« Volver a la noticias

Gabonetako sukaldaritza ikastaroa Beasainen

09-12-2009  ¦  Beasaingo Udal Euskaltegia

Joan den abenduaren 2an Gabonetako sukaldaritza ikastaroa egin genuen Beasaingo Aitzkorri elkartean. Iker Markinez sukaldariak Gabonetarako menu bat proposatzeaz gain makina bat trikimailu ere erakutsi zituen.

Gustura egon ziren sukalde inguruan bildu ziren ikasleak, mintzalagunak eta herritarrak. Gustura jakiak nola prestatu ikasten, eta baita prestatutakoa dastatzen ere. Ikastarorako 55 lagunek eman zuten izena.

Leku arazoa zegoenez, oraingo honetan ezin izan dutenek ikastaroa egin otsailean izango dute aukera berriz ere antolatuko den ikastaroan.