagutzera eman nahi du erakusketa ibiltari eta interaktiboaren bitartez. Gogoan izan behar da, erakusketak UNESCOren babesa jaso duela kultura artekotasunaren gaian sentiberatasuna sustatu nahi baitu. Hori guztia Nazio Batuen Erakundeak izendaturiko 2008 Hizkuntzen Nazioarteko Urtean. Informazio gehiago:Euskal Kultur Erakundea; http://www.eke.org
Pantxoa Etchegoin, Terexa Lekunberri, Jean Haritschelar eta Marikita Tambourin ariko dira Miarritzeko Mediatekan euskal kulturaren inguruko mintzaldi zikloan. Aurreneko aldiz antolatu dute ekitaldia eta euskal kantuaz, pastoralaz, arkitekturaz eta hizkuntzaz ariko dira hitzaldietan. Uztailaren 17an Etchegoinen hitzaldiarekin zabaldu da zikloa eta abuztuaren 21ean amaituko da. Informazio gehiago:SUSTATU; http://sustatu.com1216190524
Uztailaren 14tik 16ra Aniztasun berrien harira izenburupeko udako ikastaroa burutu zen EHUren Donostiako udako ikastaroetan, Xabier Aierdi soziologoak zuzenduta, eta Immigrazioaren Euskal Behatokiaren lankidetzarekin. Euskal Herrira immigrazio berrituak heldu direnean aniztasun forma berriak ezarri dira eta askoren ustez munduko hainbat herrialdeetako biztanleek ekarri omen dute aniztasuna. Egun, esaterako, gure artean neurri ezberdineko 100 ama-hizkuntza ezberdin ezagutzen dira. Baina, aniztasun berri honen parean, etengabe euskal aniztasunaz hitz egiten da: nola kudeatu immigrazio prozesu berriak, gutxiengo nazional baten eskariak eta indarreko estatu- nazioaren nahi homogeneizatzaileak. Ikastaroko hainbat irakasleren ekarpenak ikusteko:BERRIA; http://www.berria.info
Oraingo honetan, Herbeheretan kokaturiko Frisia eskualdean izango da kongresua. Mercator (Hizkuntza Aniztasuna eta Hizkuntzaren irakaskuntza Ikertzeko Europako Zentroa) eta Frisiako Akademiaren laguntzarekin antolatu da. Kongresua Nazio Batuek izendatutako 2008 Nazioarteko Hizkuntzen Urteko ospakizunen baitan kokatzen da. Aztertuko diren gaien artean honakoak daude: mehatxupeko hizkuntzek dituzten eskualde hizkuntz-aniztasun kasu arrakastatsuen azterketa, hizkuntza irakaskuntza-prozesuak eta hizkuntza-transmisioa hizkuntza erkidego txikietan, eta hizkuntza transmisioa eskola-eremu formaletatik haratago. Izen-ematea zabalik izango da irailaren 5a bitartean. Informazio gehiago:Madrileko Unibertsitate Autonomoa; http://elvira.lllf.uam.es/clg8/
Iragan ekainaren 25etik 28ra bitartean, Hizkuntza (Metahizkuntza) aniztasunaren balioa izenburupean Madrilen VIII Hizkuntzalaritza Orokorreko VIII. Kongresua ospatu zen. Bertan, hizkuntza-aniztasuna gaitzat hartuta parte hartu zuten, besteak beste, José Luis Mendívil, Carme Junyent, Xulio Viejo Fernández, Gustavo Benavides eta Sara del Valle irakasleek. Informazio gehiago:La Voz de Galicia; http://www.lavozdegalicia.es/galicia/2008/07/07/0003_6966629.htm
Iragan uztailaren 1a eta 10a bitartean, Santiagon ospatu zen mintegian 35 irakaslek parte hartu zuten. Mintegia Galiziako Gobernuko Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Orokorrak (Secretaría Xeneral de Política Lingüística ) Hezkuntza Sailaren laguntzarekin antolatu zuen, eta, bertan, unibertsitatez kanpoko hezkuntzan galizieraren erabileraz, Galiziako egoera soziolinguistikoaz eta lan-munduko aurreiritzi zenbaiti buruz aritu ziren. Aldi berean, hizkuntza-politika eraginkorra gauzatzeko ildo berriez ere mintzatu ziren. Informazio gehiago:Sareko Argia; http://www.argia.com
