Itziar Idiazabal, Euskal Filologiako Katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (1992). Doktore titulua, Université de Genève-n 1983an eskuratu zuen J.-P. Bronckarten zuzendaritzapean, Psikolinguistika esperimentaleko tesiarekin (La comprehension des structures à fonction casuelle en basque). Haur elebidunen hizkuntz jabekuntzan, euskararen azterketa diskurtsiboan eta irakaskuntza elebidunaren inguruan garatu ditu hainbat ikerketa egitasmo ikertalde zabal baten laguntzarekin. Argitarapen zientifiko ugari plazaratu ditu hiru eremuetan. Azken urtetan, bestalde, UNESCO Etxeako Amarauna taldekoa da (www.amarauna-languages.com) eta Munduko Hizkuntzen Txostenaren egileetako bat (Martí et al., “Hizkuntzen mundua. Munduko hikuntzei buruzko txostena” UPV-EHU Argitalpen Zerbitzua, 2005; ingelesez, frantsesez, gazteleraz eta errusieraz ere argitaratu da liburu hau). 2007 urtean, UPV-EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraren arduradun izendatua izan da.