Turkiar eta kurduen artean inoiz ikusi gabeko urratsak eman ziren bakea lortzeko 2009an. Baina abenduan herio-kolpea jasan ondoren, prozesuak hila dirudi sartu berri den 2010ean.
[Burundin (Afrika) ari da lanean Jakes Lafitte, Sogea Satom konpainia frantziarra egiten ari den bide eraikuntza lanak gainbegiratzen]
"Kirundi da hemengo hizkuntza; Eki Afrika osoan lengua franca den swahiliz ere mintzatzen da hemen. Burundin eta Ruandan mintzatzen da kirundiz eta horrengatik harreman sendoak badira herri bien artean. Egoera diglosiko batean izan arren, biziki bizia da hemengo hizkuntza; lehen mailako eskola kirundiz ematen da; bigarren mailakoa elebiduna da (kirundi eta frantsesa). Bainan goi mailako ikasketak egiten dituzten artean ohartzen gira hizkuntzak pairatzen duen diglosiaz". (2010-01-07)
Asel Luzarraga idazle bizkaitarrak espetxean jarraituko du behin-behinean, Alejandra Garcia Txileko Bermeen Auzitegiko epaileak hala erabakita. Temuco eskualdeko Justizia idazkaritzaren aurka atentatua egiten saiatu zela leporatu diote, eta fiskalak auzia ikertu bitartean –hiru hilabete ditu horretarako–, hango kartzelan jarraituko du preso. Maputxeek gogor salatu dute euren aldarrikapenei "zilegitasuna kentzea" helburu duen Gobernuaren "muntaia".
Asel Luzarragaren atxiloketari buruzko informazio gehiago Aselaskatu.org webgunean eskura dezakezue.
Pasa den astelehenean, hainbat idazle eta musikarik Txilek Leioan (Bizkaia) duen kontsulatuan elkarretaratzea egin zuten, PEN klubak deituta. Laura Mintegi idazleak eman zuen ekimenaren berri.
"Bitxia da bonokultura horiekin erosi ahal duguna; kulturaren ikuspegi klasiko eta tradizionala erakusten du Jaurlaritzak, ez dena inolaz ere postmodernoa: liburuak, musika, museo edo antzerki sarrerak... (...) Zeren sukaldaritza edo gastronomia kultura bada (eta ni prest nago hori onartzeko), zergatik ezin dugu bonokultura horiek Arzak edo beste sukaldari jaun txit argi baten jatetxean xahutu? Are gehiago, zergatik ezin dut xahutu diru hori Konproskin tomateak erosteko? Nik neuk antolatuko dut etxean kulturatxo bat bazkaria prestatzean. Eta zer esan ardoaren kulturaz? Mila aukera bururatzen zait bonokultura oso bat botila bakar bat erosten gastatzeko. Pilota ere kultura da, euskal kultura seguru asko, Martinez de Irujo ikustea ez al da kultura, orduan? Eta Sebastian Gonzalezen elastikoa erostea?". (2010-01-07)
"Euskal Herrian beti egon dira margolari on eta ugariak, eta uste dut atzetik datozen gazteek ere oso gauza ederrak egiten dituztela. Orain, ordea, gauza asko aldatu da. Ordenagailu bidez gauza asko egiten dira, eta ni ez nago horren kontra, ezta gutxiago ere, baina nik neure burua ikusten dut pintzela hartuta, harekin lanean eta beste toki batean banengo bezala sentitzen naiz". (2010-01-06)
"Guk helburu zehatzak ditugu. Egunean zehar pop-rocka da nagusi, eta horren eskaria handia da. Beste irrati formula batzuek baino rock gehiago sartzen dugu, esaterako. Gauean, berriz, aldatu egiten dugu, eta beste musika bat eskaintzen dugu. Fermin Etxegoienen saioan ez dugu publiko gaztea ahaztu, baina nahi duguna da entzule gazte horiek jakin dezatela beste musika bat badagoela eta egungo musikak baduela bere jatorria (...) Ikusi behar da zer baliabide jartzen dituzten Gaztearen eskuetan. Sosengatik borroka dezente izan beharko dugu". (2010-01-07)
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403