Amaitu da Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak? ikastaroa. Hiru egunetan komunikazioaren arloan ematen ari diren gizarte aldaketek hizkuntzari dagokionez duten eraginaz jardun dugu Donostiako Miramar Jauregian. Bakoitzak bere ikuspegitik, gaiaren alderdi ezberdinak agerian jarri dituzte irakasle lanetan aritu diren adituek.
Eguneroko bizimoduan aldaketek, historikoki gaur egun eragiten dituzten erreakzioak eragin izan dituztela entzuteko beta izan da; Hedabideen funtzionamendua iraultzea hizkuntza gutxituen zabalpen eta sustapenerako aukera gisa uler litekeela; hedabideek identitateen eraikuntzan funtsezko papera jokatzen dutela ere entzun zen; baita euskarak testuinguru berri honetan arrakastaz garatzeko hartu beharreko norabideaz hainbat eta hainbat hausnarketa gehiago ere.
Soziolinguistika Klusterrarentzat pozgarria da jarraian aurkezten dizuegun ikastaroaren berri ematea. 2009. honetan, lehen aldiz, Klusterrak antolatutako ikastaro bat izango dugu EHUko Udako Ikastaroen eskaintza zabalaren baitan.
“Komunikazioaren gizartea”, “aro globala”, “hedabideak”, “nortasunaren eraikuntza” eta “hizkuntzen industria” bezalako hitz gakoen inguruan jardungo dugu hiru egunez, soziolinguistikaren ikuspegitik, nagusitzen ari diren gizarte aldaketei aurrea hartu nahian.
______________________________________________________________________________________
Komunikazio molde berrien sorrerak eta hazkundeak eragindako aldaketek leku berezia dute gaur egungo gizartean. Mugarik gabeko harremanak eta komunikazio masiborako aukeren aurrean, gizabanakoek eta komunitateek testuinguru honetan eroso egokitzeko ahalegina egin behar dute. Hizkuntza gutxituen komunitateen ikuspegitik ere, egungo baldintzetara egokitzea erronka nagusietako bat da.
Hori horrela izanda, honako helburu zehatzak ditu ikastaroak:
EGITARAUA (pdf) |
Amaitu da Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak kastaroa. Hiru egunetan komunikazioaren arloan ematen ari diren gizarte aldaketek hizkuntzari dagokionez duten eraginaz jardun dugu Donostiako Miramar Jauregian. Bakoitzak bere ikuspegitik, gaiaren alderdi ezberdinak agerian jarri dituzte irakasle lanetan aritu diren adituek. Eguneroko bizimoduan aldaketek, historikoki gaur egun eragiten dituzten erreakzioak eragin izan dituztela entzuteko beta izan da; Hedabideen funtzionamendua iraultzea hizkuntza gutxituen zabalpen eta sustapenerako aukera gisa uler litekeela; hedabideek identitateen eraikuntzan funtsezko papera jokatzen dutela ere entzun zen; baita euskarak testuinguru berri honetan arrakastaz garatzeko hartu beharreko norabideaz hainbat eta hainbat hausnarketa gehiago ere. |
|
![]() |
Aitor Zuberogoitiaren eskutik, komunikazioari dagokionez bizi dugun aldaketaren ezaugarrietan sakontzeko aukera izan zen. Aldaketa hauek lehendik historia ez hain urrunean emandako aldaketekin parekatu zituen; eta era berean, parez pare jarri zituen lehen eta orain agertutako jarrerak: larrimina edo/eta jarrera baikorra. Hedabideen aldetik, euskarazkoek, mundu mailako indar zentripetoetatik ihesi garatu beharreko bidean komenigarri liratekeen ideia-gako batzuk plazaratuz borobildu zuen bere saioa; hala nola, ahots bereizgarri propioa sortu beharra, aliantzen garrantzia eta berrikuntzaren ezinbestekotasuna. |
