Ulibarri: kalitate lantaldea eta aholkularitza (AMAITUA)

Kokapena

Proiektua 04/05 ikasturtean burututako Ā«Kalitate parametroak eta ebaluaketa Ulibarri ProgramanĀ» proiektuaren testuinguruan kokatzen da, proiektu hartatik ateratako ondorioen jarraipen gisa. Ulibarri Programarako identifikatu den hobekuntza aukera edo arloetariko bat sistematizazioarekin eta prozedimentatzearekin zer ikusia duena da. Horrela, proiektuaren jarraipenerako planteatzen den xede nagusia Ulibarri egitasmoaren aplikazioaren sistematizazioan sakontze bidea egitea izango da. Bide honetan, Ulibarri programaren baitan garatzen diren prozesuen identifikazioa eta hauen sistematizatzea (prozesu hauen inguruko xehetasun eta urratsak jasoko dituzten prozedurak zehaztuaz) izango da ikasturte honetarako lan nagusia.