Erabilera aztertzeko metodologia bateratu

Kokapena

Klusterrak (eta aurretik SEIk) erabileraren neurketetan ibilbide luzea du, ikerketa ezberdinak burutu ditugu aztergai hau oinarri hartuta. Ezagunena Euskal Herriko Kale Neurketa da. Ikerketa horrez gain, azken urteotan ikastetxeetan, eskolaz kanpoko jarduera-esparruetan, eta oro har, gazteen guneetan hainbat neurketa egin ditugu. Guztietan erabilitako metodoa antzekoa bada ere, badira ezberdintasun batzuk. Urte hauetan neurketekin jasotako esperientziaren inguruan hausnarketa bat egiteko premia dagoela uste dugu. Hainbat gai aztertuko genituzke: metodoaren inguruko zailtasunak eta ahalmenak, eskuratzen ditugun datuen ustiaketa estatistikoa (akats-tartea) eta interpretazioa, laginketa... Hori guztia, gai honetan dagoeneko eskarmentua duten hainbat eragileekin batera egitea proposatzen dugu.