Hizkuntza egoeraren neurketarako, diagnosirako eta prospekziorako tresna eta esperientzia berriak |
Lore Erriondo |
Neurkareletik eta Mintzagrama; oinarria eta erabilpena |
Ikastetxeetako Normalkuntza planen garapena ebaluatu ahal izateko tresnak
eta laguntzak ez dira oraindik oso ugariak, baina dagoeneko batzuk baditugu.
Lore Erriondok ikastetxeetako normalizazio maila neurtzeko Neurkareletik
eta Mintzagrama aplikazio informatikoen oinarria eta funtzionamendua azaldu
dizkigu adibide praktikoetan oinarrituz. |
Olatz Altuna |
Begira. Prospekzioak egiteko modua, esanahia eta ariketa praktikoak. |
Nola jakin orain arteko erritmoarekin zenbat euskaldun egongo den gure
herrian 6-8-10 urte barru? Begira-rekin, ditugun datuak sartu eta berehala
jakingo dugu ezagutzaren eta erabilera isotropiakoaren bilakaera zein izango
den. |
Olatz Olaso |
Ofercat Euskal Herrian: Euskaintza, Azpeitiako esperientzia |
Zenbatekoa da euskaraz gure herrian dagoen eskaintza (oro har)? Eta,
nola neurtu? Kataluniako zenbait hizkuntza teknikarik herrian katalanezko
eskaintza zenbatekoa den jakiteko tresna oso erabilgarri bat garatu dute.
Saio honetan tresna hau Euskal Herrira egokitzeko martxan den ekimenaren
berri izan dugu. |
Gazteen artean euskararen erabilera areagotzeko egitasmoak |
Diego Egizabal |
Kuadrilategi egitasmoa: oinarriak eta azken urteetako esperientziaren ondorioak |
Kuadrilategi egitasmoa aitzindaria eta berritzailea izan da gazteen artean
taldekako euskararen ikaskuntza-prozesu naturala antolatu eta dinamizatzeko,
euskararen erabilera areagotzeko bide berriak zabalduz. 5 urteko esperientziaren
ondoren, egitasmoaren oinarriak eta gaur egun duten antolaketa, funtzionamendua
eta helburuen berri eman digute. |
Iñaki Eizmendi eta Saioa Larruskain |
"Lagunarteko hizkerarekin jolasean" KukuMiku-k eta Urtxintxak garaturiko egitasmoa |
Nola eskaini euskara ikastetxean soilik (edo nagusiki) jasotzen duten
gazteei beren lagunarteko hizkera aberasteko aukerak? Edo beste era batera
esanda; nola eskaini aukera erreal bat lagunarteko egoera informaletan –gustukoenetan-
euskaraz egin dezaten? Ttakun elkarteko Kuku-Mikuk haur eta gazte sailak
eta Urtxintxak egitasmo berri bat sortu dute gabezia garrantzitsu honi erantzuteko. |
Hizkuntza hautua ukipen egoeran: hezkuntzaren mugak, Kataluniako ikasbidea |
Imanol Esnaola |
"Konjunzio eredua eta hizkuntza erabilera Santa Coloma de Gramaneten" (Xavier Vila irakaslea) |
Irakaskuntza mailan asko aurreratu dugu etorkinen bigarren belaunaldiko
haur eta gazteei bertako hizkuntzan ezagutza emateko metodoetan eta aukeretan.