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak aurkeztutako Konstituzioaren erreforma boto bakarreko aldearekin onartu zuen Frantziako Kongresuak. Erreforma hori dela-eta Errepublikako hizkuntza gutxituak, hau da, euskara eta gainerako hizkuntza gutxituak, ondare gisako aitortza izango dute, 75. artikuluak hala jasoko baitu; hala ere, aipatu hizkuntza horiek ez dira ofizialak izango. Informazio gehiago:Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko dekretua; http://www.euskara.euskadi.net SUSTATU; http://sustatu.com/1215010778 Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza; http://www.euskara.euskadi.net Kontseilua; http://www.kontseilua.org
Dekretuak eragina du Euskal Autonomi Erkidegoko honako arlotan aritzen diren enpresa eta establezimenduengan: komunikazio-sareak, jendearentzako telefono-zerbitzuak, garraio publiko erregularrak, bidaiarien aire-garraioko zerbitzuak aireportuetan, errepide asistentzia zerbitzuak, energia elektriko eta gas natural zerbitzuak eta banaketa-enpresak, besteak beste. Aldi berean, jendeari begirako produktuak saltzeko edo zerbitzuak emateko establezimenduak ere dekretuaren eraginpean egongo dira, baldin azalera-neurriarekiko edota langile-kopuruarekiko hainbat ezaugarri betetzen badituzte. Betebeharren artean arautzen dira publikoaren aurrean burutu beharreko seinaleztapena, errotuluak eta kartelak, inprimakiak eta katalogoak, kontratuak eta baldintza orokorren agiriak eta komunikazioak eta jakinarazpenak. Aldi berean ahozko informazioa eta publikoari zuzeneko arreta eskaintzerako betebeharrak ere arautuak geratzen dira. Informazio gehiago: Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak 2008 eta 2012 bitartean Administrazioko langileen artean aplikatuko den Euskararen Erabilera Normalizatzeko 4. Plana aurkeztu zuen uztailaren 9an. Planak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko administrazioetako 6.556 langileri eragiten die eta haren arabera, 2.876 lanpostutan izango da derrigorrezkoa euskararen ezagutza egiaztatzea, eta beste 3.680 lanpostutan meritu bezala baloratuko da. Informazio gehiago:Etxepare Institutua; http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-714/eu/contenidos/nota_prensa/etxepare_institutua BERRIA; http://www.berria.info
Euskara eta euskal kultura nazioartean zabaltzako helburuarekin Etxepare Institutuaren Patronatua osatuta geratu zen pasa den uztailaren 14an. Hemendik aurrera, Zuzendaritza Batzordea osatuko da eta ondoren Zuzendaria Nagusia izendatuko. Etxepare Euskal Institutuaren egitekoak honakoak izango dira, besteak beste: euskararen irakaskuntza, ikasketa eta erabilera munduan sustatzea; euskara nazioartean onartua izan dadin laguntzea eta sustatzea; euskal kultura, kanpora hedatzen laguntzea, eta gure herriaren errealitatea euskaraz hitz egiten duten mundu osoko kolektibitateetara hurbiltzea. Informazio gehiago:Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza; http://www.euskara.euskadi.net
Euskara Aholku Batzordearen Osoko bilkura, ehun lagunetik gora ari dira parte hartzen, eta joan den ekainaren 26an bildu ziren aipatu dokumentuari nork bere ekarpenak aurkezteko. Informazio gehiago:UNEDeko ikasketa eskaintza http://www.uned.es/ca-bergara/index.htm
