
Proiektuaren lehen fasea: 2006 - 2008
![]()
Proiektuaren lehen fasea: 2006-2008
EraLan izenak adierazten duena, “laneko erabilera” da; lan munduko euskararen erabilera. Eta horren atzean, bi lan nagusi egon dira: Laneko erabileran eragiten duten aldagaien identifikazioa eta aldagai horietan eragiteko interbentzioak diseinatzeko metodologia zehaztea eta aplikatzea. 2006. urtean hasi eta 2008.era heldu den proiektu honen lan nagusiak aurrera eramaten lantalde bat aritu da, EraLan-eko Garapen Taldea. Soziolinguistika Klusterrak koordinatu eta gidatuta, hainbat arlotako eragilek osatu du talde hori: Unibertsitateko, administrazioko, euskara planen aholkularitzetako eta sindikatuetako kideak:
J.Inazio Marko (UPV-EHU), Jon Ajuria, Fermin Perez (Bizkaiko Foru Aldundia, Joxean Amundarain, Nekane Jauregi (Gipuzkoako Foru Aldundia), Eñaut Apaolaza (Emun Koop. E.), Aitziber Madrazo (Lab Sindikatua) eta Elixabet Almandoz (Eusko Ikaskuntza).
EraLanek ekarpen teorikoez gain, lan munduan eragiteko metodologia ere proposatzen du. Egindakoa biltzen duen argitalpen bat osatu dugu emaitza gisa eta topaketa bat ere burutu dugu 2008ko azaroaren 13an.
|