Elin Haf Gruffydd Jones galestarra, Mercator Minority Media Network sareko zuzendaria, hizkuntza gutxituek testuinguru berri honetan dituzten aukerez mintzatu zen lehendabizi. Komunikazio bideak aldatu arren, hizkuntzen bilakaera aldetik duten garrantzia bere horretan mantentzen dela azpimarratu zuen: hedabideek gizartea eta bere kideen kultura eta balioen eraikuntzan funtsezko papera jokatzen eta jokatuko dutela. Hori kontuan izanik, mundu mailan ahots periferiko bezala, hizkuntza gutxitu bezala, parte hartzea ezinbestekotzat jo zuen normalizazioaren bidean. Ikastaroan emandako bigarren hitzaldian, irakasleak galeseko telebistaren esperientziaz jardun zuen. Zabaletik hasita, mintzagaia mugatuz joan zen, zehaztasunera heltzeko. Galeseko egoera soziolinguistikoaren deskribapen labur bezain osatua burutu zuen, ikasleak kokatze aldera. Ondoren, galeserazko komunikabide sistema zertan den azaldu zuen, telebistaren gaira heltzeko. Eta azkenik, galeserazko telebistak izandako garapen prozesua kontatu zuen, soziolinguistika mailan izandako ondorioetara helduz. Galeserazko telebista garatu eta zabaltzeak, galeseraren irudia modernotasun kutsuko elementu batekin lotzea eragin duela azaldu zuen. Horrez gain, telebista lortzeko egindako bideak, lorpen horri berari balio sinboliko handia eman diola galestarren artean. |
![]() |
![]() |
Iban Arantzabalek Goiena komunikazio zerbitzuetako bere esperientziatik ateratako zenbat irakasgai azaldu zituen. Herritarren komunikazio beharren artean tokiko komunikabideek ase ditzaketenez hitz egin zuen. Tokiko hedabideen arrakastari begira, bestelako eskaintzaren aurrean bereizten dituzten ezaugarrietan sakontzearen aldeko hautua egin zuen. Euskarazko hedabide lokalek hartzailea gertutik ezagutzeaz baliatuta emozioetan eragiten saiatu behar dela, besteak beste. Horrez gain, garaiotan sumatzen den joerarekin bat, igorleari protagonismoa kendu eta ahalik eta aukera gehien erabiltzailearen esku uzteak onurak ekar ditzakeela aipatu zuen. |
Ikastaroan, Igor Calzada ikerlariaren bi saio ere izan ziren. Erabilera gune berriak sarean izeneko mintzaldia gaur egungo gizartearen ezaugarri bereizgarri batzuk nabarmenduz hasi zuen. Komunikazio mailan emandako aldaketek (teknologiko zein sozialek) hizkuntzaren erabilerarako gune berri batzuk ireki dituztela baieztatu ostean, gune horiek konkistatu beharraz aritu zen. Erabilera gune berri horietan euskara txertatzeari begira, espontaneitatea, naturaltasuna eta sormena bezalako baloreen arabera jokatzea komeni dela esan zuen. Horretaz aparte, hizkuntz erabilera nagusiki prozesu psiko-sozialek baldintzatuta egotetik, testuinguru berrian gizarte sareen eragina prozesu horiei gailenduko zaiela aipatu zuen. Lokaltasuna eta globaltasunaren arteko harremanari eskaini zion bigarren saioa Calzadak. Glokalizazioaren testuinguruan jokatu beharreko paperaz hausnartzean, ondorengo galderak egin beharra planteatu zuen: Munduari axola diogu? Munduak axola digu? Euskal Herriaren garapenerako munduan City Region gisa kokatu beharra defendatu zuen: Euskal Hirira pasatu beharra. Hizkuntzari dagokionez ere, hiritartasun nozio horren arabera pentsatzen hastearen alde egin zuen. Hiritartasun hori gauzatzeari begira, mundu mailako gizarte aldaketen aurrean gutxitutako hizkuntza bezala bere ustez jarraitu beharreko norabidea 10 puntuko dekalogo batean definitu zuen, bukatzeko. |
![]() |
![]() |