Espainiako Urruneko Hezkuntza Unibertsitate Nazionalak (UNED, Universidad Nacional de Educación a Distancia) euskara eta euskal kultura ikasketak eskainiko ditu datorren ikasturtetik aurrera bere zentro guztietan, Eusko Jaurlaritzarekin sinaturiko hitzarmena medio. Horrekin batera, Jaurlaritzak beste zazpi unibertsitaterekin ere hitzarmenak sinatzea onetsi zuen, haien baitan ematen ari diren euskara eta euskal kultura ikastaroen segida ziurtatzeko. Unibertsitae horien artean honakoak daude: Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa, Mexiko eta Pueblako Unibertsitate Iberoamerikarrak, Monterreyko Goi Mailako Ikasketa eta Teknologia Institutua, Berlineko Frei Unibertsitatea, eta Moskuko Unibertsitatea, besteak beste. Informazio gehiago:Euskalkultura.com; http://www.euskalkultura.com/albisteak
UEMA; http://www.uema.org/albisteak_text.cfm?id=133 BERRIA; http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-11&orria=042&kont=005 http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-07-11&orria=042&kont=005
Topagunea euskara elkarteak antolatzen duen Kultur Elejira abian jarri da, eta UEMAko kide diren herrietan izango da datozen hilabeteotan. Proiektuaren helburua herrietan kultur giro euskalduna sustatzea da eta, horretarako, mota askotako emanaldiak eskaintzen dituzte, guztiak formatu txikikoak, eta haurrei zein helduei zuzendutakoak dira. Informazio gehiago:ELHUYAR; http://www.elhuyar.coma SUSTATU; http://sustatu.com/1216213343 Erabili.com; http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1216276326
1972az geroztik sortu dituen tresna eta baliabideak bildu dituzte bertan, hizkuntzaren arloan lan egiten duten profesionalek zein gainerako herritarrek erabil ditzaten. Hiztegigintza lan guztia kontsultatu, hiztegien plugin-ak deskargatu eta telefono mugikorrerako euskara-gaztelaniazko hiztegi murriztua eskuratu ahal dira web gune horretan, besteak beste. Zientzia eta Teknologiaren Corpusa, CorpEus, OpenTrad eta Elebila bezalako baliabideak bildu ditu Elhuyarrek. Informazio gehiago: Dagoeneko zabalik du matrikula epea udan euskara ikasi nahi duen ororentzat, AEK-k antolatu duen ikastaro eta barnetegietako egonaldi eskaintza berezia. Aukera ezberdinak eskainiz, ikastaroak uztailean, abuztuan edota irailean izango dira, herri euskaldunetan kokatutako barnetegietan eta AEKren euskaltegietan. Informazio gehiago:EUSTAT; http://www.eustat.es/elem/ele0004700/not0004712_e.html EUSTAT 2 urteko eta gehiagoko biztanleriaren bilakaera; http://www.eustat.es/elem/ele0000400/tbl0000487_e.html Sareko ARGIA; http://www.argia.com/albistea.php?id=32140
Emaitza deigarrien artean honakoak azpimarratu dira: 2001-2006 artean euskaldunen kopuruan ia 118.000 lagun gehiago ditugu; Euskal AEn bizi direnen hamarretik seik euskara ulertu eta hitz egiteko gai dira, ongi edo ahaleginduz; Euskaldunak eskualdeen arabera ikusiz gero, Gipuzkoak darrai gehiengoarekin, %52,9; Bizkaia ondoren, %31,3, eta Araba, %25,1. 2001aren aldean, ordea, Araban gehitu da gehien euskaldunen kopurua, %8,9; Bizkaian %6,4 eta Gipuzkoan %1,5. Jaiotzek, heriotzek, mugikortasun geografikoak eta euskara irakaskuntzan sartzeak euskararen ezagutza homogeneizatu eta espazioan hedatu egiten dute; Aramaion izan ezik, Arabako udalerri guztietan hazi da euskaldunen ehunekoa; Euskal AEko zazpi biztanletatik batek euskaraz bakarrik hitz egiten du etxean. Ildo horretan, Gipuzkoa nabarmentzen da, lautik batek euskaraz bakarrik hitz egiten du etxean Informazio gehiago:EUSKONEWS; http://www.euskonews.com/0449zbk/gaia44901eu.html
EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Iñaki Zabaleta Urkiola irakasleak zuzendutako ikerketan parte hartu duten irakasleak Arantxa Gutierrez, Iñaki Zabaleta, Nikolas Xamardo, Santi Urrutia eta Itxaso Fernandez dira. Azterketa hamar hizkuntza-komunitateetan oinarritu da: euskalduna, katalana, galiziarra, bretoiera, korsiarra, frisiarra, gaeliko eskoziarra, gaeliko irlandera, galesa eta samia. Azterturiko hamar hizkuntza-komunitate horietan hogeita hamar milioi biztanle daude orotara, eta horietako hamaika milioi inguruk hizkuntza gutxitua erabiltzen du, nahiz eta erabilera horren neurria asko aldatzen den batetik bestera. Hamar hizkuntza horietan aritzen diren 1.120 hedabideren egoera aztertu dituzte, prentsa, irrati eta telebista eta interneten hedatuta daudenak ere bai. Informazio gehiago: Azterketaren helburuak etorkin eta errefuxiatuek euskara ikasi eta erabiltzeari buruz dituzten jarrerak aztertu nahi izan dira. Horretarako, etorkin eta errefuxiatuen ezaugarri soziodemografikoak, euskarari buruz adierazitako interesaren eta euskara ikasteari emandako balioaren, eta adingabeen ardura duten eta adingaberik ez duten etorkin- eta errefuxiatu-familien ezaugarri soziodemografikoak, eta euskarari buruz duten irudipen soziala, hezkuntza eredu ezberdinak kontuan hartuz. Informazio gehiago:I. ATALA Erramun BAXOKen BIOGRAFIA (Jean-Baptiste Battittu Coyos) II. ATALA ERRAMUN BAXOKEN OMENEZKO AITORTZAK Monografikoa: Erramun Baxoken omenez
http://www.soziolinguistika.org/files/Hausnartu.pdf
Hausnartu deitutako sariak antolatu ditu Soziolinguistika Klusterrak. Sari horien helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. 5 sari emango ditu Soziolinguistika Klusterrak 2008an. Deialdi honetan euskal soziolinguistikaren arloan garapen teorikoak lantzen dituzten lan hoberenak sarituko dira. Asmo horrekin, kontuan hartuko dira euskararen gaineko berariazko garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako gerapenetatik abiatuta gure hizkuntzaren egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak. Informazio gehiago:http://www.ueu.org/courses/one?id=448&scope=public
Egitasmo honekin, orain 25 urte abian jarritako normalkuntza prozesuan ari diren teknikarien eskakizunei erantzun nahi die. Teknikariek udaletxeetan, hainbat enpresatan eta bestelako erakunde publiko zein pribatuetan aritzen dira eta euren formazio erabat heterogeneoa da. Euskal Herrian soziolinguistika arloan nabari den formazio egituratuaren gabeziari aurre egin nahi dio Soziolinguistika Klusterrak egitasmo honekin. Informazio gehiago: Euskararen legeak: esperientzia praktikoak eta aukerak" gaia hartuta.Udako Euskal Unibertsitatearen 36. udako ikastaroen baitan Soziolinguistika Klasterrak Euskararen legeei buruzko ikastaroa antolatu du. Ikastaroa Baionan, uztailaren 15ean eta 16an burutu zen honako helburu bikotzarekin: Alde batetik, euskararen legeak hobeto ezagutzea, EHko aniztasuna kontutan hartuz, eta, bestetik, eztabaida bultzatzea eta parte-hartzaileen esperientzia-trukaketa bultzatzea, legeek ematen dituzten aukerak ahalik eta hoberen ezagutzeko, baliatzeko eta praktikan jartzeko. Informazio gehiago:Hik Hasi http://www.hikhasi.com/albistea.php?id=218
