Atal honetan, Soziolinguistika Klusterrak Udako Euskal Unibertsitatean (UEU) eskainitako ikastaroen informazioa eskuragarri duzu. Urtez urteko egitarauaz gain, ahal den neurrian, ikastaroetan eskainitako materialak eta bestelako osagarriak ere izeki ditugu.
Kontuan izan 2002., 2003. eta 2004.eko ikastaroak ez zituela Soziolinguistika Klusterrak antolatu -artean sortu gabe baitzen-, baina klusterraren aitzindari izan den SEI elkarteak antolatu zituenez, eskura ditugun materialeak eskaintzea egokia iruditu zaigu .
Euskara beste gaietarako gai ez zenean, burugogor batzuek zioten baietz, euskarak etxerako ez ezik, eskolarako eta kalerako ere balio zuela. Hori erakutsi nahian idatzi zuen Etxeparek Linguae Vasconum Primitiae. Eta harrezkero idatzi diren guztiak!
Orain beste kaskagogor batzuk dabiltza euskarak eskolarako ez ezik, lanerako ere balio duela esaten. Urte eta ahalegin batzuk pasatu dira dagoeneko eta fruitu batzuk ere eman ditu egindakoak.
Egindako horretatik ikasi eta eremu berrietara zabaldu nahian ari da, besteak beste, Soziolinguistika Klusterra. UEUren udako ikastaroa bildutako horren berri emateko erakusleiho egokia izango da.
Hiru dira, funtsean, ikastaro honen helburuak:
Hiru motatako saioak izango dira ikastaroan zehar:
Saio guztietan zehar saiatuko gara emaile-hartzaile eskemarekin hautsi eta parte-hartzaileen arteko elkarrekintza errazten.
Lan-munduan euskara egiten ari den bidean interesa izan dezakeenari; aholkularitza-enpresa eta administrazioetako euskara-teknikariei, enpresetako langileei eta euskararen erabilera-esparruak zabaltzeari begira egiten ari den lanean interesa izan dezakeen edonori.
EUSKARA LAN MUNDUAN…LANEAN!- Baiona, 2009/7/8 eta 9 Aurten ere Soziolinguistika Klusterrak antolatu du berea UEUren udako ikastaroen artean. Lan mundua euskalduntzeko lehen ekimenak abian jarri zirenetik urte batzuk igaro direla eta, denbora tarte horretan emandako urratsak aztertzeko eta aurrera egiteko ildoez hausnartzeko asmoz antolatu zen Euskara lan munduan… lanean! ikastaroa uztailaren 8 eta 9an Baionako IUT unibertsitatearen egoitzan. Lehen eguna, lan munduan euskararen erabilera sustatzearekin lotuta Soziolinguistika Klusterra burutzen ari den proiektuen azalpenekin hasi zen. Karmele Perez irakasleak Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak bildu eta zabaltzearen garrantziaz jardun zuen. Izan ere, normalizazioan izandako eraginagatik eta metodologia garatzerakoan duten esperientziagatik eredu bat dira eta antzeko helburuak bilatzen dituztenentzat duten baliagarritasuna agerian geratu zen. |
|
![]() |
Proiektuaren kokapenaren ostean, 2008an landutako bi kasuen azalpenak entzuteko aukera izan zen. IMHko euskara planaren arduradunek (Edurne Bilbao eta Isusko Diez) urteetan zehar egindako ibilbidea azaldu zuten, euren ustez arrakastaren giltzarri izan direnetan arreta jarriz. Bergarako Udaleko euskara zerbitzuburu den Estepan Plazaolak, berriz, bere herriko esperientziatik hitz egin zuen eta azpimarratu zuen ideia hau izan zen: Udalaren, herritarren eta eragileen artean elkarreragitea ezinbestekoa dela normalkuntzaren bidean. |
