Euskal Herriko kulturak eta euskara

Mikel Zalbide

(Euskaltzaindiko sarrera-hitzaldiaren azalpen laburtua)

 

1778an jaio zen Iturriaga, Hernanin, eta herri berean hil zen handik 73 urtera, 1851n. Bazuen Agustinek, batetik, lagunarte jasoa, goi-mailakoa: Gipuzkoako jende ikasiarekin, Hernaniko eta Donostialdeko jende ilustratu eta, oro har, liberalekin bildu ohi zen sarri. Bere iritzi-aholkuak oso kontuan izaten ziren, itxuraz, goi-mailako zirkulu horietan. Iturriagaren lagunartea ez zen, ordea, jende ikasi eta goi-mailakoen alorrera mugatzen. Euskaltzale eragilea zen Agustin; bere moduko kezka-gogoak ageri zituzten gipuzkoar eta euskaldun gehiagorekin ere harreman estuak zituen. Deigarriak dira, alde horretatik, Juan Inazio Iztuetarekin izandako harremanak: “Oriyamendiko gañean” egin ohi zituzten elkarrizketak, zenbaitetan behintzat. Euskara aurrera nola atera: hori izaten zuten beren solasgai nagusia. Bost aldi bereiz litezke, Iturriagaren bizian: a) haurtzaroa eta ikasle-garaia, b) apaiz- eta pedagogo-garaia; c) ikastetxea itxi eta karlistada artekoa; d) karlistada-garaia; eta e) azken hamar urteak. Hirugarren aldian, ikastetxea itxi eta karlistada artekoan, izan zuen Iturriagak Batzar Nagusiekiko harreman-saio sendoena. Soziolinguistikazko iritzi landuenak ere garai horretan azaldu zituen idatziz. Horretaz jardungo dugu, beraz, oraingoan.

Iñaki Martinez de Luna

Oharra: Artikulu hau aurretik www.euskonews.com web-orrian argitaratua izan zen.

Iraunkortasuna eta hizkuntzaren iraunkortasuna

Gaur egun aniztasunak alor guztietan (osasun demokratikoan, ekonomian, ingurumenean...) duen balioa aintzat hartuta, kulturartekotasuna eta eleaniztasuna gizartearentzat onuragarriak direla esateko moduan gaude, hau da, kalte baino on gehiago egiten diotela. Hortik abiaturik, hipotesi hau planteatu du Albert Bastardasek: «hizkuntza-aniztasuna onuragarria da aniztasun hori bizi duen gizartearentzat».

Robert Scarcia

Migrazio olde garrantzitsuak dira egungo gizartearen adierazgarri, eta etorkinak hizkuntza edo gizarte gutxitu batean txertatzea funtsezkoa izan daiteke kultura gutxitu hori iraunarazteko. Alde horretatik, Quebeceko egoera berezia da erabat. Hegoaldeko herrialdeen aldean, egoera ekonomiko pribilegiatua du. Bestalde, atzerriko hizkuntzan egindako produktuen ondorioak jasaten ditu, produktu horiek hegoaldean duen Amerikar Estatu Batuen bitartez sartzen baitzaizkio. Horrek are gehiago ahultzen du Kanadan, nazio frankofono gutxitua den aldetik, duen egoera larria. Egoera horri aurre egiteko, Quebeceko gobernuak Kontsulta Batzorde bat antolatu du, kultur ezberdintasunei lotutako moldaketen jardunbideei buruz. Ekimen horren bitartez, herritarren arteko eztabaida piztu nahi du, etorkinak gizarte frankofono eta quebectarrean gizarteratzeari buruz.