Baina, eskolak lortzen al du haur horien erabileran eragitea? Hizkuntza
eskolan soilik jaso duenak ondoren zein esparrutan erabiltzen du? Non daude
eskolaren mugak erabilerari dagokionez? Imanol Esnaolak Kataluniako Xavier
Vila irakasleak gai honi buruz eginiko tesiaren eduki nagusiak azaldu dizkigu. |
Itsaso Garmendia |
Hizkuntza hautua Bartzelonan eta Arrasaten ("De qué vas, tio" eta "Triar no és trair" lanen laburpena eta "Representaciones cognitivas: un factor decisivo en la conducta lingüística" azterlanaren azalpena.) |
Hizkuntza bat erabiltzeko adinako gaitasuna dagoenean, zein aldagaik
eragiten dute hizkuntz aukeraketan? Zeren arabera egiten dute egungo gazteek
hautua? Itsaso Garmendiak Katalunian gai honi buruz argitaraturiko bi lanen
ondorio nagusiak azaldu dizkigu eta berak Arrasaten garaturiko azterketaren
emaitzak. Besteak beste, giza irudikapenak kontzeptua
eta beronek gure hizkuntz hautuan duen eragina ezagutzeko aukera izan dugu. |
Bizindar etnolinguistikoa udalerriaren ikuspegitik: azken ikerketak eta esperientziak |
Ibon Usarralde |
Bizindar etnolinguistikoaren azterketa udalerrietan |
Euskaraz hitz egiteko gaitasunaren eta euskararen mota guztietako erabileraren
arteko tartea gero eta handiago izatea, kezka iturri zaigu. Euskarazko gaitasuna,
erabilera baino abiadura biziagoan ari da hazten. Jauzi horren azalpenean,
komunitate euskaldunaren bizindar etnolinguistikoak zeresan handia du. Komunitate
euskaldunaren osasunaren berri izan nahian bizindar etnolinguistikoaren
neurketa egin dute Arrasate, Lasarte-Oria, Bergara, Andoain eta Hernaniko
Euskara Zerbitzuek elkarlanean. Kontzeptu eta tresna teoriko horren babesean,
gizabanakoen hizkuntza portaera hautuan eragina duten ahalik eta aldagai
gehien kontrolatzen saiatu dira. Ibon Usarralde soziologoak azaldu dizkigu
ikerketaren nondik norakoak. |
Arrate Mardaras eta Iosu Errazti |
Lanbide Heziketan euskararen erabilera sustatzeko Iurretako esperientzia |
Lanbide Heziketan irakaskuntza euskaraz eskaini ahal izateko zailtasunak,
trabak eta gabeziak handiak izan dira orain arte. Modulu berrien antolaketarekin,
gainera, zailtasunak ugaritu egin dira. Urteak dira Iurretako Institutuan
lanbide heziketan euskararen normalizazioa bultzatzen dihardutela (ikasgaiak
euskaldundu, praktikak, ikastetxearen funtzionamendua...). Bertako bi arduradunek
esperientzia honen berri eman digute. |
Edorta Arana |
Herri eta bailara mailako telebisten eragina bizindar etnolinguistikoan: Euskal Herriko esperientziak |
Komunitate batean bizindar etnolinguistikoan aldagai ezberdin askok eragiten
dute. Gaur egungo gizartean, komunikabideak dira aldagai hauen artean eraginik
zuzenena dutenetariko batzuk. Edorta Aranak, Euskal Herri mailan herri eta
bailara telebisten egoera eta bilakaera aztertzeko abian duten ikerketaren
berri emango digu. |
Euskal Herriko Hizkuntz Egoera: azken datu nagusienak |
|
Iñaki Martinez de Luna |
Hizkuntz egoera ulertzeko proposamena Euskal Herriko gaztetxoen hizkuntz egoeraren eskutik |
Datozen urteetan euskarak ezagutuko duen bilakaera aurreikusteko funtsezkoa
zaigu gaur egungo gazteen hizkuntz errealitatea (erabilera, jarrerak, gaitasuna...)
eta beronen bilakaera ezagutzea. Iñaki Martinez de Lunak, "Etorkizuna
aurreikusten 99..." ikerketan eta Gazte donostiarren
hizkuntzarekiko harremanak azterlanetan oinarrituz, egoeraren
ezaugarri nagusiak eta emaitzen irakurketa egiteko eredu bat azaldu dizkigu. |
Olatz Altuna |
Euskal Herriko Euskararen Erabileraren Kale Neurketa 2001. Emaitzak eta ondorioak |
1989az geroztik 4 urtez behin egin izan da Euskal Herriko Kale Erabileraren
Neurketa. Herriz herri egindako neurketa hau euskara zenbat erabiltzen
den jakiteko erreferentzia nagusia da, eta baita zonaldeka zein adin
taldeka daramagun bilakaera ezagutzeko ere. Olatz Altunak 2001eko azaroan
egin berri den neurketaren emaitzak eta jasotako datuen irakurketa eskaini
dizkigu. |
Euskararen historia soziala: ikerketa lanen azalpena eta "tertulia" |
|
Roldan Jimeno |
Hizkuntza komunitatea nola desegin: Nafarroako kasuen azalpena |
Gaur egun gure hizkuntzak eta hizkuntz komunitateak duen egoera aztertzeko
eta ulertzeko ezinbestekoa zaigu, besteak beste, oinarri historiko bat.
Azken urteetako zenbait ikerlan oso lagungarri zaizkigu euskara mugatzeko
eta komunitatea desegiteko egin diren saiakerak eta hartu diren neurriak
ezagutzeko, eta urteetan zehar zailtasun hauetara nola egokitu garen jakiteko.
Roldan Jimenok Nafarroako kasuaren hainbat erreferentzia eman dizkigu. |
Koldo Izagirre |
Donostiako euskararen historia ttipia |
Zenbateraino zen euskalduna Gipuzkoako hiriburua mende honen hasieran?
Nolakoa izan da euskaldunekiko erdaldunen jarrera Donostian? Azterketa zientifikoaren
hoztasuna gaindituz, Koldo Izagirrek orain bi urte argitaraturiko lan ederrean
bitxikeri eta datu ugari bildu zuen Donostiako euskararen historia ttipia
osatzeko. Lan hau egilearen eskutik ezagutzeko parada izan dugu. |
R. Jimeno, K. Izagirre, Erlantz Urtasun eta Imanol Esnaola |
Galdera/erantzunak eta tertulia (gerora begirako ildoak, gaia nola landu...) |
Nafarroako eta Donostiako kasuen inguruko azalpenen ondoren, gaiari buruzko
hausnarketa tartetxo bat proposatzen dugu. Roldan Jimeno, Koldo Izagirre
eta Imanol Esnaola mahai berean bilduta, horrelako azterketek zein ondoriotara
garamatzaten eta aurrerantzean arlo honetan lehentasunak eta aukerak zein
diren aztertzen saiatuko gara. |
Herrietako plan estrategikoak eta hizkuntz bilakaera aztertzeko adierazle sistemak |
|
Maite Gerenabarrena eta Helene Armentia |
Berrizko eta Lezoko plan estrategikoak |
Euskararen aldeko sustapen lanetan urrats berri bat emanaz, hainbat herritan
Plan Estrategikoak jarri dira martxan. Plan hauetan hainbat agenteren lana
uztartzen da herrian ahalik eta agenterik gehien aktibatzeko eta pausurik
eraginkorrenak emateko. Saio honetan, modu praktiko batean Lezoko eta Berrizko
plan estrategikoen berri izan dugu. Maite Gerenabarrena Berrizko euskara
teknikariak eta Helene Armentia Elhuyarko hizkuntza teknikariak bi plan
hauek nola antolatu diren eta zein urrats eman diren azaldu digute. |
Iñigo Garaialde |
Euskararen egoera diagnostikatzeko Kontseiluaren Neurgailua egitasmoa |
Zein aldagai hartu kontuan herriko hizkuntz egoera zein den baloratzeko
garaian? Azken urteetan aurrerapauso nabarmenak eman dira gai honetan eta,
besteen artean, Kontseilua Neurgailua egitasmoa garatzen ari
da. Egitasmoaren ardura duen Iñigo Garaialdek eman digu orain arte
landutakoaren berri. |
Ikerketa lan eta ekimen berriak |
|
Iñaki Garcia |
Euskararen erabileran eragiten duten prozesu psikosozialak: identitate etnolinguistikoaren garrantzia |
Gaur egun, jakin badakigu, gaitasunaz gain, beste hainbat aldagaik eragiten
dutela hizkuntzaren erabileran. Besteak beste, identitate etnolinguistikoak
eragin nabarmena du guk hizkuntza ezberdinei buruz egiten dugun balorazioetan
eta horrek aldi berean hizkuntza hauen erabileran. Iñaki Garciak
gai honen inguruan egin duen ikerketaren emaitzak eta ondorioak azaldu dizkigu. |
Nekane Arratibel |
Helduen euskalduntzean eragiten duten prozesu psikosozialak: motibazioaren errola |
Zein aldagaik eragiten dute gehien euskara ikasten hasteko erabakian?
Eta euskara ikastera garamatzaten arrazoien arabera nola garatzen da ikasketa
prozesua? Nekane Arratibelek motibazioak euskara ikasten ari direnengan
duen eragina ikertu du eta bere ondorioen berri eman digu. |
Paula Kasares |
Hizkuntz Eskubideen Behatokia |
Errespetatzen al dira euskaldunon hizkuntz eskubideak? Ezagutzen al ditugu
eskubide hauek? Europako Hizkuntz Gutxituen legeak eskaintzen al digu aukera
berririk? Badira hilabete batzuk Behatokia gai guzti hauek aztertzen, lantzen
eta zabaltzen hasi dela. Bertako arduradun den Paula Kasaresek azaldu digu
orain arte egindako lana zertan den, zein diren Behatokiaren egungo jarduera
nagusiak eta zein izango diren lan ildo nagusiak aurrerantzean. |