Hurrengo saioa, EraLan ikerketa-proiektuari buruzkoa izan zen. Nekane Goikoetxeak, proiektu honetan euskara planetan bide berriak lantzeko lidergo eraldatzailearen gaia nola lantzen ari diren kontatu zuen. Era berean, lantokietako erabileran eragina duen faktore honetaz gehiago jakin asmoz martxan jarri diren interbentzioen berri eman zuen. Jojo Bordagarai eta Bea Salaberriren txanda izan zen jarraian. Aek-Ahize aholkularitzako kideek Ipar Euskal Herrian abiatutako lan munduko lehen erabilera planaren nondik norakoak azaldu zituzten, Euskal Herriko Laborantza Ganbararena, hain zuzen ere. Plana martxan jartzeko lan munduko testuingurua guztiz erdalduna izatea eta Iparraldean arlo pribatu zein publikoan hizkuntza plangintza egituratu gabe egotea oztopo bezala aipatu zituzten. Baina jarraian, aldeko baldintzak ere bazirela azaldu zuten, hala nola, EHLGko giroa eta sektore euskaldunen artean erakundeak duen erreferentzialtasuna. Elhuyar aholkularitzako Agurtzane Loidik eta Felipe Iñarrak "ahalmentzea" zeri deitzen dioten azaldu zuten, erabilera planak dituzten erakundeetako kideek plana “bere egite", hain zuzen. Erakunde horietako langileek plana "bere egiteko” eta kudeatzen asmatzeko eragiten duten faktoreen hausnarketa prozesu bat burutu dute. Ikastaroan prozesua azaldu eta bertan bildutako ondorioen berri eman zuten. Bigarren egunean, lantokietan euskara sustatzeko diskurtso eta argumentuen inguruan jardun zuten hizlariek. Goizeko lehen hitzaldia Egaratuko kide Kepa Atutxak eskaini zuen. Enpresen Gizarte Erantzukizuna (EGE) lantzen duten lantegiek euskara kontuan hartu behar luketela defendatu zuen, gaur egun hala egiten ez den arren. |
Abel Irizarrek, bigarren hitzaldian, ekolinguistikaren diskurtsoa zertan datzan azaldu zuen. Bioaniztasuna babesten den bezala, hizkuntza aniztasuna babestu beharraz kontzientzia sustatzeaz mintzatu zen. Horretarako argumentazioa eta diskurtsoa praktikan aplikatzeko neurri batzuk ere proposatu zituen. |
![]() |
Goizeko hirugarren saioaren ardura Marifer Gorostizak izan zuen. Buruntzaldeko udaletan egindakoa oinarri hartuta, udaletako euskara zerbitzuetatik sektore pribatuan eragin eta euskalduntzeko neurriak lan munduan zabaltzeko hainbat bide batzuk proposatu zituen. Segidan beste udal bateko kasua ezagutzeko aukera izan zen. Gernika-Lumoko euskara teknikari Bittor Zarrabeitia eta planaren aholkularitzaz arduratu den Estiñe Astorkiak udalerriko merkataritza euskalduntzeari begira garatutako planaz hitz egin zuten. Planaren 15 urteko ibilbidean jasotako ikasgaien berri eman zuten eta bidean topatutako oztopoei nola erantzun dieten azaldu zuten. Bazkalostean, ikastaroa borobiltzeko, tailer praktiko bat burutu zen Soziolinguistika Klusterreko Oihana Lujanbio eta Asier Basurtok dinamizatuta. Parte hartzaileak, lantaldetan, irudikatutako egoeratan kokatu ziren eta ikastaroan jasotako guztiaren artetik argumentuek egoera bakoitzerako zuten egokitasuna baloratu zuten. Eta honenbestez eman zitzaion bukaera soziolinguistikari buruzko ikastaroari. Giro atseginean elkarrengandik ikasteko aukera izan delakoan, hurrengo urtean parte hartzera animatzeko gonbidapenaz agurtu ziren Baionan elkartutakoak. |
![]() Karmele Perez Lizarralde |
Normalizazio Kasu Aurreratuak: zergatik eta zertarako.Aurkezpena |
|
|
Edurne Bilbao eta Isusko Diez |
2009ko Kasu Aurreratuak: IMHAurkezpena |
|
|
![]() Estepan Plazaola |
2009ko Kasu Aurreratuak: Bergarako UdalaAurkezpena |
|
|
![]() Nekane Goikoetxea |
EraLan ikerketa proiektuaAurkezpena |
|
|
![]() Jojo Bordagarai eta Bea Salaberri |