Josean Urdangarin

"Indartsua eta ahularen artean, askatasunak zapaldu egiten du eta legeak askeago egin".( Lacordaire)

Karmen Irizar
Kultura bezalako kontzeptu zabala ez da erraza definitzen, nahiz eta gure eguneroko bizitzako parte den eta giza portaeretan hainbeste eragiten duen. Hizkuntza komunitate guztiek dute zuzenean berauekin lotuta dagoen kultura bat eta jendarte gehienek hainbat kultura ezberdinen eragin zuzena dute. Kultura guztiek dituzten ezaugarri komunak zerrendatu eta tokian tokiko berezitasunak aipatu eta azal daitezke, baino definizio bakarra hertsiegia litzateke denboran zehar eta batetik bestera hain aldakorra den zerbait azaltzeko. Hala ere, kultura bat osatzen duen ezaugarri aniztasun horren artean badira komunitate baten identifikaziorako pisu berezia hartzen duten berezitasunak eta euskara elkarteen ikuspegitik hizkuntza (euskara) da euskal komunitatea identifikatzen duen ezaugarririk behinena.

Hortaz, hizkuntza komunitateen ikuspegitik landu nahi genuke gaia guk. Hizkuntza kulturaren erdian jarri eta definizio bila baino, euskal kulturan eragiten duten faktoreek eta euskara elkarteek zein Topaguneak kultur sorkuntza eta hedapenean duten egitekoaz arituko gara.

Mikel Irizar

Bete berri ditu 10 urte EMUNek, lana euskalduntzeko sortu zen kooperatibak. Eta duela hilabete batzuk, lan berdinean ari den Elhuyar aholkularitzak ospakizun ekitaldia egin zuen ‘15 urte hizkuntza planetan’ izenburupean. Iazko uda sarreran, berriz, Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak LanHitz ekimena aurkeztu zuen arlo sozio-ekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko, aldamenean Industria Saila, EAEko hiru Aldundiak eta Euskal Udalen Elkartea –EUDEL- zituela.

Lionel Joly

Artikulu honek helburubikoitza du. Alde batetik, Ipar Euskal Herriko biztanleek euskararen eta euskal kulturaren artean egindako lotura aurkeztuko dugu, hainbat alderditatik begiratuta. Bestetik, XXI. mendearen hasierako euskarazko kultura-eskaintza eta euskararekin lotura estuena duten kultura-adierazpenak aztertuko ditugu. Artikuluaren lehen zatian, eskualdeko biztanleek euskal hizkuntzaren eta kulturaren artean egindako lotura zehaztuko dugu. Horretarako, Euskal Kultura Erakundeak (EKE) 2004an egindako inkestan oinarrituko gara. Bigarren zatian, Ipar Euskal Herriko hiru hilabeteko kultura-eskaintzaren analisia aurkeztuko dugu. Horretarako, hainbat irizpidetan oinarrituko gara: kultura-modalitatea, erabilitako hizkuntza, etab. Artikuluaren hirugarren zatian, aztertuko dugu euskarak zer leku betetzen duen euskal kulturako hiru sorkuntza-lan nagusietan —pastorala, maskarada eta toberak—. Azken zatian, bertsolaritzaren kasua aipatuko da laburki.

Iñaki Martinez de Luna, Larraitz Mendizabal

Nortasun arazoa inoiz baino aktualitatekoagoa da. Modu batean edo bestean agertzen da gizarte garaikide gehienetan, izan dadin Iparraldeko gizarte aitzinatu edo Hegoaldeko gizarte azpigaratuetan. Egoeren aniztasunetik eta honek har ditzakeen adierazpide desberdinetatik haratago joanez, iduritzen zait nortasunaren jalgitze honek problematika orokor batekin zerikusia duela. (Coulon, 2006: 17)

Anjel Lobera Revilla

Gai honi heldu orduko, kulturaren adigaia zer zaidan argitu nahi dut. Horretara, bada, kultura batek hainbat osagai ditu: hizkuntza, ekanduak, bizimodua, gizartea bera antolatzeko ikuspegia, munduaren gaineko ikusmoldea, jantziak, kirola eta folklorea, besteak beste.

Erramun Baxok

 

Iragan urteko maiatzean, BAT adizkarian aipatzen nuen Ipar Euskal Herrian gogota aro batean sartuak ginela, propektiba eraginkor bat asmatzeko datozen 15 urteetarako. Gogoetak bururatuak dira eta orain egitarauen aroan sartuak gara. Bilduma bat egin nahi nuke erakusteko Iparraldeko ikus moldea euskal kulturari buruz.

XML iturburua