Gazteen erabilera perspektiba eta prospektiba (AMAITUA)

Kokapena

Bi helburu izan ditu proiektu honek: gaiaren perspektiba osatzea eta, hori oinarri hartuta, aurrera begirakoak proposatzea. Zehatzago esanda, batetik, euskal hiztun gazteen hizkuntza bilakaera ezagutzeko eta ulertzeko egin diren ikerketa eta esperientziak bildu eta ezagutzera ematea. Bestetik, oinarri horretatik abiatuta, ikerketa nahiz lan-jardun aldetik dauden hutsuneak ezagutu eta etorkizunean interesgarrien edo emankorren izango diren lan-ildoak proposatzea. Horretan aritu gara 2007. urtean eta 2008.aren hasieran Jaime Altuna (Gipuzkoako Urtxintxa Eskola), Sonia Perez (Topagunea. Euskara Elkarteen Federazioa) eta Iker Salaberria eta Oihana Lujanbio (Soziolinguistika Klusterra). Emaitza gisa, batetik, Erreferentzien Bilgunean bildutako 100 esperientzia eta ikerketen sarrerak ditugu eta, bestetik, IƱaki Eizmendiren (Ebete) laguntzaz osatutako txostena: http://www.soziolinguistika.org/jardunaldi/GazteerabilerarenOndorioak.pdf Azkenik, Gazteen erabileran eragiten duten faktoreen azterketa ere proiektu honen jarraipen gisa sortu zen, identifikatutako hutsune bat betetzeko asmoz.