Socios de Soziolinguistika Klusterra

 Soziolinguistika Klusterraren osaketa:

Soziolinguistika Klusterraren kide izan daiteke soziolinguistika-ezagutzaren garapenarekin harremana duen edota interesatuta dagoen edozein erakunde, elkarte, enpresa, talde edo pertsona fisiko: fakultate edo unibertsitate-sailak, administrazio nagusiko atalak, foru-administrazioko atalak edo udalak, aholkularitzak edo enpresak, ikerketa-erakundeak, elkarte profesionalak, formazio-erakundeak, elkarteak edota norbanakoak.

Bazkideak Batzar Orokorrean antolatzen dira eta honek zuzendaritza organoa den Zuzendaritza Batzordea eta Lehendakaria izendatzen ditu.

Zuzendaritza Batzordearen osaketan bazkide direnen artean arlo ezberdinetako –unibertsitate, administrazio, enpresa, elkarte– ordezkaritza parekatua bilatu da, Zuzendaritza Batzorde gisa dagokion dinamizazio eta zuzendaritza lanetan neutraltasun ahalik eta handiena lortzeko asmoz.

Zuzendaritza Batzordearen esanetara, kontratupeko langileez osatutako Idazkaritza Teknikoa ari da, Klusterraren azpiegituraren eta eguneroko lanen jarraipenaren ardura bere gain hartuta.

Socios de Soziolinguistika Klusterra:

EHU-UPVko Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Sailak ELHUYAR Aholkularitza
EMUN Kooperatiba Eusko Ikaskuntza
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza zientzietako Fakultatea Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkartea (NETeLE)
Udako Euskal Unibertsitateko Soziolinguistika Saila (UEU) AZTIKER Ikergunea
ARTEZ Euskara Zerbitzua EHU-UPVko Soziologia II Saila
Hernaniko Udala Tolosako Udala
Topagunea. Euskara Elkarteen Federazioa. Gipuzkoako Urtxintxa Eskola
Euskara Kultur Elkargoa EHU-UPVko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila
Euskaraz Kooperatiba Elkarte Gipuzkoa Donostia Kutxa
Nafarroako Unibertsitate Publikoa ebete hizkuntza-zerbitzuak
Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa