ELHUYAR Aholkularitza

Logoa
Webguneahttp://www.elhuyar.org/
Erakundearen jarduera1991. urtean ekin zion euskara lan-munduan txertatzeko ahaleginari, hasieran Elhuyar Kultur Elkarteko sail gisara eta 2002tik aurrera enpresa moduan, Elhuyar Fundazioaren baitan. Bere jarduera nagusia, oraindik ere, enpresa, herri-erakunde, udalerri eta gainerakoetan euskara sustatzeko planek osatzen dute, baina bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu, gero eta gehiago: erakundeen antolamendua hobetzeko prozesuak, gogoeta estrategikoak, trebakuntza berezia, eskuliburu eta tresna lagungarriak (Enpresan Euskaraz softwarea, adibidez), etab.
Soziolinguistikarekiko loturaHizkuntz normalizazioan egindako lanak lotzen du, gehienbat, Elhuyar Aholkularitza soziolinguistikarekin. Klusterraren aldetik interesatzen zaiguna da, batetik, Euskal Herrian eta bestelako herrialdeetan normalizazioari dagokionez egin izan diren esperientzien berri zuzenean jasotzea. Bestetik, gai jakin batzuk ikertu, garatu eta berritzeko proiektuetan parte hartzea —esaterako, “lan-giroko hizkuntzan eragiten duten aldagaiak” izenekoan— eta beste gai batzuen inguruko informazioa jasotzea ere bai.