Euskaini

Euskaini

Euskaini herri batean euskararen eskaintza zenbatekoa den neurtzen duen adierazlea da. Eskaintza publikoa neurtzen du, alegia, gizartearen sektore ezberdinetan (administrazioan, ekonomian, hedabideetan, eta. abara.) topatzen dugun hizkuntza eskaintza zenbatekoa den, eta indize zehatzetan adierazten digu. Euskaraz egiten den eskaintzaren argazki moduko bat eskaintzen digu, zehatza eta konparagarria, eta informazio iturri baliagarria da hizkuntza planifikazioan eta bere jarraipenean, bereziki udalerri mailan. Aukera ematen du udalerri bakoitzean dagoen eskaintza alderatzeko, orokorrean zein sektoreka eta bilakaerak aztertzeko.

Azken urteotan Azpeitian, Laudion, Arrasaten, Durangon eta Hernanin egin dira Euskaini neurketak, eta 2005ean azkena Oarsoaldean (Lezo, Pasaia, Oiartzun). Datu guztion tratamendua, berariaz sortutako aplikazio informatiko baten bidez egiten da.