Euskal Herriko Laborantza Ganbara: euskararen erabilera sustatzeko planaAurkezpena |
|
|
Agurtzane Loidi eta Felipe Iñarra |
Ahalmentzea euskara planetan: egindako ibilbideaAurkezpena |
![]() Kepa Atutxa |
Enpresen gizarte erantzukizuna, baita euskararen arloan ereMateriala1 / Materiala2 |
![]() Abel Irizar |
Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduanAurkezpenaMaterial osagarria |
|
|
![]() Marifer Gorostiza |
Udaletatik enpresak euskarara erakartzeko diskurtsoa, Buruntzaldeko esperientzatikAurkezpena |
|
|
Estiñe Astorkia eta Bittor Zarrabeitia |
Gernika-Lumoko Udaleko merkataritzaren plangintzaren ibilbideaAurkezpena |
ESTEPAN PLAZAOLA (Bergarako Udala) |
|
Bergarako Udala: 20 urte herria eta udala euskalduntzen |
|
Hizlariari buruz... |
Filologian lizentziatua eta itzultzailea, AEKn jardun zuen irakasle. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean trebatzaile eta IVAPen administrazioko hizkuntza eskakizunak lantzen eta finkatzen aritutakoa.. Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan dihardu lanean azkeneko 20 urteetan. |
Saioari buruz... |
20 urte pasa dira Bergarako Udalak Euskara Zerbitzua sortu eta hizkuntza normalkuntzako lanari ekin ziola. Harrez gero, hainbat programa eta egitasmo bideratu izan ditu helburu argi batekin: Udaleko eta herriko ohiko hizkuntza euskara izatea. Urte horietan egindako lanaren ildo nagusiak azalduko dira aurkezpenean. |
Gehiago jakiteko... |
Normalizazio Kasu Aurreratuak: Bergarako Udala |
NEKANE GOIKOETXEA AGIRRE(Soziolinguistika Klusterra) |
|
EraLan2 ikerketa-proiektua: Lidergoa aztergai |
|
Hizlariari buruz... |
(Deba) Andoainen bizi da gaur egun. Euskal Filologian lizentziatua eta Hezkuntza Zientzietan doktorea. EMUN Koop. E.n jardun zuen teknikari eta baita Debako Udalean ere. Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuan dihardu lanean azkeneko 9 urteetan. Eralan2 proiektuaren zuzendaria da 2008az geroztik. |
Saioari buruz... |
2006an ekin zitzaion EraLan ikerketa-proiektuari. Helburua, lan-munduko hizkuntza plangintzen gainean ekintza-ikerkuntza egitea zen. 2008an proiektuaren 2. faseari ekin diogu, oraingoan lidergoa aldagaian zentratuta. Hizkuntza kudeaketa erakunde ezberdinetan dituzten teknikariak daude lantaldean, hala nola, AFA, Ahize-Aek, Artez, Bermeoko Udala, Elhuyar Aholkularitza, Emun, GFA eta Kutxa. Ikastaro honetan, erakunde hauek egindako analisia konpartitu eta martxan jarriko dituzten interbentzioen berri emango da. |
Gehiago jakiteko... |
EraLan-i buruzko informazioa: http://www.soziolinguistika.org/eralan
Lidergoari buruz egindako formazio-saioei buruzkoa: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/3769 II. Euskal Soziolinguistika Jardunaldian EraLan-i buruz egindako aurkezpena: http://www.soziolinguistika.org/eralanjar/Lidergoa.pdf |
AGURTZANE LOIDI LARRAÑAGA eta FELIPE IÑARRA LASKURAIN (Elhuyar) |
|
Ahalmentzea (empowermenta) euskara-planetan: egindako ibilbidea |
|
Hizlariari buruz... |
Agurtzane Loidi Larrañaga. (Bergara, 1967) Antzuolan bizi da gaur egun. Irakaskuntzan jardun zuen. 1995etik Elhuyar Aholkularitzan dihardu. Euskal Herrian egindako lehen euskara-planean teknikari, Elay enpresan. Beste hainbat enpresatako euskara-planetan ere teknikari jardun du. 2003tik 2008ra Elhuyar Aholkularitzako koordinatzaile nagusia.
