
Soziolinguistika ikastaroak UEUren udako ikastaroetan
Kokapena
2005. urtetik, Soziolinguistika Klusterrak urtero probestu ditu Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako udako ikastaroak soziolinguistika arloko gaiak jorratzeko. Azken edizioan, 2009ko uztailaren 8 eta 9an Baionan, euskara lan-munduan normalizatzeko ahaleginak zertan diren aztertu zen "Euskara lan-munduan... lanean!" ikastaroan.
Hiru ziren, funtsean, ikastaro honen helburuak:
1. Lan-munduan euskara sustatzeko abian dauden egitasmoen berri zabaltzea.
2. Lan-munduan euskara sustatzeko erabilgarri izan daitezkeen diskurtso eta argudioak lantzea.
3. Lan-munduan euskara sustatzeko egitasmoak hobetzeari begira gauzatzen ari diren proiektuak azaltzea.