Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza zientzietako Fakultatea

Logoa
Webguneahttp://www.huhezi.edu/htm/home/home_frame_e.htm
Erakundearen jardueraGaur egungo HUHEZI, Mondragon Unibertsitatearen baitako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatea, garai bateko Eskoriatzako Irakasle Eskolan du oinarri. Berau izan zen lehena (1977an hasita) euskarazko hezkuntza-sistemak behar zituen profesionalak prestatzen. Gaur egun, irakasle-ikasketez gain, humanitateekin lotutako beste zenbait eremutan ere bidea zabaltzen ari gara: enpresa, komunikabideak...
Soziolinguistikarekiko lotura Soziolinguistikaren harira, gure fakultatearen lehen egitekoa ezagutza soziolinguistikoaren transmisioari dagokio, ikasketa bakoitzaren ezaugarrietara egokituta, beti ere. Ezagutza transmititzeaz gain, soziolinguistika aplikatuaren eremuan ere, saiatu izan gara euskaldunen herria garatzen joan dadin bitartekoak jartzen: irakaskuntzan (Ulibarri programan, Jakingarriak aldizkaria...), enpresan (Emun koop. E.) eta abar.