Euskararen Datu Basearen (EDB) garapena

Kokapena

Euskararen Datu Basea (EDB) euskararen datu estatistikoen biltegi bat da. Iturri batetik eta bestetik datu asko jasotzen dira eta euskaldunei buruzko datu demolinguistikoak osatu gabe eta sakabanatuak daude. EDBk datu horietako batzuk bildu eta bateratu egin ditu. Horrez gain, Euskal Herri mailako datuak eskuratzeko estimazioak egin dira.

Proiektuaren ekarpenak hiru alderditan laburbil ditzakegu: lurraldeen zehaztapena, datuen osotasuna eta datuak bateratzeko erabili den metodologia.

Gaur egun lau adierazle nagusiri buruzko datuak aurkezten ditu: euskararen ezagutzari buruzko datuak, erabilerari buruzkoak, euskarak hezkuntzan duen tokiari buruzkoak eta eraginkortasun indizearenak (erabilera zati ezagutza).