Josu Amezaga soziologian doktoreak ere bi gai ezberdin tratatzeko aukera izan zuen ikastaroan. Digitalizazioaren garaiaz eta honek hizkuntzaren bilakaeran eragin dezakeenaz aritu zen lehenengoan. Hasteko, digitalizazioa deitutakoa historian kokatu zuen; historian komunikazioari dagokionez bereizten diren aro nagusiak eta euren gizarte baldintzen errepasoa burutu zuen. Honen ostean, euskararen komunitatea digitalizazioa delakora nola heltzen ari den argudiatu zuen, zenbait daturen laguntzaz. Testuinguru berriaren ezaugarriak eta potentzialki eskaintzen duena kontuan hartuta, hedabideek hizkuntza politikan motibazioa eta erabileraren bultzatzaile izan behar dutela nabarmendu zuen. Bere bigarren mintzaldia guztiz bestelako gai baten inguruan burutu zuen irakasleak. Hedabideen eta identitateen arteko harremanez jardun zuen. Nortasunen kontzeptua azaldu zituen, hainbat iturri teorikori erreferentzia zuzena eginez (Erikson, Melucci, Castells,...). Irudikatutako komunitateen kontzeptuan zentratuta, ikurren garrantziaz jardun zuen, segidan. Jarraian, gaur egungo gizartean orain arte talde nortasunen eragile izan direnak krisian daudela adieraz eta argudiatu zuen (kultura, erlijioa, nazioa, generoa,...). Bukatzeko, hedabideek nortasunaren eraikuntzan zein modutan parte hartzen duten laburtu zuen: eremu publikoa eratuz, ezaugarri objektiboak hedatuz eta ikurrak masiboki zabalduz, hain zuzen ere. |
Josu Waliñok emandako hitzaldian, mundu mailan hizkuntza eta komunikazio alorrean sumatutako joerei komunikazio ena izan zen. Euskal Herrian hizkuntzaren inguruan lanean dabilen pertsona eta eragileak sektore ekonomiko gisa egituratzeak, industria indartsu baten garapenerako bidea ireki dezakeela azaldu zuen. Hizkuntzarekin lotuta itzulpengintzan, irakaskuntzan eta edukien inguruan lan egiten dutenak norabide berean batu eta lanen bikoizketa ekiditea bilatuz, industria horrek gurean duen presentziari etekina ateratzea posible dela argudiatu zuen, Kanadako ereduan oinarrituz. Gainera, Gipuzkoan hizkuntzaren industriaren cluster-a sortzeko martxan dagoen egitasmoa azaldu zuen.
|
![]() |
![]() |
|
Ikastaroko azken arratsaldean, komunikazioari dagokionez emandako aldaketak kontuan hartuta hizkuntzari lotutako identitateen tokia izan zen eztabaidagai. Mahaiaren inguruan, gaia hiru ikuspuntu ezberdinetatik jorratu izan duten hiru aditu elkartu ziren. Igor Calzadak, euskal identitate bizi eta dinamikoak garatu beharra azpimarratu zuen beste ezeren gainetik. Aldaketen aurrean mehatxuen diskurtsoan erori ordez, zailagoa den arren, aldaketek aukerak dakartzatenaren ideia nabarmendu zuen. Jon Sarasuak, aldaketa horietara egokitzerakoan jarraidura eta irekidura kontzeptuak presente izan eta bien arteko oreka bilatzearen alde egin zuen. Testuinguruaren aldaketetara erne egotea baztertu gabe, soziolinguistika aldetik zorroztasunez jokatzea ezinbestekotzat ikusi zuen. Josu Amezagak, bere aldetik, aurrera begira gaur arte euskarara erakarritako etorkinen integraziorako eredua kontuan hartzea beharrezkoa dela gogorarazi zuen, neurri batean izan dela eraginkorra jakinik. Euskararen indarberritzeko, egungo baldintzak ezagututa, hizkuntzari arduraz, atxikimenduz edo nortasunez lotzen zaion komunitatea zabaltzea dela aukera bakarra esan zuen. |
![]() |
![]() |
Hauez gain, beste hainbat ideia eta iritzi agertu ziren mahai inguruan, eta baita ikastaro osoan zehar. Hauetan sakondu eta erabilitako materialak eskuratzeko, hemen duzu aukera. |
![]() Aitor Zuberogoitia |
Asaba zaharren baratzetik mundu arranoraLaburpena / Aurkezpena |
|
|
Elin Haf Gruffydd Jones |
Hizkuntzen aukerak komunikazio gizarteanLaburpena / Aurkezpena |
Galeserazko telebista Galesko komunikabideen eremuanLaburpena / Aurkezpena |
|
????½?a?D | |
![]() Iban Arantzabal |
Informazio komunitatea (euskaraz)Laburpena / Aurkezpena |
|
|
![]() Igor Calzada |
Erabilera gune berriak sareanLaburpena / Aurkezpena |
Tokian tokikoa globalaren pareLaburpena / Aurkezpena |
|
|
|
![]() Josu Amezaga |
