Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak

Kokapena

Ezagutzaren Clusterraren “Kudeaketa aurreratuko enpresak” koadernoak oinarritzat hartuta abiatutako proiektua da hau. Helburu nagusia euskararen normalizazioan emaitza arrakastatsuak izan dituzten erakundeen esperientziak ezagutzera ematea da. Esperientzia hau formatu irakurterrazean idatzita, erakundeok lortutako arrakastaren gakoei buruz gogoeta suspertu eta euskararen normalizazioan baliagarriak diren ikuspegi eta praktikak hedatu nahi dira enpresa, unibertsitate eta administrazio arloan.

Karmele Perezen zuzendaritzapean (HUHEZI) eta Oihana Lujanbiok koordinatuta (Soziolinguistika Klusterra), Zihara Aranbarri izan da 2007 eta 2008ko kasuak idatzi dituena (HUHEZI). Innobasqueko Javier Zarrabeitia aholkulari dugu.
2007an ELAY eta EIKA enpresak aztertu genituen eta 2008an Bergarako Udala eta IMH (www.soziolinguistika.org/kasuak).