Felipe Iñarra Laskurain. (Bergara, 1969). Gorlizen bizi da gaur egun. Irakaskuntzan eta liburugintzan jardun zuen. 2005etik Elhuyar Aholkularitzan. Teknikari hainbat euskara-planetan, enpresa, udal eta udalerritan. |
Saioari buruz... |
Aurreak erakusten digu, beti esango genuke, atzeak zelan egin behar duen dantza. Enpresetako euskara-planak 18 urtean aldatu egin dira, doitu. Eta haien barruko lokailuek, pertsonek zein faktoreek, ez dute plana berdin bizi. Hitzaldiaren funtsa horixe izango da. Euskara-plana duten enpresetako pertsonak eta erakundeak berak zelan bereganatu dituzten planek emandakoak, zelan jabetu diren haietaz, zelan daroatzaten aurrera... Hori aztertzeko iturri bi erabiliko ditugu: gure esperientzia eta enpresetako aktoreek dioskuena. Haiengan oinarritu nahi dugu gure ikerketa eta haiei eman nahi diegu hitza. |
Gehiago jakiteko... |
www.elhuyaraholkularitza.net |
ABEL IRIZAR MANTZISIDOR (Emun) |
|
Ekolinguistikaren diskurtsoa lan munduan |
|
Hizlariari buruz... |
Elgoibar, 1979. Mutrikun bizi da gaur egun. Enpresa zientzietan diplomatua. Elgoibarko Izarra kultur elkartean hasi zen euskalgintzan, euskara teknikari lanetan hitzarmengintza arloko GUREAN BAI proiektuan, 7 urtez. Gaur egun EMUN kooperatibako proiektu-arduradun lanetan dihardu. Fagor, ULMA eta Antzuolako enpresetako euskara planetan izan du lan esperientzia hizkuntza aholkulari modura. HIZNETeko sakontze-egitasmoan ekolinguistikaren diskurtsoa landu du, Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibaren nazioartekotzea oinarri hartuz. |
Saioari buruz... |
Enpresen hizkuntza-kudeaketarako ekolinguistikaren printzipioa onuragarria izan daitekeela azaltzea da saioaren helburua. Saioaren lehenengo zatian globalizazioaren aro honetan hizkuntza gutxituek bizi duten egoeraren diagnostiko laburra egingo da eta ekolinguistika zer den azalduko da. Ondoren, enpresen gizarte erantzukizuna ardatz modura hartuz, hizkuntzen garapen iraunkorraren kontzeptua enpresen hizkuntza-kudeaketan txertatzeko arrazoiak eta bideak azalduko dira. Amaitzeko, nazioartekotuta dauden enpresei begirako jarraibide eta aholku teoriko-praktiko batzuk aurkeztuko dira. |
Gehiago jakiteko... |
Irizar Mantzizidor, Abel (2007). Proposamen ekolinguistiko bat Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibaren nazioartekotzerako. Hiznet 06-07ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe). |
2008an ere, urtero bezala, Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ikastaroen artean Soziolinguistikaren ingurukoa antolatzeaz arduratu zen Soziolinguistika Klusterra. Ikastaroa Baionan burutu zen uztailaren 15 eta 16an eta aukeratutako gaia eta ikastaroaren izenburua honakoa izan zen: Euskararen legeak: esperientzia praktikoak eta aukerak.
EAEko Euskararen Legearen 25. urteurrenean gaudela eta hizkuntzaren inguruko lege eta dekretuen sorrera eta aplikazio berriak gizartean ematen ari diren zeresanak erakarrita, interesgarri ikusi da hizkuntzaren erabilera arautzen duten legeriek euskararen normalkuntzaren aldeko lanean izan duten, duten eta izan dezaketen eraginaz jardutea. Xede horri begira, gaiaren inguruko euren ikuspegia emateko legeria eta euskarak sektore eta testuinguru administratibo ezberdinetan duten harremana gertutik ezagutzen duten adituek osatu dute ikastaroko irakasle taldea. Hauen ekarpenari esker, gaiaren funtsezko alderdiak jorratzen dituen egitaraua osatu genuen:
UZTAILAREN 15A, ASTEARTEA
-------------------------------------------------------------------------------------------------
9:00-10:00
Legeak eta hizkuntza eskubideak, kasu praktiko bat: Nafarroaren kasua.
Iulen Urbiola (EKE)
10:00-11:00
Euskararen ofizialtasunaren historia.