Euskara digitalizazioaren garaianLaburpena / Aurkezpena / BIDEOA (Argiaren webgunean)
|
Masa hedabideak eta talde nortasunaren eraikuntzaLaburpena / Aurkezpena |
|
|
|
Josu Waliño
|
Hizkuntzen industriaren erronka berriakLaburpena / Aurkezpena |
EGITARAUA (pdf) |
|
EKAINAK 22 |
|
9:00etan |
Dokumentazio banaketa |
9:15etan | Asaba zaharren baratzetik mundu arranora. Euskararen komunikazio-esparrua aro globalean" |
Aitor Zuberogoitia | |
HUHEZI - Mondragon Unibertsitatea. Eskoriatza | |
10:30etan |
Etenaldia |
10:45etan | "Hizkuntzen aukerak komunikazio gizartean" |
Elin Haf Gruffydd Jones | |
Mercator Minority Language Media Network. Aberystwyth. Gales | |
12:00etan | Etenaldia |
12:15etan | "Informazio komunitatea (euskaraz)" |
Iban Arantzabal | |
Goiena Komunikazio Zerbitzuak. Arrasate | |
13.30etan | Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa |
EKAINAK 23 |
|
9:15etan |
|
Igor Calzada | |
Nevadako Unibertsitatea. Reno. Estatu Batuak | |
10:30etan | Etenaldia |
10:45etan | "Galeserazko telebista Galesko komunikabideen eremuan." |
Elin Haf Gruffydd Jones | |
Mercator Minority Language Media Network. Aberystwyth. Gales | |
12:00etan | Etenaldia |
12:15etan | "Euskara digitalizazioaren garaian" |
Josu Amezaga | |
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. UPV/EHU. Leioa. | |
13:30etan | Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa |
EKAINAK 24 |
|
9:15etan |
|
Josu Amezaga | |
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. UPV/EHU. Leioa. | |
10:30etan | Etenaldia |
10:45etan | "Tokian tokikoa globalaren pare" |
Igor Calzada | |
Nevadako Unibertsitatea. Reno. Estatu Batuak | |
12:00etan | Etenaldia |
12:15etan | "Hizkuntzen industriaren erronka berriak" |
Josu Waliño | |
Elhuyar fundazioa. Usurbil | |
13:30etan | Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa |
16:30etan | "Hizkuntza identitateak identitate berrien baitan" |
Igor Calzada | |
Nevadako Unibertsitatea. Reno. Estatu Batuak | |
Josu Amezaga | |
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. UPV/EHU. Leioa. | |
Jon Sarasua | |
HUHEZI - Mondragon Unibertsitatea. Eskoriatza |
![]() |
Asaba zaharren baratzetik mundu arranora. Euskararen komunikazio-esparrua aro globalean. |
Hizlariari buruz... | Eskoriatzan, HUHEZIn Ikus-entzunezko Komunikazioa karrera koordinatzen. Aspaldidanik komunikazioan: Argia, Egunkaria, Aizu! eta Bilbo Hiria Irratia Topagunea Euskara Elkarteen Federazioan Hedabide Saileko sustatzaile Euskal Idazleen Elkartean aritutakoa |
Gaiari buruz... | Zuberogoitia, A. (2000). Gobalizazioaren adarrak, Alberdania Zuberogoitia, A. (2005). Bidegorriak hizkuntzentzat, Elkar |
|
Hizkuntzen aukerak komunikazio gizartean Galeserazko telebista Galesko komunikabideen eremuan |
Hizlariari buruz... | Mercator Institute for Media, Languages and Culture institutuko zuzendaria Broadcasting Compliance Monitoring and Research unitateko zuzendaria Media, Film and Television Studies gradu eta graduondoko ikasketetan irakaslea. Doktoradutza ikasleen zuzendari eta aldizkari akademikoetako batzordekidea.. Ikergaiak: hizkuntza gutxituetako hedabideak Europar Batasunean, hedabideen araubide juridikoa, edukien arautzea, soziolinguistika eta hedabideak, hizkuntza eta hedabide berriak. |
Gaiari buruz... |
Jones EHG and Williams, R (2008) "The Right to Media? A contextualization of the rights of national minorities in the field of media and information within the framework of international legislation, charters and declarations’ Federal Union of European Nationalities, May 2008. 55 pages.
