Bazkide sustatzaileak vs. erabiltzaileak

Bazkide Sustatzaileen eta Erabiltzaileen arteko ezberdintasunak

Klusterreko Zuzendaritza Batzordean Onartutakoa

 

SUSTATZAILEAK

ERABILTZAILEAK

Zuzendaritza

Zuzendaritzan parte hartzeko eskubide osoa.

Erabiltzaile guztien artean ordezkari bat zuzendaritzan.

Proiektu taldeak

Proiektuetan parte hartzeko lehentasuna.

Proiektu taldeetan partehartze eskubide mugatua, zuzendaritzaren erabakiaren menpe.

Informazioa

Web orriaren intranetean eta beste informazio kanaletan informazio osoa eskuratzeko aukera.

Informazio mugatua eskuratzeko aukera.

Bazkidegai berriei bazkide izateko irizpideak:

  • Klusterreko bazkide berriak SUSTATZAILE izaten dira.
  • Arau honetatik kanpo gelditzen dira eta ERABILTZAILE gisa bazkidetu daitezke egitura txikia duten edota baliabide ekonomikorik ez duten erakundeak.
  • Erabiltzaile izan nahi duten erakunde horiek espreski eskatu behar dute hori eta bere eskaera justifikatu egin behar dute. Zuzendaritzak erabakiko du eskaera onartu ala ez.
  • Bazkide berriek aukera dute lehen urtean ERABILTZAILE gisa bazkidetzeko. Behin urtea pasa ostean, SUSTATZAILE bihurtzen dira.
  • Pertsona fisiko diren bazkideak erabiltzaileak dira.
  • Proiektu taldeetan egon daitezkeen norbanakoek, Klusterreko bazkide den erakunderen bateko kide ez diren kasuan, gutxienez bazkide erabiltzaile izan behar dute.
  • Bazkide berriak onartzeko, erakunde horren euskararen erabilerari buruzko hizkuntza irizpideak kontuan hartzen dira.