Joseba Intxausti (Euskaltzaindia)
11:30-12:30
Euskararen ofizialtasuna eta iraupena zuzenbidearen ikuspegitik
Iñaki Agirreazkuenaga (EHU)
14:30-15:30
Hizkuntza irizpideak administrazioa, lanpostuz lanpostuko eginkizunetan.
Patxi Saez (Azpeitiko Udala)
15:30-16:30
Legearen azken garapenak: Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei
buruzko Dekretua
E. Osa (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza)
UZTAILAREN 16, ASTEAZKENA
---------------------------------------------------------------------------------------------------------
9:00-10:00
Hizkuntz eskubideen eta lege statusaren egoera Euskal Herrian
Arantza Haranburu (Behatokia)
10:00-11:00
Tailerra: Hizkuntza zuzenbidetik praktikara. Esperientzien gurutzaketa eta proposamenak:
Udalak euskaldundu.
Elhuyar
11:30-12:30
Euskara eta legeria Ipar Euskal Herrian: Gizarte elebidun baterantz aukerak
eta mugak
Battittu Coyos (Iker-Baiona)
14:30-15:30
Kutxako esperientzia: legeak baino gehiago, bezeroak.
Mikel Irizar (Gipuzkoako Donostia Kutxa)
15:30-16:30
Tailerra: Hizkuntza zuzenbidetik praktikara. Esperientzien gurutzaketa eta proposamenak:
Lantegiak euskaldundu.
Elhuyar
2008ko honetan ere, urtero bezala, Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ikastaroen artean Soziolinguistikaren ingurukoa antolatzeaz arduratu da Soziolinguistika Klusterra. Aurtengo ikastaroa Baionan burutu da uztailaren 15 eta 16an eta aukeratutako gaia eta ikastaroaren izenburua honakoa izan da: Euskararen legeak: esperientzia praktikoak eta aukerak.
EAEko Euskararen Legearen 25. urteurrenean gaudela eta hizkuntzaren inguruko lege eta dekretuen sorrera eta aplikazio berriak gizartean ematen ari diren zeresanak erakarrita, interesgarri ikusi da hizkuntzaren erabilera arautzen duten legeriek euskararen normalkuntzaren aldeko bidean izan duten, duten eta izan dezaketen eraginaz jardutea. Xede horri begira, gaiaren inguruko euren ikuspegia emateko, legeria eta euskarak sektore eta testuinguru administratibo ezberdinetan duten harremana gertutik ezagutzen duten adituek osatu dute ikastaroko irakasle taldea. Hauen ekarpenari esker, gaiaren funtsezko alderdiak jorratzen dituen egitaraua osatu genuen.
Ikastaroari hasiera emateko, Joseba Intxaustiren eskutik, euskarak historikoki izan duen status legalaren bilakaera ezagutzeko aukera izan zen. Azken mendeetako baldintza historiko sozialak aldatu ahala euskaldunon hizkuntzaren egoerak jasandako aldaketez aritu zen Euskaltzaindiko kidea. Administratzaile publikoek hizkuntzekiko ezarritako arauak garaiko gizarte testuinguruan kokatuaz errepaso historikoa egin zuen.
Euskara Kultur Elkargoko zuzendari den Iulen Urbiolaren txanda etorri zen jarraian. Nafarroan euskarak eta herritarren hizkuntz eskubideek izandako bilakaera eta gaur egungo egoera aztertu zituen. Foru Erkidegoko legeriaren moldaketa bakoitzak izandako eraginak, nafar gizartearengan sortutako erreakzioak eta legeak praktikara eramaterakoan izanAdako gorabeherak azaldu zituen.
Atsedenaldi bat egin ostean, euskararen ofizialtasunari zuzenbidearen ikuspegitik erreparatu zitzaion gaiaren lanketa teorikoan eta aplikazio praktikoan esperientziadun Iñaki Agirreazkuenagaren eskutik. Bere hitzaldian lege testuetan hizkuntza ezagutzeko derrigortasuna jasotzeak dakartzan ondorioak eta aukera horrek instituzioen hizkuntza politikan suposatzen duen baldintzapena aztertu eta erlatibizatu zituen. Horrez gain, euskararen ezagutza euskal gizartearen gehiengo esanguratsu batera hedatzeak legeen garapenari aukera asko irekiko lizkiokeela eta hizkuntza normalkuntzarako baldintza legalak sortzeko oztopoetako bat gainditzea suposatuko lukeela azpimarratu zuen.
