Euskaraz Kooperatiba Elkarte

Logoa
Webguneahttp://www.aek.org/
Erakundearen jardueraAEKren xedea Euskal Herria euskalduntzea da. Horretarako, euskararen normalizaziorako eremu guztietan egingo du lan: Ezagutza, Erabilera eta Sustapena. Lan esparru nagusiak bereziki hauek izango dira: Helduen euskalduntze-alfabetatzea eta erabilera sustatzeko egitasmoak. Jendartean txertatutako herri ekimena izanik, euskararen eragile aktiboa izateko konpromisoa du, jendarteko beste eragileekin batera euskararen aldeko jarrerak sustatu eta bultzatuz, euskaraz bizitzeko aukerak sortu, gehitu eta hedatuko ditu.
Soziolinguistikarekiko loturaGeure kontaktu sare zabalak bideratuta beti izan ditugu ukituak soziolinguistikaren arloan. Egun maila aplikatuan aritzen gara batez ere lan munduan, instituzioetan eta gizarte arloan normalizazio planak burutuz. Geure AHIZE sailak heltzen dio bete-betean lan horri, erakunde osoaren gainerako sailetan garapen bidean dagoen arloa izan arren. Helduen euskalduntze alafabetatzeari dagokionean orokorrean motibazio diagnostikoak eta egindako gainerako azterketeta soziolinguistikotatik eratorri ohi direnekin egiten dugu lan egunero.