Hernaniko Udala

Logoa
Webguneahttp://www.hernani.net
Erakundearen jarduera Euskara Zerbitzua 1990ean sortu zuen Hernaniko Udalak. Hiru lanpostuk osatu zuten Zerbitzua 1999ra bitartean: euskara teknikariak (dinamizatzailea), itzultzaileak eta administrariak. 1999tik aurrera, beste teknikari bat (normalizatzailea) txertatu zen Zerbitzuan, Udal barneko Euskara Plana bideratzeko, Udal Euskaltegiko irakasleen plantilatik ekarria. 2005eko urtarriletik aurrera 2. normalizatzailea ere badugu, hau ere Udal Euskaltegiko irakaslea.
Soziolinguistikarekiko lotura Euskara Zerbitzuaren egitekoak bi lan-ildo nagusi ditu: Udal barnean euskararen erabilera areagotzea eta Udalerrian euskararen normalizazioa sustatzea. Soziolinguistikarekin bete-betean lotutako lan-ildoak. Hortik gure interes orokorra. Eta interes zehatzagoak aipatzekotan berriz, une honetan, Buruntzaldeko eskualdean (Hernani, Lasarte-Oria, Andoain, Astigarraga, Urnieta eta Usurbil) abian jarri nahi dugu Famili transmisioaren inguruko gaia legoke. Gai honetan, dagoeneko, eskatua dugu Soziolinguistika Klusterraren lankidetza.