Jones EHG (2008) ‘The Changing Landscape of Minority Language Media: Television’ in Mercator Media Forum Volume 10, 57-61pp Jones, EHG (2007) ‘The territory of Television: S4C and the representation of the whole of Wales’ in M. Cormack & N. Hourigan Minority Language Media: Concepts, Critiques and Case Studies Cleveden: Multilingual Matters.
www.aber.ac.uk/mercator www.aber.ac.uk/en/tfts/staff/esj/ www.mercatorinstitute.org www.twitter.com/elinhgj |
![]() |
Informazio komunitatea (euskaraz) |
Hizlariari buruz... | Magisteritzan diplomatua eta Euskal filologian lizentziatua Elgetako Goikobekokale herri aldizkarian aritua Goiena taldearen sortzaileetakoa. Orain, ikus-entzunezkoen zuzendaria bertan. Goiena.net atariko editorea Goienaren eta beste hainbat enpresaren web guneak kudeatzen ditu. Sustatu.com web gunearen editorea. |
Gaiari buruz... | Arantzabal, I. "Tokiko hedabideek etorkizun handia dute" in BAT soziolinguistika aldizkaria, 68. alea. 103-114 orr. |
![]() |
Erabilera gune berriak sarean Tokian tokikoa globalaren pare Hizkuntz identitateak identitate berrien baitan |
Hizlariari buruz... | Proiektu Zuzendaria Teknologia 2.0, Gizarte Sare eta Berrikuntza alorretan. Associate Researcher University of Nevada (USA) Ikertzailea MCC Mondragon Taldeko MU-Eteo/mik. Espainiako Ikerketa Saria 2008-09 eta 2009-10: “Ciudad Vasca: Desde la Innovación Social”. PhD. Doktoradutza tesia. University of Nevada eta Mondragon Unibertsitatea. MBA. Master Business Administration. ESTE-Deustuko Unibertsitatea. Politika Zientziak eta Soziologian Lizentziatua. Deustuko Unibertsitatea. Gaiak: 2.0 Teknologiak, Gizarte Berrikuntza, Hiri Berrikuntza, Gizarte Sareak, Negozio Ereduak/Estrategia/Organizazioa eta Zibergizartea. Aholkulari eta enpresen zuzendaritza postutan eskarmentua. |
Gaiari buruz... | Rifkin, J.(2000) La Era del Acceso. La revolución de la nueva economía. Paidós. Echeverria, J.(1994) Telépolis. Bartzelona: Destino. Vergara, A; De Las Rivas, J. L.(2004) Territorios inteligentes. Nuevos horizontes del urbanismo . Madril, Metrópolis fundazioa. http://www.thecreativesociety.org |
![]() |
Euskara digitalizazioaren garaian Masa hedabideak eta talde nortasunaren eraikuntza Hizkuntz identitateak identitate berrien baitan |
Hizlariari buruz... | Soziologian Doktorea 21 urtez EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko Irakaslea Komunikazioa, talde nortasunak eta hizkuntza gutxituen inguruko ikerkuntza lanak egin ditu |
Gaiari buruz... | Amezaga, J. (1996) Herri kultura: euskal kultura eta kultura popularrak. Leioa: UPV/EHU Amezaga, J. (2004) Satelite bidezko nortasunak. Latinoamerikan Canal Vasco ikusten. Donostia: Utriusque Vasconiae. Amezaga, J. (2007)“Geolinguistic Regions and Diasporas in the Age of Satellite Television.” International Communication Gazette 69, no. 3: 239-261. |
![]() |
Hizkuntzen industriaren erronka berriak |
Hizlariari buruz... | Informatikan Lizentziatua EHUn eta Proiektuen kudeaketan masterra Mondragon Unibertsitatean. Elhuyar Fundazioko proiektu arduraduna izan da urte askotan, Eleka ingeniaritza linguistikoa enpresako sortzaile eta kudeatzaile. Gaur egun Elhuyar Fundazioko Berrikuntza eta Proiektuen Zuzendaria da. |
Gaiari buruz... | |
![]() |
Hizkuntz identitateak identitate berrien baitan |
Hizlariari buruz... | Soziologian lizentziatua eta Kazetaritzan doktorea. Doktoretza tesia euskarazko kazetari hizkerari buruz burutu zuen (1996). Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean irakaslea. Lanki, kooperatibagintzari buruzko ikertegiaren zuzendaria. Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kide. Hainbat komunikabidetan artikulugile izan da. Kooperatibagintza, hizkuntzen ekologia, ahozkotasuna, kazetaritza eta beste hainbat gai jorratu izan ditu. |
Gaiari buruz... | Sarasua, J eta Egaña, A. (1997) Zozoak beleari. Alberdania. Sarasua, J. (1997) Biziaren hizkuntzaz: Txepetxekin solasean. Bilbo. Gara. |