Arrue ikerketa-lana

Kokapena

Arrue, EAEko haur eta gazteen eskola-giroko hizkuntza-erabilera ikertzeko sortutako proiektua da.

Ikerketa honen helburua eskolako hizkuntza-erabileran zein aldagaik eragiten duten ikertzea da, edo hobeto esateko, nolako lotura duen eskolako hizkuntza-erabilerak aztertzen diren beste aldagaiekin (adibidez: ikaslearen lehen hizkuntza, ikaslearen ahozko gaitasuna, ikastetxearen zenbait ezaugarri...). Horretarako hizkuntza-erabileraren neurketak egiten dira (bai gela barruan, bai jolaslekuan) eta ikasleen ezaugarriei buruzko informazioa biltzen da, galdetegien bidez gehienbat.

Ikerketa 2004-2005 ikasturtean jarri zen martxan, eta geroztik ikasturtero egin dira datu-jasoketak eta analisiak. Datuak EAEko ikastetxeetan eta barnetegietan egiten da, bertako irakasleen laguntzarekin. Lehen lau ikasturteetan, batez ere LMH6ko (11-12 urte) ikasleen datuak jaso eta aztertu dira.

Proiektu hau Soziolinguistika Klusterraren eta Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren arteko lankidetza bidez garatzen da, eta IRALEren partaidetza ere badu.