EraLan proiektua

Kokapena

EraLan2

EraLan ikerketa-proiektuaren bidez ikasitakoa abiapuntu hartuta, 2008-2010 urteetan lantzen ari garen proiektua da Eralan2

 

HELBURUAK

Oraingoan, helburua lidergoa ikertzea izango da, modu honetan: Hizkuntza normalizaziorako planak onartuta dituzten lan munduko erakundeetan –publiko zein pribatuetan– euskararen erabileran eragiteko lidergoa aldagaia lantzeko metodologia diseinatu eta probatuko dugu.

Zehazki, bi xede:

  1. Batetik, hizkuntzaren eraldaketa prozesuetako lider mota ezberdinak sortzeko (euskara teknikaria, euskararen aldeko taldea, lider informalak eta lider instituzionalak), antolatzeko eta eraginkortasuna lortzeko estrategiak lantzea. Lidergo-kateak nola landu aztertuko dugu.
  2. Bigarrenik, hizkuntza eraldaketa prozesua bideratzeko liderrak erabil dezakeen diskurtsoaren lanketan sakonduko dugu, lider exekutiboek darabilten diskurtso-moldeetarako argudio-bateria sortzea da helburua.

LAN TALDEA

Zuzendaria: Nekane Goikoetxea

Koordinatzailea: Oihana Lujanbio (Soziolinguistika Klusterra)

Garapen Taldea:

  • Mikel Urdangarin (Ahize-Aek)
  • Jokin Larrañaga (AFA)
  • Maite Alvarez de Zarate, Aitziber Gabikaetxebarria (Bermeoko Udala)
  • Helene Armentia (Elhuyar Aholkularitza)
  • Elias Zumalde (Emun Koop. E.)
  • Izaro Ugalde (Gipuzkoako Foru Aldundia)
  • Mikel Irizar, Imanol Miner (Gipuzkoa Donostia Kutxa)

KRONOGRAMA

2008an lidergoari buruzko formazio-saioak antolatu ditugu Garapen Taldeko erakundeentzat. 2009an lidergoaren bidez euskararen erabileran eragiteko interbentzioak garatuko dituzte erakunde hauetan, eta 2010eko udarako esperientzia hauetatik ondorioak atera eta txosten batean biltzea da asmoa.

 

PROIEKTUAREN LEHEN FASEA: 2006 - 2008