Soziolinguistika Klusterraren webgune eta berri papera

Kokapena

Hausnarketa Estrategikoan komunikazioari eta ezagutza-emaitzak gizartean zabaltzeari garrantzia ematearen beharra nabarmendu zen. Komunikazioa, bai barrura begira (bazkideen arteko koordinazioa) eta bai kanpora begira ere (erabiltzaileak, gizartea, ...). Horren haritik, eta Soziolinguistika Klusterrak gaur egun dituen baliabideetatik abiatuta, webgunearen eta boletinaren inguruan aurrerapausuak egitean du oinarria proiektu honek.

Soziolinguistikaz berripapera:

Soziolinguistika Klusterrak bi hilean behin berripaper elektroniko bat argitaratzen du soziolinguistikaren inguruko argitalpen, ikerketa,ekimen, eta abarren berri emanez. Ekimen honen bidez, euskararen berreskurapen lanetan zein soziolinguistika arloan dihardugun guztiontzat informazio leiho bat zabaldu nahi da, elektronikoa eta erabilgarria.

Soziolinguistika.org

Soziolinguistika Klusterraren webgunean hainbat datu eta tresna erabilgarriak aurkituko dituzte soziolinguistikaren inguruan interesa duten eragileek eta adituek (EDB...)

Webguneak Informazioa zabaltzeko ez ezik barneko komunikazioa bultzatzeko ere balio du. Izan ere, lan taldeen eztabaidak burutzeko edo informazioa trukaketak egiteko balio du webgunearen barneko atalak.