azken albisteak

Patxitrapero biluzik: 2010erako egutegia

Blogariak beraien artikuluekin biluztu egiten direla esaten da. Baina ez zentzu literalean noski. Patxitraperok bere umore erreformista erabiliz, bere blogean literalki biluztea erabaki du. Hueziko ikasleek egin duten bezala, 2010 urterako egutegi bat prestatu du eta bertan larrugorritan agertzen da. Gora euskal Andy Warhol-a!

Jorge Fernandez eta Amaia Montero, urteko azken iragarkian

Jorge Fernandez telebista aurkezleak eta Amaia Monterok agurtuko dute 2009. urtean Estatuko lau telebista kate pribatu nagusienetan. Izan ere, urteko azken iragarkiaren protagonistak izango dira, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren spot-a, alegia.

Sean Ryan epaile irlandarrak Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea errespetatzeko eskatu du

Azken hilabeteetan sekretuan mantendu bada ere, Estrasburgoko auzitegiak publiko egin du Ryan epaile irlandarraren dokumentua. Europako auzitegiak, espainiar estatuari, bere lurretan aurkitzen den Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea errespetatzeko eskatu dio. Alderdi abertzaleak zur eta lur daude erabakiarekin

136 urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskalak 17 gazterentzat

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak zortzina urteko espetxe zigorra eskatu du Orereta eta Oiartzungo 17 gazteren aurka, Segi gazte mugimenduko kideak izatearen akusaziopean. Gazteok 2008an atxilotu zituzten eta gaur egun haietako bost daude kartzelan.

Jon Anza Kolektiboak «bilkura emankorrak» burutu ditu Parisen

Jon Anza Kolektiboaren ordezkaritza bat Parisen izan da. Joan den abenduaren 18an euskal militantearen desagerpenari buruz biltzar publikoa egin dute EHko elkartasun komitearen eskutik. Hortaz gain Frantziako legebiltzarrean jarduten duten hainbat ordezkariekin bildu dira, baita Pariseko hedabideetan idazten duten kazetariekin ere.

Patxi Lópezek Príncipe de Asturias saria jasoko du

Hala dirudi, Principe de Astturias Fundazioak zabal berri duen prentsa oharraren arabera. Ez da harritzekoa, Euskal Herriaren birkonkistan ezinbesteko papera izan bait du... dena den, sari hoiek debaluatu xamarrak daudela dirudi

[Gazt] COPE irrati kateko periodista bat Eroski difamatzeagatik kondenatua

COPE irrati espainola eta kate honetako Cristina Lopez Schlichting esataria Durangoko epaitegiak Eroski supermerkatu kateari 3000 euro ordaintzera kondenatu du kalte moralengatik.

Hezkuntzako egoerari aurre egiteko, Batzar Irekia urtarrilaren 16an

Celaáren dekretua, Nafarroako Gobernuak euskal hezkuntzarekiko duen jarrera, Balladur legea... hezkuntzan dagoen egoerari aurre egiteko Batzar Irekia deitu du EHBEk. Bertan mobilizazioak adostu nahi dituzte.

Bologna Prozesuaren inguruko berriak

[kopipaste] "HBE37 Herriek Bere Eskolaren 37. alea dagoeneko kalean da. Ale honetan batez ere Bologna Prozesuaren eta unibertsitatearen merkantilizazioaren aurka Europan azken hilabetean piztu diren borrokei erreparatzen diogu. HezkuntzaTB atalean Bologna Prozesuaren inguruko azalpenak ematen Vigoko Unibertsitateko dekano bat dugu. Gainera Europako Unibertsitateetako mobilizazioen mapa ere agertzen da. Azkenik Ameriketako Estatu Batuetan hezkuntza publikoaren alde dauden mobilizazioak ere aipatzen ditugu."

Juancar, bota bertso bat

Juan Carlos, honako hitzak emanda, bota bertso bat.

Fermin Muguruzak Al Jazeera katerako musika dokumentalak egingo ditu datorren urtean

Horrela adierazi du abeslariak bere 48. komunikazioan. Datorren urtean Al Jazeera katean, inguruko musika dokumentalak zuzenduko ditu. Libano, Siria, Aljeria, Tunisia, Maroko, Egipto, Kuwait, Oman, Yemen eta Sudango musikarien berri eman beharko du 13 kapitulutan.

Amatiño, Egunkariarekin bat, hainbat argudiorekin ez

Amatiñok Egunkariarekin bat egiten du artikulu honetan, baina ez berau defendatzeko erabili diren hainbat argudiorekin. Erantzunetan eztabaida sortu da, "Egunkaria Sortzen"en egon ziren batzuen eta Amatiñoren artean.

Barakaldoko optika online bat itxi nahi dute bere prezio baxuengatik

Optikoen kolektiboari konpetentzia agertu zaie Interneten, eta berriz ere komertzio elektronikoari trabak jartzen dion kolektibo bat protagonista bihurtzen da beren poltsikoa babesteko. Batzuengatik izango bazen, oraindik erdi aroan egongo giñateke.

"Euskal Herria" artikuluaren eboluzioa Wikipedian

[BIDEOA] Euskal Herria da euskarazko Wikipedian aldaketa gehien jaso dituen artikuluetako bat. Hauek dira horietako batzuk.

National Geographicek aldarrikapen pankartak ezabatzen ditu Euskal Herrian grabatutako dokumentaletik

Iazko azaroan National Geographic-ekoak Elgoibarren grabazioak egiten ibili ziren Strong Man telebista saiorako. Supergizon batzuk etorri ziren hemengo herri kirolak probatzera, eta duela gutxi eman dute saioa NG-ren telebista kateetan. Bideon ikusgai den pankarta bat zuriz agertzen da lehen planoan, baino aurrerago "Self-derermination for the Basque Country" jartzen zuela ikusten da, bideoa editatu egin dutela alegia.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 318 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]