Komunikazio kanpainak ebaluatzeko adierazle sistema osatzeko egitasmoa

Kokapena

HELBURUA


2009. urtean abian jarri den proiektuaren helburu nagusia euskal komunikazio-kanpainak ebaluatzeko adierazle-sistema bat definitzea da. Edo behintzat, gutxienik kontuan hartu beharreko adierazleak zein diren identifikatzea.

METODOLOGIA

Soziolinguistika Klusterrak egokia ikusten du, eta hala proposatzen du, lan horretarako LAN-TALDEA osatzea.

Lan taldearen eginbeharra gaiaren inguruko hausnarketa egitea da, mintegi zehatzean jasotako informazioa eta ikerketaren emaitzak kontuan hartuz, ezarritako xede aplikagarria eskaintzeko. Besteak beste, honako eginkizun zehatzak izango ditu lan-talde horrek:

  • Proiektuaren behin betiko diseinua adostuz, metodologia zehaztea, garapena ziurtatzea, lan egutegia zehaztea eta emaitzak zuzentzea

Lan-talde horretan parte hartu beharko lukete honako kideek:

  • Egitasmoen abiapuntu izan diren erakunde edo taldeak (NETele, Buruntzaldeko teknikariak, Aztiker...).
  • Soziolinguistikan edota komunikazioan aditu den ikerlari edo unibertsitateko irakasle bat, zuzendaritza funtzioarekin.
  • Soziolinguistka klusterreko bazkideen artean interesa duen edonor
  • Soziolinguistika klusterreko ordezkaria koordinazio lanetan.

Klusterrak egindako proposamenari hainbat ekarpen egin zaizkio. Aukera desberdinak aztertu ondoren jasotako iritzi eta proposamenak honakoak dira

  • Proiektua garatzeko ezinbestekoa da komunikazioan eta euskal soziolinguistika arloko aditu batek zuzendaritza ardura hartzea. Lan hori burutzeko gonbidapena Soziolinguistika klusterra jada egiten ari da.
  • Hausnarketa teorikoan aurrera pausuak ematea oso interesgarri ikusi da.
  • AZTIKER enpresak kanpaina zehatzaren ebaluazioa burutu ondoren, Soziolinguistika klusterra Buruntzaldeko taknikarien eskakizunari jarraiki Teknikarientzat mintegi berezia eskainiko du, Digitalak eta Arista komunikazio enpresetako adituekin.
  • Mintegia 16 ordukoa izango da lau saiotan banatuta. Azaroan eta abenduan burutuko da
  • Urte amaiera baino lehen lan-taldea abian jarriko da, lan-egitrasmo zehatzarekin