Pasaiako gazteen hizkuntza jokaerak (AMAITUA)

Kokapena

2003. urtean zehar, Pasaiako Udalaren beka batean oinarrituta “Pasaiako gazteen hizkuntza jokaerak” ikerketa lana egin zen (ikerlaria: Maite Otegi). Ikerketa ikuspegi “psikosoziolingusitiko” batetik egina dago eta datu kuantitatibo nahiz kualitatiboak biltzen ditu. Ikerketa honen ondorioetatik abiatuta, gazteekin abian dituzten egitasmoetan (aisialdiko jarduerak...) motibazioa zein erabilera bultzatzeko materiala prestatu eta diseinatu zuen SL Klusterrak Urtxintxa eskolarekin batera. Helburua ikerketaren emaitzak erabiliz jarduera eta egoera konkretuetan lagungarri, motibagarri, eraginkor... izango ziren material ezberdinak sortzea zen eta emaitza jasole ezberdinei zuzendutako materialak izan dira: kartelak, ikastarotxo bat, biorriko bat...