Albisteak

Aldundiak Euskararen lehen Plan Estrategikoa onartu du

2009-11-25

Plan Estrategikoaren aurkezpena

Diputatu Nagusiorde Claudio Rodríguezek eta Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatu Lorena López de Lacallek Euskararen Plan Estrategikoa (2010-2013) aurkeztu dute, zeina Arabako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak onartu duen gaur egindako bilkuran. Plana abiaraztearen arrazoi nagusia izan da Arabako euskararen normalizazioan eragiteko baliabide batez hornitzea. Zehatz-mehatz, euskaraz bizi ahal izateko aukera bermatu nahi zaio hala egin nahi duenari, eta horretarako behar adina neurri sustatu nahi da; baita koordinazio eta lankidetza ekimenak landu ere, Arabako gizarte eragileen eta erakundeen artean, aurrera egiteko normalizaziorantz. Diputatuaren iritziz, “Euskararen Plan Estrategikoak duen balio nagusia da oinarrizko tresna gidaria dela gure lurraldeko euskara-politiken norabidea zedarritzeko, eta esan behar da ez dela horrelako tresnarik egon egun arte, eta arlo honetan dagoen gabezia betetzen duela” Gainera, nabarmendu du plana lantzeko prozesuak (joan den maiatzean hasi zen) zuzeneko gizarte parte hartzea izan duela oinarri, hausnartze, diagnosi eta helburu eta estrategiak proposatze fasean. “Plan honek lehenengoz jasotzen du euskararen inguruko erakundeek planteatu dutena, parte hartze handiko prozesu bati esker. Are gehiago, esan behar da testu honek Arabako biltzarkide taldeen proposamenak ere jasotzen dituela”.

Dokumentuak

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

* duten eremuak derrigorrezkoak dira.
Izena*
E-posta*
Idatzi ezazu segurtasun kodea    
segurtasun kodea  
       
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A