Proiektuetako Erreferentzien Bilgunea

Kokapena

2007an jarri zen martxan Bilgunea. Bertan, Soziolinguistika Klusterreko proiektuetan erabili eta sortzen diren materialak biltzen dira. Erreferentzia hauek gaiaren, eduki motaren, kokapen geografikoaren edota Klusterrean erabilitako proiektuaren arabera bila daitezke, besteak beste. Urtero eguneratzen da eta, pixkanaka, soziolinguistikari buruzko erreferentzien bilgunea handituz joatea da helburua.