Arratsaldeko saioari hasiera emateko, Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendaria den Patxi Saezen eskutik, euskarak lege aldetik administrazioaren sektorean izan ditzakeen aukerez gehiago jakiteko parada izan genuen. Azpeitiko udalean praktikan jarritako neurriez aritu zen, lanpostuz lanpostuko eginkizunetan hizkuntza irizpideak finkatzeaz hain zuzen ere. Ekimen honen nondik norako nagusiak
Lehen eguneko egitaraua borobiltzeko, gaurkotasunez beteriko gai baten berri jaso ahal izan zuten Baionan bildutako ikasleek, zuzen-zuzeneko ezagutza duen irakaslearen eskutik. Erramun Osak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordetzak berriki aurkeztutako Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko dekretuaz hitzaldia eskaini zuen. Dekretu hau sortzeko jarraitutako prozesua azaldu zuen hasteko, egungo egoeraren diagnosi bezala erabilitako ikerketen nondik norakoak eta dekretuko neurrien kontrasterako erabilitako bideak azalduaz, besteak beste. Eta jarraian, dekretuaren edukietan sartu zen bete-betean, ekarriko dituen aldaketa eta betebeharren xehetasunak emanez. Ondorio bezala, kontsumitzaileen eskubideen deAkretua 25 urte bete berri dituen Euskararen Legeari garapenerako aukerak geratzen zaizkionaren froga dela nabarmendu zuen, besteak beste.
Ikastaroaren bigarren eguna hasteko, Iparraldean euskarak lege aldetik dituen muga eta aukerez mintzatu zen Battittu Coyos. Frantziar estatuko lege eta hizkuntz politikaren atzean dagoen ideologiaz aritu zen, Iraultza aurreko garaietako zenbait autoreren testuetan jasotakoak gaur egungo legeriaren atzean dauden ideien isla izaten jarraitzen dutela aipatuz. Legeriak Ipar Euskal Herrian gizarte elebidunaren norabidean suposatzen duen baldintzapena aztertu zuen eta euskalgintzako eragileen jardunak administrazioaren hizkuntza politikan izan dezakeen eraginaz ere jardun zen.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiko Arantza Haranburuk hizkuntz eskubideek lurralde
ezberdinetan bizi duten egoeraren diagnosi saio bat burutu zuen. Euskarak Euskal
Herrian dituen bost status legalak banan bana aztertu zituen, hauetako bakoitza
arautzen duten lege nagusiak aipatuz. Honen harira, korpus juridiko desegoki
batek hizkuntz eskubideen bermea guztiz baldintzatzen duela azpimarratu zuen.
Gainera, adibide errealak erabiliz, Behatokian jasotako hizkuntz eskubideen
urraketa salaketen artean ohikoenak zerrendatu zituen.
Goizeko lanak bukatzeko, Elhuyar Aholkularitzako Helene Armentia eta Lur Etxeberriak koordinatuta, euskararen normalkuntzari begira zuzenbideak udal mailan eskaini ditzakeen aukeren gaineko tailerra burutu zen jarraian, Ikasleen arteko iritzi eta esperientzien trukerako abagunea ematen zuen dinamika baten bidez, udal teknikariek lanean topatzen dituzten oztopo nagusiak gainditzeko eta topa ditzaketen aukerak aprobetxatzeko proposamenen inguruko hausnarketa burutu zen
Dagoeneko azken txanpan sarturik, lan munduan euskara eta legeriaren arteko harremana jorratu zen bazkalostean. Lehendabizi Mikel Irizarrek Kutxan hizkuntzen tratamenduari dagozkion erabakietan aurrera daramaAten ildoaz hitz egin zuen eta enpresen munduan euskararen normalkuntzarako baliabideak eta ahaleginak eskatzerakoan erabili beharreko diskurtsoaz aritu zen besteak beste. Hizkuntza normalkuntza enpresaren baloreekin lotu beharra eta enpresaren funtzionamenduaren ohiko prozesuetan txertatu beharra nabarmendu zituen. Enpresak hizkuntza normalkuntzan izan dezakeen eraginaren diskurtsoaren aurretik, hizkuntza normalkuntzak enpresan izan dezakeenaren gainekoa hobetsi zuen, enpresetako arduradunei zuzentzerakoan.
