Erreferentzien Bilgunea

Erreferentzien Bilgunean Soziolinguistika Klusterreko proiektuetan erabiltzen eta sortzen diren materialak biltzen dira, gaiaren eta eduki motaren arabera sailkatuak.

Bilgune honek Soziolinguistika Klusterraren helburu eta balioekin bat egiten du. Batetik, ezagutza soziolinguistikoaren zabalpenerako tresna bat eskaini nahi du. BAT aldizkariarekin batera doa horretan. Bestetik, klusterren helburu den indarrak bateratzeko, sinergiak sortzeko eta zubiak eraikitzeko bidean, beste pauso bat ematen du.

Ahalik eta erreferentzia gehien biltzea du helburu. Bat, bi… hamaika.