Euskal Soziolinguistika Jardunaldia (AMAITUA)

Kokapena

I. Jardunaldia 2008. urtean ospatu zen Geroa bermatzeko oraina ezagutu izenburuarekinen. Orduko emaitza arrakastatsua kontuan hartuta, eta haren antolakuntzan hartutako eskarmentua baliatuz, 2009an II Euskal Soziolinguistika Jardunaldia burutu da 2009ko otsailaren 20an.


II . JARDUNALDIAREN HELBURUA


II. Jardunaldiko helburua honakoa izan da:

  1. Euskal soziolinguistikaren arloan, gaur egun interes goreneko gaien inguruko ezagutzari eta lanari buruzko hausnarketa partekaturako eremuak sortzea. Hausnarketa hori maila teorikoan lanean ari direnentzat (ikerlariak, unibertsitateko irakasleak) eta maila aplikatuan (ikastetxeetan, lan munduan, administrazioan) ari direnentzat interesgarri izango diren hitzaldi eta tailerren bitartez.
  2. Soziolinguistika Klusterraren 2008ko jardunaren berri ematea, eta proiektuetako emaitzarik berritzaile eta deigarrienak azaltzea.
  3. 100 pertsona biltzea. Arreta berezia jarri da Unibertsitate eremuko ikerlari eta adituak erakartzeko.
  4. Bertaratutakoen asebetetzea 6tik gorakoa izatea (10etik). Batez ere, lehen jardunaldiaren esperientzia kontuan hartuz, arreta berezia jarriko da bertaratuko direnen parte-hartzea ahalik eta gehien bermatzeko.

LEKUA. Miramon Zientziaren Kutxagunea - DONOSTIA

Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzendu zaie. Ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalkuntzan ari direnen topagune. Horretarako, hitzaldi eta tailerrak izan dira, datuak partekatuz, horien inguruan eztabaidatzeko.

  • 2006ko datuetan oinarritutako IV Inkesta Soziolinguistikoak eta urte berean egindako Euskal Herriko Kale Neurketak emandako Datuek, zer diote? Zein da argazkia?
  • Lan esparruan euskara planak egin bai. Zer gehiago? Nola eragin lantokiko erabileran lidergoaren bidez? Eta eskola eremuan, zenbat euskara egiten da jolaslekuan? Zeren arabera?
  • Komunikazio gizartean, teknologia berrien erabilerak ba ote egiazki eragin zuzenik hizkuntza-berritzean, belaunaldien arteko konexioan, sare berrietan? Kataluniako esperientzia arrakastatsua, baita euskararentzat ere?

Informazio gehiago, aurkezpenak, bideoak etra irudiak hemen