
Gipuzkoako Urtxintxa Eskola
![]() | |
---|---|
Webgunea | http://www.aisia.net |
Erakundearen jarduera | Gipuzkoako Urtxintxa Eskola 1988. urtean sortu zen aisialdiko heziketaren arloan lana egiteko. Aisialdiko heziketako formazio eskola izanik aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroak, gizarte-kultur dinamizaziorako formazioa eta modulu zehatzak eskaintzen ditu. Haur eta gazteekin aisialdian interbentzio programak kudeatzen ditu (gazte txokoak, ludotekak, natur eskolak, aterpeak, udalekuak, jolas dinamizazioak...) eta aisialdiko ikerketa eta dokumentazio zentroarekin batera aholkularitza zerbitzua eskaintzen du. |
Soziolinguistikarekiko lotura | Urtxintxa eskolaren sorreratik antolatu dituen formazio eta interbentzio programa guztietan euskararen sustapenari garrantzi handia eman zaio. Hizkuntzaren transmisioan aisialdiak duen garrantziaz jabeturik 1997. urtean Gipuzkoako Urtxintxan soziolinguistika arloa sortu zen haur eta gazteei hizkuntzarekin jolasteko tresnak eskaintzeko eta aisialdiko programetan soziolinguistikaren garrantzia azpimarratzeko asmoz. Horretarako, guraso, irakasle, begirale, haur eta gazteei zuzendutako hainbat ikastaro, argitalpen eta interbentzio programen bidez, arlo hauetan ari gara lanean: haur jolasak, haur eta gazte hizkera ez formala eta euskararen sustapena aisialdian. |
Inicie sesión para enviar comentarios