Ikastaroko azken saioan, Elhuyar aholkularitzako teknikariek antolatutako dinamikaren bidez lan munduan hizkuntzen erabilera arautzen duten lege eta dekretuen inguruko ariketa parte hartzailea burutu zen. Zehatzago esanda, Jaurlaritzak aurkeztutako kontsumitzaileen eskubideen dekretura egokitu beharrean topatzen den enpresaren paperean jarri ziren ikasleak eta eman beharreko pausoak adostu zituzten taldetan banatuta.
Honaino aurten UEUren udako ikastaroen barruan Soziolinguistika Klusterrak
antolatutakoak eman zuena. Bertaratutako ikasleek, gaian aditu eta aritu diren
irakasleen eskutik, euskararen erabilera arautzen duen legeriaren alderdi anitzak
ezagutu zituzten eta aldi berean, bakoitzak bere esperientziaren berri eman
eta besteena jasoz elkarrengandik ikasteko aukera izan zuten. Bi egun hauetan
izandako uda giro jatorra eredu hartuta, datorren urtean soziolinguistikaren
inguruko beste gairen bat lantzeko aukera izango da.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Azken hogei urtetan, EAEn izan diren aurre-pausuak plangintza linguistikoari dagokionez handiak izan dira. Ezin gauza bera esan Iparraldean eta Nafarroan. Plangintza orokorra egiteko erakunde bereziak sortu dira herrialde bakoitzean eta beste maila batean erkide eta udaletxe askotan. Ikastaro honen helburua hizkuntza plangintzari buruzko gogoetak bultzatzea da, plangintzaren oinarri teorikoak eta horien aplikazioa errealitatean aurkeztuz.
Ikastaro honen helburua hizkuntza plangintza dihardutenei tresna teoriko eta praktikoak ematea da haien lana laguntzeko eta norbanakoari hizkuntza plangintzaren inguruan formazio efiziente eta koherente bat ematea. Bide batez normalizazio linguistikoaren eta plangintzaren arteko lotura aurkeztuko dira eta datozen urteetako erronka berriak zeintzuk izango diren aurreikusten saiatuko gara. Hori horrela izanik, hizkuntza plangintzaren inguruan egin diren hainbat egitasmo aurkeztea eta aurrera begira gogoeta batzuk egitea izango dira ikastaro honetako helburu nagusiak.
Horretarako oinarri teorikoak landuko ditugu soziolinguistikako zein soziologiako eta psikologiako ikuspuntuetatik. Bestetik, alderdi praktikoa landuko ditugu, hizkuntzaren plangintzari buruzko esperientzia praktikoak aurkeztuz. Ikastaro honetan landuko den hizkuntza plangintza ez da mugatua eremu bati, plangintza makro eta mikro mailetan aurkeztuko da.
HELBURUAK
Ikastaro honen helburua norbanakoaren plangintza soziolinguistikoari buruzko ezagupenak areagotzea da, gainera euskara teknikariei eta lantegi pribatuko langileei soziolinguistika teorikoari eta praktikoari buruzko informazio eta tresna berriak ematea da. Ikastaro honetan elkar emana bereziki landuko da , eztabaidak bultzatuz eta elkarren ezagupen eta esperientzien berri emanez.
METODOLOGIA
Erabilitako metodologia teorikoa eta praktikoa izan da. Teoria mailan landutako tresnek praxis mailan zein ondorioak izan dituzten aurkeztuz eta eztabaidatuz.
NORI ZUZENDUTA
Euskara teknikariei, euskararen inguruan lan egiten duten elkarteen kideei, irakasleei, gizarte-gaietan diharduten ikasleei, oro har, euskararen gaiarekiko interesa duten guztiei
LANDUTAKO GAIAK
Hizkuntza politika, Hizkuntza plangintza, Normalizazio linguistikoa, Euskara, soziolinguistika, hizkuntza minorizatua, mikro plangintza, makro plangintza e.a.
