Bazkide motak

BAZKIDETZA MOTAK: Soziolinguistika Klusterrean bi bazkide mota bereizten ditugu:

  • Bazkide Sustatzaileak (edo osoak)
  • Bazkide Erabiltzaileak

Estatutuetan jasotzen den bezala bazkide guztiek legearen araberako eskubide eta betebehar berberak dituzte. Klusterraren funtzionamenduan, proiektuetan parte hartzeko orduan eta Klusterrean erabakiak hartzeko orduan, ordea, izaera ezberdina dute:

- Bazkide Erabiltzaileak Klusterraren jardunean parte hartuz kuota sinbolikoa ordaintzen duten bazkideak dira. Klusterrak garatzen dituen proiektuetan partehartze mugatua dute eta baita ordezkaritza ere Zuzendaritza Batzordean (ordezkari bat Bazkide Erabiltzaile guztientzat). Informazio mailan ere, oro har Klusterreko informazio zuzena jasotzen dute (erakundeari buruzkoa), baina proiektuei dagokionean, ezin dute informazio guztia eskuratu: proiektu bakoitzean erabakitzen da bereizketa.

- Bazkide Sustatzaileak, berriz, Klusterraren jardunean parte hartuz kuota osoa ordaintzen dutenak dira. Zuzendaritza Batzordeko kide izateko eskubide osoa dute, eta Klusterraren proiektuetan parte hartzeko lehentasuna. Informazio mailan ere, proiektuetan sortzen den informazio guztia dute eskura webguneko intranet bidez zein beste iturrien bitartez.