2. monografikoak hezkuntza euskalduntzea du gaitzat: euskalduntze datuak, “elebitasunetik eleaniztasunera” Nafarroan egindako jardunaldia, Euskararen Kontseiluak prestatutako “Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen” txostena, “Euskararen eta euskarazko egituraketa kualitatiboa” Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoarako Euskararen Erakunde Publikoaren txostena eta abar. Aldaketa sakona somatzen da euskararen irakaskuntzan Euskal Herri osoan. Iparraldean, EPEk (Euskararen erakunde publikoak) euskara garatzeko ikastetxeetan ezarri beharko liratekeen ildo nagusiak finkatu ditu. Nafarroan, ingelesa irakasteko eredu berriak eskaintzen ari dira gobernutik. D ereduko ikastetxeetan, aldiz, ingelesa irakastea bai, baina inola ere ez euskararen kaltetan planteatzen da. Horregatik, otsailean Iruñean egindako jardunaldietan bi ildo azpimarratu ziren: diskurtsoa berritzearen garrantzia, elebitasunetik eleaniztasunera salto egiteko unea delako; eta, herritarrok euskaldun eleanitz gisa bizi ahal izateko, euskararen hezkuntza indartzeko zer baldintza hobetu behar diren sakonki hausnartzea, ipinitako helburuen lorpenean jardunak bere biziko garrantzia duelako. Euskal Autonomi Erkidegoan, Hezkuntza Sailak aurkeztutako “Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa”ri ekarpena eginez, Euskararen Kontseiluak bere proposamena egin du. Horiek guztiak agertzen dira ale monografiko honetan. Informazio gehiago:Sareko ARGIA; http://www.argia.com/argia-astekaria/2143/euskara-elkarteak-oraina-eta-geroa/osoa
Mahai-ingurua LARRUN aldizkariaren 122. alean eman da argitara, eta, bertan, iraganari gain begirada bana emateaz gain hizlariek gaur egungo erronkei aurre egiteko moduaz aritu ziren. Euren arteko kezka nagusiak dinamizaziotik eta euskal kultur eskaintzaren bidetik haratago egiten diren ahaleginen emaitzak hobetzeko ingurukoak dira, eta nola uztartu boluntario edo militantismotik gaindiko ekimenak helburu esanguratsuagoak eta iraunkorragoak lortzeko. Informazio gehiago:Aureli Arkotxaren sarrera-hitzaldia Euskaltzaindia; http://www.euskaltzaindia.net
Pasa den uztailaren 19an egin zuen Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiko sarrera-hitzaldia Hendaiako Herriko Etxean. Ekitaldiaren amaieran, Andres Urrutia euskaltzainburuak euskaltzain osoa dela adierazten duen diploma eta domina eman zizkion. Informazio gehiago:Sareko ARGIA http://www.argia.com/argia-astekaria/2144/carme-junyent
Bartzelonako Unibertsitateko irakasle eta bertako Mehatxupeko Hizkuntzen Ikerketarako Taldearen (Grup d'Estudi de Llengües Amenaçades) zuzendaria da Carme Junyent; Hizkuntza aniztasunaren inguruko ikerketetan aitzindari, Afrikako hizkuntzetan aditua ere bada, eta azken urteetan immigrazioaren inguruko hizkuntzen gaietan buru belarri murgilduta dagoen ikerlari nagusienetakoa da. Euskal Herrian hainbat aldiz etorri den irakasle honen ustetan hizkuntza menperatuek bizirauteko bidea eleaniztasuna da eta ez elebitasuna. Informazio gehiago: Zaragozako Expo-2008an aragoierari emaniko trataera salatuz (trataera-eza) Aragoieraren defentsarako Plataformak (Plataforma por a esfensa d’a luenga aragonesa, PEA) prentsaurrekoa eman zuen. Ligallo de Fablans de l'Aragonés-en hitzetan Expoaren antolatzaileek hildako hizkuntza dela diote, nahiz eta jakina den gutxienez 11.000 hiztun dituela. Informazio gehiago:Eranskina | Tamaina |
---|---|
21 zenbakia.doc | 114.5 KB |