EMUN Kooperatiba

Logoa
Webguneahttp://www.emun.com/
Erakundearen jarduera EMUN Kooperatiba Elkartea euskararen normalizazio prozesuan eraginkortasunez, kalitatez eta errentagarritasunez jarduteko sortu genuen. Prozesu honen barruan, lan munduko euskara planen inguruko aholkularitza zerbitzua eta bestelako hizkuntza zerbitzu osagarriak eskaintzen ditugu, enpresa pribatu, erakunde publiko edo bestelako entitateetan.
Soziolinguistikarekiko loturaEMUNen lana bete-betean sartzen da soziolinguistika aplikatuaren alorrean. Hizkuntzaren erabileran eragiteko bideak lantzea interesatzen zaigu, batez ere lan munduari lotutakoa, baina baita beste arloetakoa ere. Beste arlo eta herrialde batzuetako esperientziak gurera nola egokitu aztertzea interesatzen zaigu.