Azken hogei urteotan EAEn euskararen ezagutza mailan izan diren aurrerapausoak handiak izan dira. Ezagutza jorratu eta gero, hizkuntzaren erabilera izaten da hizkuntza plangintzaren hurrengo helburu nagusia. Izan ere, sarritan esan ohi den bezala, euskararen erabilera da kezka nagusietako bat euskararen normalizazio prozesuan, erabilera-mota eta neurria direlako normalizazio mailaren adierazpen nagusia. Euskarak erabilera erronka berriak eskatuko ditu datozen urteetan. Hori horrela izanik, erabileraren inguruan egin diren hainbat egitasmo aurkeztea eta aurrera begira gogoeta batzuk egitea izan dira ikastaro honetako helburu nagusiak.
Horretarako, batetik, oinarri teorikoak landu ditugu soziolinguistikako, soziologiako eta psikologiako ikuspuntuetatik. Bestetik, alderdi praktikoa landu dugu, erabileraren kudeaketari eta plangintzari buruzko esperientzia praktikoak aurkeztuz. Ikastaro honetan, euskararen erabilera eremu batean baino gehiagotan aztertu da: gazteen erabilera, lantokietako erabilera eta euskararen erabilerari buruzko plangintzak
NORI ZUZENDUTA
Euskara teknikariei, euskararen inguruan lan egiten duten elkarteen kideei, irakasleei, gizarte-gaietan diharduten ikasleei, oro har, euskararen gaiarekiko interesa duten guztiei.
MATERIALAK:
Globalizazioa, mundializazioa... modukoak, egunetik egunera sarriago eta ozenago entzuten ditugu. Aurreikus ote liteke zer-nolakoa izango den delako hizkuntza-aniztasunaren etorkizuna ? Zein eratako diskurtsoak daude gai honen harira? Zer-nolako arazo eta erantzun sortzen edota nagusitzen dira? Globalizazioak eta migrazioek eragindako edo areagotutako hizkuntzen arteko ukipen eta hizkuntza-aniztasuneko egoeren aurrean, zer erantzun egon ohi dira?
Ikastaro honetan, batetik, soziologia zein filosofiaren ikuspegitik oinarri teorikoak landu nahi ditugu (fenomeno hauek ulertzen, eta ondorioz kudeatzen, lagunduko digutenak). Bestetik, soziolinguistikaren ikuspegitik dauden formulazioak, diskurtsoak, interpretazioak... jaso nahi ditugu. Horrekin batera, egoera jakinetan (hemen nahiz beste lekuetan) sortu diren hizkuntza-arazoak eta –bereziki– eman zaizkien erantzunak ere eman nahi ditugu aditzera.
NORI ZUZENDUTA
Etorkinei zuzendutako era guztietako ekimen eta programak antolatzen dituzten teknikariei (euskara-teknikariak, berdintasun-teknikariak, gizarte-zerbitzuak...), irakasleei, gizarte-gaietan diharduten ikasleei eta, oro har, gaiarekiko interesa duten guztiei.
2002. urtean antolatu genuen lehen aldiz ikastaroa Eibarren, UEUko Soziolinguistika sailarekin elkarlanean. Asmoz Fundazioak antolatzen duen HIZNET graduondoko formazio ikastaroa sortu berritan, egoki eta osagarri ikusi genuen ezagutza soziolinguistikoa ikuspegi praktikoago batetik landuko zuen ikastaro bat eratzea.
Horrela sortu zen ikastaroa: “Urrats berriak hizkuntz berreskurapen lanetan. Eibarko ikastaroak 2002”. Bertako saioetan aukera izan genuen soziolinguistikazko ezagutza ikuspegi praktikotik, eguneroko berreskurapen ekimenen ikuspegitik lantzeko.
2003ko ikastaroa xede berarekin antolatu genuen: azken urteotako soziolinguistikazko ikerketak, datuak eta ondorioak ezagutzea eta lantzea, euskararen berreskurapen lanetan gaur abian diren egitasmoetan duten aplikagarritasunaren ikuspegitik. Modu honetan, SEIren helburua da egun indarrean diren egitasmoak errealitate berrietara egokitzen laguntzea, eragileen arteko elkartrukea bultzatzea eta orientabide teoriko-praktiko berriak eskaintzea.
Edukiak lantzeko garaian UEUko Soziolinguistika Sailarekin eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz fundazioarekin aritu gara elkarlanean.