BAT - Soziolinguistika Aldizkaria

Kokapena

Euskararen berreskurapen eta normalizazio lanetan diharduten eragileak soziolinguistika eta glotopolitikan janztea da BAT soziolinguistika aldizkariaren helburu nagusia. Horretarako Euskal Herriko nahiz atzerriko (bereziki Europako) ekarpen esanguratsuak biltzen ditu.

Soziolinguistika alor aski diziplinartekoa denez, aldizkariak ahalegin berezia egiten du aniztasun horri bide ematen, bai gaiei dagokionez, bai egileei dagokionez. Honela, aldizkariaren orrietan jurilinguistikan katedradun denaren gogoeta sakonak edo normalizazio ekimen bat burutu duen eragile baten azalpen xehea topa dezakezu.

Bere sorreraz geroztik, 1990. urtetik aurrera, urtero batez beste lau zenbaki eman ditu argitara.

BAT Aldizkariaren katalogoa eta 2008. urte arteko artikuluak hemen aurki daitezke:

2008ko dosierrak honela geratu ziren:

  • 66. zenbakia: Teknologi berriak eta euskara
  • 67. zenbakia: Erramun Baxoken omenez
  • 68. zenbakia: Hedabideak eta euskara-plangintza
  • 69. zenbakia: HAUSNARTU: Euskal Soziolinguistika Sariak

2009an

  • 70. zenbakia: Euskararen legeak
  • 71. zenbakia: Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren omenez
  • 72. zenbakia (argitaratzeko): Zein hizkuntzas hitz egiten du komunikazio gizarteak? - 2009ko UPV/EHUko Udako Ikastaroaren inguruan
  • 73. zenbakia (argitaratzeko): Euskara lan-munduan... lanean! - 2009ko Udako Euskal Unibertsitateko Ikastaroaren inguruan