Euskal Herriak Bere Eskolak hezkuntzan dauden indarrak bildu eta aurrera begira jartzeko asmoz Hezkuntza Deialdia antolatu du. Zu ere gonbidatuta zaude bertan parte hartzeko. Deialdia honakoa da:
EGUNA: Urtarrilaren 16a ORDUA: 9:30etan LEKUA: Donostiako Ernest Lluchen. (Anoeta estadioan)
Edozein galdera izanez gero komentarioa utzi dezakezu hemen azpian edo
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbidera idatzi.
Galder Gonzalez EHBEko kidea da. Berarekin Hezkuntza Deialdiaren inguruan hitz egiten dugu, bereziki urtarrilaren 16an izango den Batzar Irekia aipatuz. Zergatik horrelako ekimen bat orain? Batez ere Hezkuntza Mugimendua lozorroan dagoelako eta Deialdi bat egin behar zaiola uste dugulako. Ezin da gertatu dauden arazo guztiekin mobilizaziorik ez egotea.
Baina Hezkuntza Mugimendua hala ere egon badago, ezta? Bai, ez nuen esan nahi guztiz desagertuta dagoenik, baizik eta erreflexu falta handiarekin dagoela. Egiten dira gauza asko, eta hezkuntzako militante ugari daude, bai; baina eraso guztiei ganorazko erantzun bateratu bat falta zaie. Eta hortara dator, orduan, Hezkuntza Deialdia? Bai. Nahi duguna Hezkuntza Mugimenduak mobilizazio edo erantzun dinamika bat konpartitzea da. Batzar Ireki bat deitu dugu eta bertara mobilizazio dinamika baten beharra eramango dugu EHBEko hainbat kidek. Baina EHBE Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko hezkuntza mugimendua dela pentsatzen dugunez, guztion artean erabaki behar dugu zer egin edo zer ez egin.
Abenduaren 23an elkarrizketa egin genuen Hezkuntza Deialdia aurkezteko. Horren inguruan hitz egin zuten Tas-Tas irratian Ibai Redondo EHBEko kidearekin.
Hezberriren 33. alea, 2010eko lehenengoa, kalean da dagoeneko. Bertan garrantzi berezia ematen diogu Hezkuntza Deialdiari eta beraren hasiera izango den Batzar Irekiari. Horretaz gain EHBEko kide den Galder Gonzalezi elkarrizketa egiten diogu, Hezkuntza Deialdiaren gaineko argibide gehiago jasotzeko asmoz.
Bukatzeko Herriek Bere Eskola argitalpena ere ekoizten dugula gogoratu eta agenda eta hezesana dakargu, beti bezala.
Azken aste eta hilabeteak gorabehera handikoak izaten ari dira hezkuntzan: EAEko Curriculum Dekretua; Nafarroan TIL eredua eta Euskal Herria Terminoa; Ipar Euskal Herrian Balladur legea; etab. Zer ari da gertatzen hezkuntzan? EHBEren aburuz, Espainia eta Frantzia hezkuntza erreformatzen ari dira ikasleen adoktrinamenduan sakonduz Estatuak linguistikoki, kulturalki eta nortasun mailan uniformizatzeko.
Kasualitatezko erabakiak al dira? Inondik inora ere ez. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroaren kasuan, argi dago, espainiar estatuko bi alderdi nagusien arteko paktu bat dagoela hezkuntzaren bidez ?barbaroen? lurralde hauek espainiar nortasunez asetzeko. Hau ez dugu guk esaten; PP eta PSEk EAErako sinatu zuten akordioaren atal nagusietakoak dio: EAEn aldaketa nagusiki hezkuntzatik etorri behar da. EAEn ageriko paktua dena, Nafarroan ezkutukoa baina oso erreala da.
Herri honek, hezkuntzan erabakitzeko eskubidea ukatua izanik ere, hezkuntza sistema propiorik izan gabe ere, erabaki asko bere kabuz hartu ditu: Ikastolak sortzea eta garatzea; eskola publiko eta pribatuetan euskarazko lerroak irekitzea; haur eskola euskaldun eta hezitzaileak irekitzea; Lanbide Heziketak euskalduntzea; Euskal Curriculuma sortzea; Euskal Unibertsitatea proiektuaren oinarriak publikatzea; etab. Estatuak "aski da!" esan du. Guretzako edalontzia erdi hutsik baldin badago ere, beraientzako gainezka egin du, Isalbel Celaá eta Alberto Catalanen dekretu eta neurrien bitartez Hezkuntza Sistema Nazionalaren eraikuntza gelditu eta hezkuntza sistema espainolaren inposaketa indartu nahi dute. Horretarako hainbat neurri hartzen ari dira:
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
Herriek Bere Eskolaren 37. alea dagoeneko kalean da. Ale honetan batez ere Bologna Prozesuaren eta unibertsitatearen merkantilizazioaren aurka Europan azken hilabetean piztu diren borrokei erreparatzen diogu. HezkuntzaTB atalean Bologna Prozesuaren inguruko azalpenak ematen Vigoko Unibertsitateko dekano bat dugu. Gainera Europako Unibertsitateetako mobilizazioen mapa ere agertzen da. Azkenik Ameriketako Estatu Batuetan hezkuntza publikoaren alde dauden mobilizazioak ere aipatzen ditugu.
Isabel Celaák adierazi duenez testu-liburuetatik "Euskal Herria" kontzeptua desagerrarazteko gurutzada martxan dago. Horrela EAEn zein Nafarroan dagoeneko Ipar Euskal Herrian bizi dugun egoera ikusiko dugu laster: Euskal Herriaren ukazioa, eskolaren bitartezko ikasleen desnazionalizatzea eta euskal kulturarekin amaitzea. Hau guztia salatzeko Durangoko euskal liburu eta diska azokan ekimena burutu dugu. Horretarako, Nafarroako hainbat ekimenetan agertu den "Super Español" eta "Isabel CelaA" deitu ditugu. Postu ezberdinetako arduradun zein langileei eta bertatik pasa ziren hainbat irakasleri eskuorria banatu zieten, "Euskal Herria" hitza zuten testu-liburuak eta, orohar, edozein euskarri, bistatik kentzeko eskatuz. Banatutako eskuorria eskuinan jaitsi daiteke.
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!