Eusko Ikaskuntzaren kongresuan Soziolinguistika Klusterra

 

 

EUSKO IKASKUNTZAREN XVII. KONGRESUA: SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAK ANTOLATUTAKO SAIOAK

 

GIZARTE AURRERAPEN IRAUNKORRERAKO BERRIKUNTZA

 

2009ko azaroaren 18, 19 eta 20an ospatuko da Gasteizen Eusko Ikaaskuntzaren XVII. Kongresua. Lau urtez behin egiten da kongresu hau eta aurtengoaren gai orokorra hau da: Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza.

Soziolinguistika Klusterrak bi saio proposatu eta antolatu ditu kongresuan, HIZKUNTZEN EKOLOGIA ETA GARAPEN IRAUNKORRA gaiaren inguruan.

Kongresuak 9 ardatz ditu, eta Klusterrak antolaturiko saioak Globalizazioa ardatzean kokatzen dira, Beste dinamikak atalean, hain zuzen.

Saioak azaroaren 19an izango dira, osteguna, 18:00ak eta 20:00ak bitartean. Ondorengo taulan dituzue xehetasunak eta bertako loturetan klikatuta informazio osagarria ere kontsulta dezakezue.

Mahai-inguruan lehenik, unibertsitateko adituen ikuspegia jasoko dugu, (Heziketa eleanitza eta soziologiaren ikusmira). Ondoren, komunikazioen bidez, enpresen arloko lau esperientzia ezagutzeko aukera izango dugu (Fagor, Kutxa, Emun eta EHU-IMH)

 

 

HIZKUNTZEN EKOLOGIA ETA GARAPEN IRAUNKORRA

Mahai-ingurua

18:00 - 19:00

Mahai-ingurua

Maria-Jose Azurmendi (Gidaria)

  • Itziar Idiazabal (EHU). Hizkuntza aniztasuna ukitu ezin den ondare preziatua zaindu eta garatzeko UNESCOren ekimenak. Ardatz bat: heziketa eleanitza
15’
  • Iñaki Martinez de Luna (EHU). Hizkuntzen ekologiaren diskurtsoa eta euskara: egungo egoera eta etorkizuneko aukerak Soziologiaren ikusmiratik
15’
  • Galderak eta mahaingurua
30’
 
19:00 - 20:00

Komunikazioak

Pablo Suberbiola (Koordinazioa)

  • Txema Abarrategi (Fagor Etxetresna Elektrikoak). Eredu baten premia edo Inprobisazioaren erabilera vs Erabileraren inprobisazioa
15’
  • Mikel Irizar (Kutxa). Kutxaren esperientzia hizkuntza kudeaketan, testuinguru globalizatu batean
15’
  • Abel Irizar (Emun Koop. E.). Proposamen ekolinguistikoak nazioartekotzerako
15’
  • Daniel Hermosilla (EHU). Makina erreminta sektoreko eragileen segmentazioa, balio eta gizarte-portaeren arabera, euskarazko produktuak / zerbitzuak sustatzeo
15’

 

Kongresurako izena webgunean eman daiteke edota formulario hau bete eta Eusko Ikaskuntzara bidalita. Saio hauetan agertuko diren komunikazioak Kongresuko eduki guztiak bilduko dituen argitalpenean jasoko dira.

Antolatutako saioak zuen interesekoak izango direlakoan, jaso ezazue agur bero bat.

Maria-Jose Azurmendi (EHUko Gizarte Psikologiako katedraduna)

Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterreko teknikaria)