II. HAUSNARTU - Euskal Soziolinguistika Sariak

Kokapena

HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sariak antolatu zituen lehen aldiz 2008an Soziolinguistika Klusterrak. Sari horien helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da.

II HAUSNARTU - Euskal Soziolinguistika Sariak 2009

DEIALDIA

  • Euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren inguruko lanak sarituko dira.
  • Beste ezagutza-esparruetatik ere abia daitezke lanak: zuzenbide, soziologia, ekonomia, psikologia, historia, geografia, gizarte psikologia, antropologia edo beste adar zientifikoetatik abiatuz, euskal soziolinguistikaren eremura egokituak izan daitezke.

SARIAK

  • Lehen saria: 1.000 €
  • Bigarren saria: 700 €
  • Hirugarren saria: 500 €

LANAK BIDALTZEKO EPEA

  • 2009ko AZAROAREN 15a

NORA

  • kluster@soziolinguistika.org
  • hausnartu@soziolinguistika.org

OINARRIAK:

EDUKIA

  • Euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza.
  • Euskararen gaineko garapen teorikoak edota metodologikoak
  • Euskaratik kanpo landutako garapenetik abiatuta gure hizkuntzaren egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak
  • Lan teorikoak - teorien aplikazioa - ikerketa aplikatuen ildo berriak.
  • Aurretik argitaratu gabeak.
  • Oinarri zientifiko sendoa izango dute.
  • Soziolinguistikatik, soziologiatik, hizkuntzalaritzatik antropologiatik, historiatik, abiatuta…

EGILEA

  • Bakarra edo lantalde bat aurkeztu ahal izango da.

FORMATUA

  • Word formatuan bidaliko dira eta irudiak ere izan ditzakete.

LUZERA

  • Lehiaketak ez dio lanaren luzerari mugarik jarri. Nolanahi ere, gehienez 30 000 karaktere (hutsunerik gabe) dituen laburpena leharaziko du egileak, jatorrizko lana muga hori baino luzeagoa bada.

EPAI-MAHAIA

Soziolinguistikan adituak biltzen dituen lantalde batek ebaluatuko ditu jasotako lanak.

Epaimahaia osatuko duten kideak honako hauek izango dira:

  • Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkaria
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria
  • BAT Soziolinguistika Aldizkariko ordezkaria
  • Soziolinguistika Klusterreko kidea
  • Euskal soziolinguistikan aditua den beste pertsona batek ordezka dezake aurreko mahaikideren bat, egoki ikusiz gero.

ZABALPENA

  • Lan hoberenak BAT aldizkariaren berariaz prestaturiko ale berezian argitaratuko dira.

DATUAK

  • Egile guztien izena eta bi deitura, helbide postala zein elektronikoa, telefono-zenbakia
  • Lanbidea: Irakaslea, ikaslea, euskararen gaietan profesionala, euskaltzalea e.a., lantokia, hala badagokio: Unibertsitatea, Fakultatea, e.a.


*Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin buruturiko egitasmoa


HAUSNARTU - Euskal Soziolinguistika Sariak 2008