"Kluster" egitura

Zergatik “kluster” egitura? Zertan datza?

Sinposium-aren izenak berak adierazten duenez, hasieran asmoa Institutu bat sortzea zen. Proiektuaren lanketan zehar Kluster moduan egituratzea aztertu zen eta hala onartu zen 2001eko azaroan Zamudion eginiko «SIKeraiki» Lan-Jardunaldian.

Kluster antolaketa industria arloan erabili da gehienbat. Michael Porter-en eskutik iritsi zen hona kontzeptu hau, eta hainbat sektoretan daude klusterrak martxan. Gure erreferentzia nagusia Ezagutzaren Clusterra izan da.

Klusterra taldekatze bat da, esparru jakin batean elkarren artean nolabaiteko lotura, harremana, edo interes partekatua duten entitateen, enpresen, eta instituzioen arteko taldekatzea. Klusterrak, kideen arteko lehia onartuz lankidetza berriak bilatzen ditu, arloko dinamika areagotzeko eta banaka erantzun ezin zaien proiektuei erantzuteko. Kideen osagarritasunak eta interes komunak, zatien batuketa baino handiagoa den balio bat sortzen du; Klusterrek sinergiak sortzen dituzte.

Egituraren diagrama - testuan duzu bere azalpena [D]