ebete hizkuntza-zerbitzuak

Logoa
Webguneahttp://www.ebete.org
Erakundearen jardueraEuskararen erabileran eragitera begira estrategiak eta tresnak garatu eta hedatu nahi ditugu ebetetik. Azken urteetan erabileran eragitera begira sortu diren hainbat tresna eta baliabide oinarri hartuz, eragile ezberdinetara zuzendutako formazio saioak eskaintzen ditugu. Horretaz gain, erabileran eragiteko tresna berriak sortzea eta garatzea helburu duten proiektuetan ere parte hartzen dugu.
Soziolinguistikarekiko loturaebete hizkuntza-zerbitzuetatik egiten den eskaintza guztian, soziolinguistika hartzen da abiapuntu moduan. Hortik abiatuz garatzen dira estrategia eta tresnak. Soziolinguistikan oinarritzen dira, besteak beste, ebetetik gaur egun eskaintzen diren irakasleentzako formazio saioak, gurasoentzako hitzaldi eta ikastaroak eta arlo jakin batzuetako euskararen erabileran eragitea helburu duten proiektuak.